XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN KARMELE COLOM ARISTONDO

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
karmele.colom@ehu.eus

UPV/EHUn Biologian Lizentziatua (1986) eta Zientzietan Doktorea (Biologia arloan, 1994). 1997an UPV/EHUko Famazia Fakultateko Irakasle titularraren plaza lortu zuen. Gaur egun, Mikrobiologiako klaseak ematen ditu Farmaziako, Giza Nutrizioko eta Dietetikako eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduetan. Mikrobiologia eta Osasuna eta Enologia Berritzaile Masterretan irakasle gisa parte hartzen du. Zentroaren kudeaketan parte hartzen du: Fakultateko Batzarreko kidea da eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduko 2. kurtsoko koordinatzailea da. 1988tik 2004ra, Ramón Cisterna doktoreak zuzendutako Mikrobioen aurkako Erresistentzia taldean parte hartu zuen, 10 ikerketa proiektu (horietako bitan zuzendari), artikulu (15 estatukoak eta 8 nazioartekoak) eta kongresuetako komunikazioetan (38,23 estatukoak eta 15 nazioartekoak)parte hartuz. 2017az geroztik, Idofar Hezkuntza Berrikuntzari buruzko ikerketa taldean (ADITUAK errekonozimendu duena) parte hartzen du (kongresuetako komunikazioak: 3 estatukoak eta 2 nazioartekoak; artikulu bat). Taldea metodologia aktibo eta zeharkako gaitasunetan espezializatua da Farmazia fakultatean (https://www.ehu.eus/es/web/idofar/home).