Breadcrumb

info_serv_proyeccion

Unibertsitate Zabalkuntzako Zerbitzuen Karta

Sarrera eta Helburua

Arabako campuseko Errektoreordetzaren Unibertsitate Zabalkuntzako Zerbitzuen karta
 

Sarrera

"Zerbitzuen karta" honen bidez, Arabako campuseko Errektoreordetzaren Unibertsitate Zabalkuntzako Zuzendaritzak, Campusean garatzen den deporteko aktibitatea aurkezten du, oraingo honetan, nahiz eta Zuzendaritza honen ekintzak kultura arloan ere hedatzen dira.
Kulturari dagokionez, zabalkuntza eta hedakuntza bultzatzea, batez ere gizarte eta kultura mailen arteko aldeak gutxitzera zuzenduak, bai eta bizitza politiko, kultural eta sozialean hobeto parte hartzeko baldintzak sortzera zuzenduak ere.
Kirolari dagokionez, bere konpromisoa adierazten du, unibertsitate kideei eta, oro har, gizarteari eskainitako kirol zerbitzu eta programen kalitatearekiko eta hauek gestionatzeko prozesuen bikaintasunarekiko.
Dokumentu honen bidez, jakinaren gainean jarri nahi ditugu erabiltzaileak, eskaintzen ditugun kiroletako zerbitzuen gainean, beren eskubideen gainean eta kalitatearekiko geure konpromisoen gainean.
Gure zerbitzuei buruzko informazio tresna izateaz gain, gestiorako eta autoebaluaziorako tresna ere bada, helburuak noraino bete ditugun adierazten diguna, hortaz, emaitza horiek ikusita hobetzeko eta, era honetara, gure lana ahalik eta eraginkortasun, profesionaltasun eta gardentasunik handienaz egin ahal izatea.

Helburua

Arabako Campuseko Errectoreordetzaren Unibertsitate Zabalkuntzako Zuzendaritzak, orokorrean, kultur eta kirol jardueraren garapena sustatzea da, campuseko akademia jardueraren osagarri.
Zentzu honetan, Unibertsitateko kideen prestakuntza osora zuzendutako kultura eta kirol jarduera osagarriak sustatu eta koordinatzen ditu.
Kirolaren arloan, unibertsitate kirolaren eredua garatu, bultzatu eta lideratu gura du, etengabeko hobekuntzaren bidez, Arabako campuseko unibertsitate kideen bizitza hobetuz, kirol jarduna, prestakuntza eta jarduera fisiko osasungarria biziberrituz, bai eta bertakoen kirol bikaintasun mailak hobetuz ere.
Kulturaren arloan, kultur eskaintza zabala eta garaikoa izaten saiatzen gara, programazio egokia erabiliz.
Oraingoz, karta hau kiroletako arloan mugatu da, baina kulturakoan sartzeko asmoarekin hurrengo beste edizio batean.

