Comisión de Grado Competencias

Graduko Batzordearen eskumenak

  •  Aholku ematea errektoreari eta Gobernu Kontseiluari.
  • Gobernu Kontseiluari honako hauek aurkeztea, ontzat eman ditzan: graduko ikasketen helburuen proposamena, plangintza estrategiko orokorraren arabera egina, eta ikasketa horienakademia antolakuntza eta gestiorako arautegien proposamena.
  • Ikastegietako kalitate batzordeek zereginak zuzentasunez betetzen dituztela zaintzea.
  • Graduko titulu ofizialetako eta berezko tituluetako ikasketen eta graduko titulurik izan gabe egin daitezkeen beste ikasketa batzuen garapena ebaluatzea, bai eta UPV/EHUko graduen kalitateari buruzko urteko txostena egitea ere.
  • Graduko tituluak sortu edo aldatzeko proposamenen berri ematea.
  • Graduko ikasketen arloko ikasketa berrikuntzako programen berri ematea.
  • Ikastegiak eta sailak sortu, aldatu eta kentzeko proposamenen berri ematea Gobernu Kontseiluari, kasuan kasuko campuseko batzarra entzun ondoren.
  • Graduko ikasketetarako plaza mugak urtero aurkeztea Gobernu Kontseiluari, Campuseko Batzarra entzun ondoren.
  • Batzordearen eskumeneko diren berezko tituluak luzatzeko erabakia hartzea.
  • Graduko sari bereziak onartzea ikastegiaren proposamenari jarraituz.
  • Graduko ikasketen harmonizazioa zaintzea.
  • Estatutuek eta horiek garatzeko arautegiek eta indarreko legediak esleitutako gainerako eskumen guztiak, bai eta UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetutakoak ere. Gradukoikasketen arloari buruzko unibertsitate araudian Akademia Antolakuntzako Batzordea aipatzen den bakoitzean, aipamen horiek Graduko Batzordeari buruzkoak direla ulertuko da.
  • Bere eskumeneko ikasketetako kalitatezko prestakuntza programen katalogoei buruzko iritzia ematea.