Info_Carta-Servicios-Completo

Eduki publikatzailea

Sarrera eta Zerbitzuen xedea

Sarrera

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitateko kideei eta, oro har, gizarteari ahal denik eta zerbitzurik onena eskaintzea du helburu, bai irakaskuntzaren nola ikerkuntzaren eta gestioaren arloan. Horretarako, kalitate mailarik gorena erdiesten ahalegintzen da eguneroko jardunean. Ildo horretatik abiatuta, Arabako Campuseko errektoreordetzak honako zerbitzuen karta hau aurkezten du, etengabeko hobekuntzarako konpromiso bailitzen, unibertsitatea osatzen duten kidego ezberdinei eskaintzen zaien
arretari dagokionean. Informazio dokumentu gisa duen funtzioaz gainera, bertan zehaztu eta zerrendatzen baititugu pertsona interesatuen eskura dauden zerbitzu guztiak, zerbitzuen kartak adierazle batzuk erantsi ditu, geure egin ditugun konpromisoetako bakoitzaren betetze maila balioesteko, gure lanaren eraginkortasun maila neurtuko badugu.

 

Zerbitzuen xedea

Errektoreordetza, Arabako campuseko gobernu, ordezkaritza eta administrazio-organoen egoitza da. Bertan, errektoreordetzan, kokatzen dira campuseko zerbitzu zentral eta komunak, interes-talde ezberdinei begira egokiturik (pertsonal irakasle eta ikertzailea, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, unibertsitateko zein bigarren hezkuntzako ikasleak eta, oro har, jendea).

Arabako errektoreordetzan eskaintzen den jendaurreko zerbitzua, Arabako campuseko gerenteordetzaren menpe organikoki den pertsonalak emanikoa, pertsona erabiltzaileentzako arreta eta tramiteen gestiorako laguntzan datza funtsean, administrazio, akademia eta unibertsitate-hedakuntzaren arloetan unibertsitateari loturiko informazioa hartu eta emateko helburuaz.

Arreta eta laguntza-zerbitzu honek zenbait arlo hartzen ditu bere baitan, horien artean campuseko errektoreordetzaz besteko errektoreordetzen menpeko zerbitzuei dagozkion arloak ere barne, unibertsitatearen hezkuntza-eskaintza eta zerbitzuena osatzen dituztenak.