Jarduerak eta Hartzaileak

Jarduerak Hartzaileak
Barruko lehiaketa
Unibertsitateko lehiaketa zehatzek, aurrekoek bezalaxe, ikasleek banakako gaitasun eta trebetasunak garatuz beren prestakuntza akademikoa eta ekintzailea osatzea da, era honetan taldeko lana eta balio profesionalak eta giza balioak bultzatuz, baita espiritu ekintzailea, konpromiso pertsonala eta komunikatzeko gaitasuna ere.
Programa honen helburuak gizarte esparruan garatzen dira, unibertsitateko komunitatearen kirol partaidetza bultzatzeko,
osasuna hobetzeko eta ongizatea lortzeko, eta aisialdi osasungarri bat indartzeko xedez.
Ikasleak
AZP
IIP
Unibertsitateko Zentroak
Inter-campus lehiaketa
Unibertsitate lehiaketen helburua ikasleek banakako gaitasun eta trebetasunak garatuz beren prestakuntza akademikoa eta ekintzailea osatzea da, era honetan taldeko lana eta balio profesionalak eta giza balioak bultzatuz, baita espiritu ekintzailea, konpromiso pertsonala eta komunikatzeko gaitasuna ere.
Programa honen helburua bizikidetza esparru bat lortzea da, unibertsitateko ikasleen artean lankidetza eta interrelazio
harremanak finkatzeko aukera emango diguna, baita gero goragoko faseetan ordezkatuko gaituzten Campuseko kirolarien hautaketa egiteko ere.
Ikasleak
Unibertsitateko Zentroak
Kirol ikastaroak
Mugimenduaren eta jarduera fisikoaren bidez osasunarekin, gozamenarekin eta entretenimenduarekin erlazionatutako kirol
jarduerak diseinatzea, erregularizatzea, antolatzea eta gauzatzea unibertsitateko komunitateko kideentzat, kirol ohitura
osasungarriak sustatzeko eta indartzeko.
Eskaintza dibertsifikatzea, parte-hartzea ahalik eta berdintasun handienekoa izan dadin eta unibertsitateko kideen banakako
beharrak ase ditzan, erabat selektiboa den eskema batetik kanpo.
Ikasleak
AZP
IIP
Unibertsitateko Zentroak
Hitzartutako kirol zentroak
Beste entitate batzuekin lankidetzan jardutea da helburua, Arabako Campuseko ikasleen artean jarduera fisikoa/kirola indartzeko.
Horrela, ikasturte bakoitzean kirol jarduera eta ikastaroen aukera zabala eskaini ahal izango zaie ikasleei, instalazio egokietan.
Arabako Campuseko instalazioen eta kirol jardueren eskaintza osatzea.
Ikasleak
AZP
IIP
Unibertsitateko Zentroak
Hitzartutako kirol zentroak
Beste entitate batzuekin lankidetzan jardutea da helburua, Arabako Campuseko ikasleen artean jarduera fisikoa/kirola indartzeko.
Horrela, ikasturte bakoitzean kirol jarduera eta ikastaroen aukera zabala eskaini ahal izango zaie ikasleei, instalazio egokietan.
Arabako Campuseko instalazioen eta kirol jardueren eskaintza osatzea.
Ikasleak
AZP
IIP
Unibertsitateko Zentroak
Kredituen onarpena
Kredituen amortizazioa eskatzeko aukera ematen duten kirol jarduerak finkatzea.
Kirol jarduerengatik kredituak aintzatesteko dagozkion ziurtagiriak igortzea.
Ikasleak
Unibertsitateko Zentroak

 

Eskubideak eta Betebeharrak

Eskubideak

Eginkizunen programan adostutako baldintzetan edo instalazioen erabilera baldintza berezietan ezarritako tasa edo ordainketa eginda, beroni legokiokeen zerbitzua jasotzeko eskubidea. Kontratatutako jarduera zein zerbitzua, zio arrazoituak medio, bertan behera utzi beharko balitz, kirol zerbitzuak ordaindutako zenbatekoa itzuli beharko du.
Egoki leritzekeen kexa, iradokizun edo erreklamazioak aurkeztu eta erantzunak jasotzeko eskubidea, hauen erregistro eta jarraipena bermatuko lituzkeen prozedura espezifiko baten bidez.
Instalazio eta eremu seguruetan jarduera fisikoan aritzeko eskubidea, toki guztiek oro behar duten ingurumen errespetu eta babesa gorderik eta arkitektur barrerarik ez dela bermatuz eta mugikortasun jasangarriari buruzko planak aplikatuz.
Instalazioak, ordutegiak, prezioak, kirol programak, jarduerak... edo horren inguruko informazioa lortzeko eskubidea Irakaskuntza eginbeharrak eta unibertsitateko jarduera fisikoa batera egin ahal izateko eskubidea.
Kirol inguruko formaziorako egoki kualifikaturik dauden teknikoak izateko eskubidea.
Kirola eta jarduera fisikoa aintzat hartzeko eskubidea, unibertsitateko kideen hezkuntza integrala laguntzen duen hezkuntza balioa baitu.
Unibertsitateko kide guztiek oro dute kirola eta jarduera fisikoa egin, ezagutu eta parte hartzeko eskubidea, berdintasun egoeran eta inolako diskriminaziorik gabe. Askatasunak eta borondatezkotasunak nagusi behar dute izan edozein kirol adierazpenetan, diskriminazio mota guztiak bazter utzita.
Unibertsitateko kideen prestakuntza osora zuzendutako kultura eta kirol jardueraz osatutako eskubidea dauzkate.
Unibertsitateko kirolariei kirol merezimenduak aintzat hartzeko eskubidea.
Unibertsitateko komunitate osoak kulturaren inguruko bizitan eskubidea dauka.

