XSLaren edukia

Termodinamika27312

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingurumen Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27312

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala37.556.25
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.7.511.25

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honetan Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan beharrezkoak diren termodinamikako eta beroaren transmisioko oinarrizko kontzeptuak lantzen dira. Termodinamikaren Lehen eta Bigarren printzipioak aztertzen dira, bai sistema itxietarako bai kontrol-bolumenetarako, eta haietan jatorria duten erlazio termodinamikoak. Bestalde, sustantzia puruen ezaugarriak eta interes industrial handieneko modelo termodinamikoak analizatzen dira. Entropia eta exergiaren kontzeptuak ere sartzen dira.



Bigarren kurtsoko adarreko irakasgai honek termodinamika aplikatuarekin eta beroaren transmisioarekin erlazionatuta dauden oinarrizko printzipioak betetzen ditu, baita ingeniaritzako problemak ebazteko aplikazioak ere.



Irakasgaiaren materia graduko hirugarren kurtsoko Termoteknia irakasgaiarekin koordinatu da bertikalki.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

TERMODINAMIKA irakasgaia Ingeniaritzako Oinarriak Modulu Bateratuan (M03) kokatzen da, Ingurumen Ingeniaritzako Graduan. Irakasgaiari hurrengo gaitasun espezifikoa dagokio:



- M03R1: Termodinamika aplikatua eta bero-transmisioa zer diren jakitea. Oinarrizko printzipioen aplikazioa ingeniaritzako problemak ebazteko.



Gaitasun hau tituluko gaitasun biri lotuta dago:



- G004: Ezagutzak edukitzea oinarrizko gaietan eta gai teknologikoetan, metodo eta teoria berriak ikasteko eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna garatzeko. (Espezifikoa)



- G005: Gaitasuna industria-ingeniaritzaren arloan arazoak nork bere ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, irudimena garatzeko, arrazoibide kritikoa erabiltzeko eta jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak transmititzeko. (Zeharkakoa)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

TERMODINAMIKA irakasgaiaren edukia M.J. Moran eta H.N. Shapiro-ren INGENIARITZA TERMODINAMIKOAREN OINARRIAK liburuko lehenengo ZAZPI kapituluetan datza, lauhilekoaren 15 asteetan honela bananduta:



