Zerbitzuen Kartak, hain zuzen, Administrazioko erakundeek eurek kudeatzen dituzten zerbitzuei eta horiek eskaintzeko izaten dituzten dokumentuak dira.
Hona hemen Zerbitzuen Kartaren helburuak:
-
Erabiltzaileei beren eskubideak erabiltzeko aukera erraztea: tresna honen bitartez, Zerbitzu bati eska diezaioketena eta egiazki Zerbitzutik jasotzen dutena alderatzeko aukera izango dute.
-
Kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzea: Zerbitzuaren arduradun diren pertsonei eta langileei baliabideak eta horiek eskain dezaketen kalitate maila modu kontziente, errealista eta objektiboan aztertzeko aukera ematea.
-
Erabiltzaileen gogobetetzeari begira Zerbitzuak daukan erantzukizuna agerian uztea.