Betebeharrak

Behar bezalako gorputz higienerako neurriak izan eta jarduerarekiko arropa zein oinetako egokiak erabiltzeko betebeharra.
Indarreko arauak errespetatzeko betebeharra, eta, bereziki, eremu publikoetan erretzeko eta edari alkoholikoak edateko debekuari dagokiona.
Instalazioak eta zerbitzuak modu egokian eta zuzenean erabiltzeko betebeharra, kirol unitate bakoitzari berezko zaizkion arauak errespetatuz, instalazioa garbi mantenduz, instalazioaren areto ezberdinetan kokatutako paperontzi zein ontzi higienikoak erabiliz.
Instalazioaren funtzionamendu ordutegiak errespetatzeko betebeharra, enplegatuen ohar eta argibideei men eginez.
Irakasle eta /edo entrenatzailea behar besteko errespetua tratatzeko betebeharra, bai eta gainontzeko erabiltzaileak ere, behar bezalako elkarbizitzak eskatzen duen gutxieneko jarrera mantenduz.
Kirol diziplinarako organoek kirol lehiaketetan zehar egindako arau hausteengatik jarritako erabakiak onartzeko betebeharra.
Lehiaketetan joko garbiaren irizpideaz jarduteko betebeharra.
Pertsona guztiak kulturaren inguruko expresio guztiak errespetatu behar dituzte.
Teknikarien ohar eta argibideei interesaturik men egiteko betebeharra eta, saioak amaituta, erabilitako kirol materiala jasotzen laguntzeko.
Tokian tokiko edo kirol zerbitzuko pertsonalari suma litekeen edozein funtzionamendu akats, haustura, eskasia edo, orain arte azaldutakoaren edozein arau hausteren berri emateko betebeharra.
Unibertsitateak parte hartuko duteneko kirol selekzioen deialdietarako joateko betebeharra.

Unibertsitateko kirol zerbitzuak emandako arau eta jarraibideak onartu eta betetzeko betebeharra.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen duintasunezko ordezkaritza egiteko betebeharra, barruko zein eskualde, nazio edo nazioarteko edozein ekitalditan, zeinek bere kirol gaitasuna agertuta.
Zerbitzu edo programa bakoitzeko ezarritako prezio edo tasak garaiz eta kasuan kasu zehaztutako formaz ordaintzeko betebeharra.

Araudia

Araudi orokorra

  • ERABAKIA, 2016ko otsailaren 4koa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez UPV/EHUren zerbitzuen kartaren eredurako arautegi berria onartzen baita.
  • 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratu ahal izateari eta aginte onari buzuzkoa.
  • 17/2011 Eusko Jaurlaritzako Dekretua, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak onartzen dituena.
  • 4/2007 Lege Organikoa, apirilaren 12koa, Unibertsitateko 6/2001 Lege Organikoa aldatzekoa.
  • 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarrirako.
  • 3/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Euskal Unibertsitate Sistemarena.
  • 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitatekoa.
  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.
  • 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

Arautegi espezifikoak

  • 131/2004 Dekretua, ekainaren 29koa, Unibertsitate Kirolaren Euskal Batzordea sortu eta arautzen duena.
  • 203/2010 dekretua, uztailaren 20koa (pdf, 347 Kb) euskal gobernuaren kultura sailarena, goi mailako kirolari buruzkoa.
  • 971/2007 errege dekretua, uztailaren 13koa, goi mailako eta errendimendu altuko kirolariei buruzkoa.
  • ECD/1237/2004 agindua, apirilaren 13koa, unibertsitate kirolerako espainiar batzordea arautzen duen otsailaren 3ko ECD/273/2004 aginduan sumatutako errakuntzak zuzentzekoa.
  • Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko txapelketarako arautegia.
  • Kirolaren goi kontseiluko presidentziaren urtez urteko erabakiak (abenduan), hastear den urteari dagozkion unibertsitate mailako espainiar txapelketak deitzeko eta unean uneko subentzioak emateko deialdia argitaratzeko.
  • Kredituen aitorpena. Graduko, lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako araudia
  • UPV/EHUko txapelketarako lehiaketa arautegia
  • Unibertsitateko goi mailako edo errendimendu handiko kirolarien tutoretzarako UPV/EHUko plana.