1. GAIA - HASTEKO: KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK (1 astea)

1.1 Termodinamikaren erabilera

1.2 Sistemen definizioa

1.3 Sistemak eta beren portaeraren deskribapena

1.4 Masa, luzera, denbora eta indarra neurtzen

1.5 Neur daitezkeen propietate bi: bolumen espezifikoa eta presioa

1.6 Tenperatura neurtzen

1.7 Diseinua eta analisia ingeniaritzan



2. GAIA - ENERGIA ETA TERMODINAMIKAREN LEHEN LEGEA (2 - 3 asteak)

2.1 Energiaren kontzeptu mekanikoa

2.2 Lanaren bidez transferitzen den energia

2.3 Sistemen energia

2.4 Beroaren bidez transferitzen den energia

2.5 Energia-balantzea sistema itxietan

2.6 Zikloen analisi energetikoa



3. GAIA - PROPIETATEAK BALIOESTEN (4 - 6 asteak)

3.1 Egoera termodinamikoaren definizioa

PROPIETATEAK BALIOESTEN: GOGOETA OROKORRAK

3.2 p-v-T erlazioa

3.3 Propietate termodinamikoak kalkulatzen

3.4 Konprimagarritasun-grafiko orokorra

PROPIETATEEN BALIOESPENA GAS IDEALEN EREDUAREKIN

3.5 Gas idealen eredua

3.6 Gas idealen barne-energia, entalpia eta bero espezifikoak

3.7 u eta h aldaketak kalkulatzen gas idealetan

3.8 Gas idealaren prozesu politropikoak



4. GAIA - KONTROL-BOLUMENEN ANALISI ENERGETIKOA (7 - 8 asteak)

4.1 Masaren kontserbazioa kontrol-bolumenean

4.2 Energiaren kontserbazioa kontrol-bolumenean

4.3 Kontrol-bolumenen analisia egoera egonkorrean

4.4 Analisi iragankorra



5. GAIA - TERMODINAMIKAREN BIGARREN LEGEA (9 astea)

5.1 Bigarren legea aurkezten

5.2 Itzulezintasuna identifikatzen

5.3 Bigarren legea ziklo termodinamikoei aplikatzen

5.4 Kelvin tenperatura-eskala

5.5 Bi deposituren artean gertatzen diren zikloen gehienezko errendimendua neurtzen

5.6 Carnot zikloa



6. GAIA - ENTROPIA ERABILTZEN (10 - 12 asteak)

6.1 Entropia aurkezten

6.2 Entropia-aldaketa definitzen

6.3 Entropiaren baloreak lortzen

6.4 Entropia-aldaketa prozesu barne-itzulgarrietan

6.5 Entropia-balantzea sistema itxietan

6.6 Entropia-balantzea kontrol-bolumenetan

6.7 Prozesu isoentropikoak

6.8 Errendimendu isoentropikoak turbinetan, toberetan, konpresoreetan eta ponpetan

6.9 Bero eta lanaren transferentzia egoera egonkorreko fluxu-prozesu barne-itzulgarrietan



7. GAIA - ANALISI EXERGETIKOA (13 - 15 asteak)

7.1 Exergia aurkezten

7.2 Exergiaren definizioa

7.3 Sistema itxien exergia-balantzea

7.4 Fluxu-exergia

7.5 Exergia-balantzea kontrol-bolumenentzat

7.6 Eraginkortasun exergetikoa (bigarren legea)

MetodologiaToggle Navigation

Klase Magistraletan gai bakoitzaren eduki teorikoa azaltzen da, gai horri buruzko galdera ezberdinak planteatuz. Eduki teorikoa barneratzeko, gelako praktiketan ariketa batzuk egingo dira, irakasleak ebatzita edo ikasle batek edo lan-taldean.



Gai bakoitzari lotuta aurkezpen bat (PowerPoint) eta ariketa zerrenda bat (PDF dokumentu bat) izango dira, batzuk GA saioetan egiteko eta beste batzuk (soluzioarekin) ikasleak lantzeko. Talde ezberdinen arteko koordinazioa errazteko irakasle guztiek aurkezpen eta ariketa dokumentu berdinak erabiliko dituzte. Gai bakoitzeko dokumentu biak eGela plataformara igoko ditu klase magistralen irakasle arduradunak, dagokion hizkuntzan. PowerPoint aurkezpenak M.J. Moran eta H.N. Shapiroren Termodinamika Teknikoaren Oinarriak (5. Arg. Ingelesez) liburuaren edukia jarraituko dute, ikasleak arazorik gabe erlazionatu ditzan aurkezpeneko diapositibak zein testu-liburuko atalari dagozkion.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK (GL)



Laborategiko Praktikak 4 saiotan garatuko dira ikasturtean zehar. Praktiken gidoiak eGela plataformatik eskuratuko dira eta ikasleek TEST motako proba indibiduala izango dute laborategira datuak hartzera joan aurretik. TEST hauek berehala zuzenduko dira eGela plataforman. Azkenik, taldeka (4 ikasle taldeko) praktikaren emaitzak eta ondorioak txosten batean aurkeztu behar dira.



Praktika bakoitzaren gidoiak eGela plataformara igoko ditu GL-aren irakasle arduradunak, dagokion hizkuntzan. GL-tako irakasleak txosten bakoitzaren zuzenketa egin eta notak eGela-n argitaratuko ditu hurrengo praktikaren entregatze-data bukatu baino lehen.



Ikasleek errubrika bat beteko dute ikaskideek GLetan egindako talde-lana ebaluatzeko.



ARIKETAK EGITEA (TERMOGRAF)



Ikasleriak egin behar duen hirugarren ataza TERMOGRAF softwarea erabiliz problemak ebaztea da. 5 entrega izango dira, enuntziatuak eGELA-tik eskuratu eta, aste bateko epean, ikasle bakoitzak ebatzi eta aurkeztu beharko ditu. Enuntziatuak eGela plataformara igoko ditu klase magistralen irakasle arduradunak, dagokion hizkuntzan. Irakasle honek entrega bakoitzaren zuzenketa egin eta notak eGela-n argitaratuko ditu hurrengo TERMOGRAF-en aurkezpen-data bukatu baino lehen.