Konpromisoak eta Zuzentze neurriak

Konpromisoak
Jarduera Konpromisoa Adierazlea
Barruko lehiaketa Barruko lehiaketako kirol jardueren programa iraileko lehenengo astean
argitaratzea
Argitaratu garaiz barne lehiaketari dagozkion jardueren programa
Barruko lehiaketan 15 kirol modalitate ezberdinetatik gorako eskaintzan egin. Eskaintzen diren barruko lehiaketako modalitateen kopurua
Barne lehiaketan izena emandakopertsonen ehunekoa Arabako
campuseko ikasle guztien % 3tik gorakoa izan
Barne lehiaketan izena emandako pertsonen ehunekoa Arbako Campuseko ikasle guztien kopuruarekiko.
Barruko txapelketaren eskainitako plazen % 80 betetzea Izena emandakoen %-a, barruko txapelketaren eskainitako plazei dagokienez.
Inter-campus lehiaketa Inter -campus lehiaketan 10 kirol modalitate ezberdinetatik gorako eskaintzan egin Eskaintzen diren inter-campus lehiaketako modalitateen kopurua
Kirol ikastaroak Kirol ikastaroen programa iraileko lehenengo astean argitaratzea Argitaratu garaiz kirol ikastaroei dagozkion jardueren programa.
Ikastaroetan eskainitako plazetan % 80eko izen ematea lortu. Izen emandako pertsonen %-a. kirol ikastaroetan eskainitako plazen kopuruarekiko
Kirol ikastaroetan izena emandako pertsonen ehunekoa Arabako campuseko ikasle guztien % 3tik gorakoa izan. Kirol ikastaroetan izena emandako pertsonen %-a Arabako Campuseko ikasle guztien kopuruarekiko
Ikastaroetan 10 kirol modalitate ezberdinetatik gorako eskaintzan egin. Kiroletako ikastaroetan eskaintzen diren modalitaten kopurua.
Hitzartutako kirol zentroak Hitzartutakao kirol zentroetan izena emandako pertsonen ehunekoa Arabako campuseko ikasle guztien % 3tik gorakoa izan. Hitzartutako kirol zentroetan izena emandako pertsonen ehunekoa Arabako campuseko ikasle guztien kopuruarekiko.
Hitzartutako Kirol-Zentroen eskaintza iraileko lehenengo astean argitaratzea Hitzartutako kirol zentroen esandako datan argitaratzea
Goi-mailako kirolaren programa Goi mailako kirolarien eta errendimenduaren ziurtagirien % 80a eskatzeko unean eman Eskaeraren unean igorritako ziurtagirien %-a
Kredituen onarpena Kredituen ziurtagirien % 80 eskatzeko unean igortzea Eskaeraren unean igorritako kredituen ziurtagirien %-a.
% 100 kredituen eskaerara erabaki hartuta araudiaren jarraituz. Araudiaren arabera ukatutako kredituen eskaeren %-a.

Gizarte konpromisoa

Zerbitzu karta honen bidez, geure konpromisoa eta erantzukizuna plazaratu nahi ditugu administrazio publikoek izen eta izan behar dituzten nortasun sen horiekiko, hauek guztiak gizarte konpromisoari lotutakoak.
Karta honen bidez, geure konpromisoa eta erantzukizuna plazaratu nahi ditugu administrazio publikoek izen eta izan behar dituzten nortasun sen horiekiko. Horrexegatik beragatik, lanean dihardugu, besteak beste, genero berdintasuna eta premia berezidun kidegoen erabilerraztasuna sustatu eta bermatzeko. Era berean,
ingurumenarekiko eta lan arriskuen prebentziorako neurriak hartu ere hartzen ditugu, zerbitzu sostengarri, osasunezko eta segurua eskaini ahal izateko.
Beste alde batetik, UPV/EHUk, arauen betepenetik haratago, bere estatutuetan erabaki eta xedatu du euskara eta gaztelania UPV/EHUren hizkuntza ofizialak direla. Hori horrela, UPV/EHUren iritziz, kalitateko zerbitzu bat eskaintzeko konpromisoari dagokionez, bi hizkuntzak erabiltzea kontuan hartu beharrekoa da eta, horretarako, euskararen eta gaztelaniaren erabilera orekatua bermatzeko, hainbat mekanismo ezarri da

Zuzentze neurriak

Karta honetan bere egindako konpromisoetako beteko ez balitz, erabiltzaileak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio unitateko arduradunari konpromisoak bete ez direlako. Arduradun honek erreklamazioa egiteko baliatutako bitarteko eta hizkuntza bera erabilita erantzungo du. Konpromisoetako bat bete ez dela baleritzo, barkatzeko eskatuko zaio eta egindako akatsa zuzentzeko hartu diren neurrien berri emango.

Parte hartzeko erak: Kexak eta erreklamazioak

Zerbitzu kartak, haien beren izaera eta xedeagatik, etengabe berraztertu beharko dira, bereziki, baldin eta deklaratutako konpromisoekiko desbideratzeak zuzenduko badira.
Horregatik, hain zuzen, konpromisoa hartzen dugu konpromisoen betetze maila etengabe kontrolatzeko, xede horrekin ezarritako adierazleen bidez. Halaber, konpromisook ez betetzeagatik jasotako kexak aztertu eta analizatuko ditugu eta erabiltzaileen gogobetetzea balioetsiko dugu.
Jasotako datuak aztertuta, urteko jarraipen txostena egingo du, konpromisoen betetze mailaren, zerbitzu hobea eskaintzeko abian jarrita litezkeen neurrien eta, beharrezkoa izan bada, akatsak zuzentzeko hartuta leudekeen neurrien berri emanik.
Konpromisoekiko betetze maila gure webgunean egongo da eskuragarri.

Parte hartzeko erak

Erabiltzaileek aukerak eta bideak izango dituzte beren iritziak adierazteko, honetara, zerbitzuaren beraren hobekuntza etengabeari ekarpenak eginez.
Gogobetetze inkestak bete ahal izango dituzte, bai eta iradokizunak, kexak edo erreklamazioak agertu ere.
Kexa eta iradokizunak ahoz zein idatziz egin ahal izango dira, baina hobe idatzita.

Iradokizunak egiteko erak

Honako hauek dira iradokizunak idatziz igortzeko aukerak:

  • Telefonoz deituta, 945 01 33 47 eta 945 01 33 54 fax zenbakira igorrita.
  • Zerbitzuaren helbide elektronikora igorrita: araba-kirolak.zerb@ehu.es
  • Arabako campuseko iradokizunen postontziko helbide elektronikora igorrita: https://www.ehu.eus/eu/web/araba/contact

Kirol zerbitzuko teknikariak idatziz erantzun beharko du iradokizuna jaso eta 7 lanegunen epea igaro baino
lehen.

Kexak eta erreklamazioak aurkezteko erak

Kexak eta erreklamazioak idatziz igorri ahal honako aukera hauez baliaturik:

  • Telefonoz deituta, 945 01 33 47 eta 945 01 33 54 fax zenbakira igorrita.
  • Zerbitzuaren helbide elektronikora igorrita: araba-kirolak.zerb@ehu.es
  • Arabako campuseko iradokizunen postontziko helbide elektronikora igorrita: https://www.ehu.eus/eu/web/araba/contact

Kirol zerbitzuko teknikariak idatziz erantzun beharko du iradokizuna jaso eta 7 lanegunen epea igaro baino
lehen.

Helbidea, iristeko erak eta ordutegiak

Helbidea:
Arabako Campuseko Errektoreordetza
Izardui Komandantearen kalea, 2
01006 Vitoria-Gasteiz- Araba

Ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era.
Ostiraletan: 9:00etatik 13:00etara.
Aste Santuan eta Gabonetan: 9:00etatik 13:00etara.
Udako lanaldia: 9:00etatik 13:00etara

Telefonoak:
945014305 (Director de Proyeccion Universitaria)
945013350 (Jefe de Servicio)
945013347 (Técnico de Deportes)
945013000 (General)

Fax: 945013354 (General)

Posta elektronikoa: araba-kirolak.zerb@ehu.es

Web: www.kirolak-araba.ehu.es

Kokagunea eta Sarbideak:
Informazio hori web orriko lotura honetan dago eskuragarri:

https://www.ehu.eus/eu/web/araba/kokapena

Irudia