TERMODINAMIKAKO PROGRAMA



ASTEA MAGISTRALAK ETA LABORATEGIKO TERMOGRAF

GELAKO PRAKTIKAK PRAKTIKAK



1. Astea GAIA 1 (3,5 ordu)

2. Astea GAIA 2 (3,5 ordu)

3. Astea GAIA 2 (3,5 ordu)

4. Astea GAIA 3 (3,5 ordu) LAB 1 (2 ordu)

5. Astea GAIA 3 (3,5 ordu) LAB 1 (2 ordu) TERMOGRAF 1

6. Astea GAIA 3 (3,5 ordu)

7. Astea GAIA 4 (3,5 ordu) LAB 2 (1,5 ordu) TERMOGRAF 2

8. Astea GAIA 4 (3,5 ordu) LAB 2 (1,5 ordu)

9. Astea GAIA 5 (3,5 ordu)

10. Astea GAIA 6 (3,5 ordu) LAB 3 (2 ordu)

11. Astea GAIA 6 (3,5 ordu) LAB 3 (2 ordu) TERMOGRAF 3

12. Astea GAIA 6 (3,5 ordu) LAB 4 (2 ordu)

13. Astea GAIA 7 (3,5 ordu) LAB 4 (2 ordu) TERMOGRAF 4

14. Astea GAIA 7 (3,5 ordu) TERMOGRAF 5

15. Astea GAIA 7 (3,5 ordu)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 65
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GARATU BEHARREKO PROBA IDATZIA: proba idatziak (teoria eta problemak) azken notaren %65a ekarriko du. Azterketaren osaketa hurrengoa da:



- Problema 1 (40 puntu gutxi gorabehera)

- Problema 2 (40 puntu gutxi gorabehera)

- Teoria (20 puntu gutxi gorabehera)



Beraz, proba idatziaren 100 puntuak azken notaren %65a suposatzen dute.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK (GL): laborategiko lau praktikek azken notaren %20a balioko dute. Lau txostenetariko bakoitzak duen ekarpena azken notaren %3a da. Praktika bakoitzean egindako Test-en ekarpena azken notaren %2 da. Test bakoitza praktikaren gidoiari eta erlazionatutako teoria klaseetako gaitegiari buruzko 10 galderaz osatuko da.



ARIKETAK EGITEA (TERMOGRAF): Ikasgelako praktikak (GA) era jarraituan ebaluatuko dira, ikasturtean zehar jarritako hainbat ariketarekin, eta bere balioespena azken notaren %15 izango da. TERMOGRAFen entrega bakoitza 30 galderaz osatzen da, honela 5 entregak amaitzean ikasleak 150 galdera izanez. Ondo erantzundako galdera bakoitzak azken notaren %0,1a balioko du.





AZKEN NOTA:



GARATU BEHARREKO PROBA IDATZIA (%65) + LABORATEGIKO PRAKTKAK (%20) + ARIKETAK EGITEA (TERMOGRAF) (%15)



ERRUBRIKA: Taldeko lana ebaluatzeko errubrika entregatzen ez duen ikasleak, 0,5 puntuko penalizazioa jasoko du. Gainera, errubrikan lortutako puntuazioaren arabera, penalizazio bat jaso dezake taldeko notan:



- 5 bat baino gehiagorekin ez du penalizaziorik.

- 3 eta 5 tarteko puntuazioarekin (biak barne) 0,5 puntu gutxiago.

- 3 baino gutxiagorekin 1 puntu gutxiago.





GARRANTZITSUA:



- Irakasgaia gainditzeko froga idatziaren %40a gutxienez lortzea beharrezkoa izango da. Eskatzen den minimoa lortu ezean, aktetan froga idatziaren nota jarriko da.



- Ebaluaketa deialdira uko egiteko nahikoa da proba idatzira ez aurkeztea.



- Oporrak direla medio, laborategiko praktikaren bat ezin bada egin, ez da laborategiko praktika errekuperatuko. Nota finaleko proportzioak mantentzeko, egindako laborategiko praktiken balioak doituko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

DERRIGORREZKOA KURTSOAN ZEHAR GL + TERMOGRAF GAINDITU DUTEN IKASLEENTZAKO:



Ezohiko deialdiak proba idatzia baino ez dauka (azken notaren %65a).



GL + TERMOGRAF notak ezohiko deialdirako gordeko dira. Ondorioz, azken nota lortzeko, ikasturtean zehar GL-n (%20) eta TERMOGRAF-en (%15) lortutako kalifikazioak proba idatzian lortutakoari gehituko dira, ohiko deialdiaren baldintzekin.



HAUTAZKOA KURTSOAN ZEHAR GL + TERMOGRAF GAINDITU EZ DUTEN IKASLEENTZAKO:



Ezohiko deialdia hurrengo atalek osatzen dute:



- Gainontzeko ikasleek egiten duten proba idatzia (%65).

- Proba idatziaren aurretik bost TERMOGRAF entrega BERRI aurkeztea. Ikasleak entrega hauen enuntziatuak eskatu beharko dizkio koordinatzaileari gutxienez ezohiko deialdiaren data baino aste bat lehenago (%15).

- Lau laborategiko praktikei dagozkien lau TEST BERRI egitea eta ausaz hautatutako laborategiko praktika batean proba bat egitea (%20).





GARRANTZITSUA:



- Ikasle guztientzako: irakasgaia gainditzeko froga idatziaren %40a gutxienez lortzea beharrezkoa izango da. Eskatzen den minimoa lortu ezean, aktetan froga idatziaren nota jarriko da.



- GL + TERMOGRAF gainditu dela kontsideratuko da bien nota batzean lortutako puntuazioa gutxienez lortu daitekeen maximoaren %50 lortzean.



- GL + TERMOGRAF gainditu ez bada eta ikasleak ez baditu garaiz TERMOGRAF BERRIEN entregen enuntziatuak eskatu, GL + TERMOGRAF gainditu izan duten ikasleak ebaluatzen den era berdinean ebaluatuak izango dira.



- Ebaluaketa deialdira uko egiteko nahikoa da proba idatzira ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturtean zehar eGela plataforma birtualean argitaratuko diren materialak (Klase magistraletan erabiliko diren aurkezpenak, enuntziatuak, Taula eta Diagrama termodinamikoak, praktiken gidoiak, ariketak, txostenak, etab.).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- M. J. Moran, H.N. Shapiro; Ingeniaritza-Termodinamikoaren Oinarriak, 2007, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Y.A. Cengel, M.A. Boles; Termodinámica, Mc. Graw Hill, 2.011.

-J.M. Sala, F. Jiménez; Termodinámica, Servicio Publicaciones E.T.S.I.I. De Bilbao, 1.996

-J.M. Sala, L. López, F. Jiménez, V De La Peña, J.J. Eguia; Ampliación Termodinámica, Servicio De Publicaciones De La E.T.S.I.I. De Bilbao, 1.998.

-R. Wark; Termodinámica, Mc. Graw-Hill, 1.984

-C. Mataix; Termodinámica Técnica Y Máquinas Térmicas, Ed. Ecaci.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • EGUIA RENTERIA, JUAN JOSE
  • GONZALEZ PINO, IKER
  • PEREZ IRIBARREN, ESTIBALIZ

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-29

15:00-17:00 (1)

16:30-17:00 (2)

31-31

15:00-17:00 (3)

16:30-17:00 (4)

32-35

15:00-17:00 (5)

16:30-17:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)
  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (5)
  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (6)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-29

17:00-18:00 (1)

31-35

17:00-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P4I 6A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

18:30-20:00 (1)

24-24

18:30-20:00 (2)

26-26

18:30-20:00 (3)

28-28

18:30-20:00 (4)

31-31

18:30-20:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (3)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (4)

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

18:30-20:00 (1)

24-24

18:30-20:00 (2)

26-26

18:30-20:00 (3)

28-28

18:30-20:00 (4)

31-31

18:30-20:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (3)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (4)

16 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

18:00-19:30 (1)

24-24

18:00-19:30 (2)

26-26

18:00-19:30 (3)

28-28

18:00-19:30 (4)

31-31

18:00-19:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (3)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (4)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-29

15:00-17:00 (1)

16:30-17:00 (2)

31-35

15:00-17:00 (3)

16:30-17:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (3)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (4)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-29

17:00-18:00 (1)

31-35

17:00-18:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (1)
  • P2I 5A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA (2)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

19:30-21:00 (1)

23-23

18:30-20:00 (2)

25-25

18:30-20:00 (3)

28-28

18:30-20:00 (4)

31-31

19:30-21:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (3)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (4)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (5)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

18:00-19:30 (1)

23-23

18:30-20:00 (2)

25-25

18:30-20:00 (3)

28-28

18:30-20:00 (4)

31-31

18:30-20:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (1)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (2)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (3)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (4)
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T. (5)