Rankings Internacionales

NAZIOARTEKO RANKING-A

Shanghai Ranking (ARWU)

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) munduko 400 unibertsitate onenen artean mantendu da, gaur ezagutzera eman den Shanghai-ko rankingaren edizio berrian . Sailkapena Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak osatzen du urtero, eta ebaluazio-irizpide guztiz errespetatua eta enblematikoa da gaur egun, unibertsitateen munduan. Euskal unibertsitate publikoa duela hamar urte sartu zen sailkapen honetan, orduan 500 unibertsitate onenen artean sailkatu zen, eta orain 400 onenen artean dago. Estatu espainiarreko zortzi unibertsitate baino ez daude hautatutako 400 unibertsitateen talde horretan. 

“Munduko 400 unibertsitate onenen artean egoteak arrakasta izaten jarraitzen du: Euskal Herriko Unibertsitateak ikusgarritasun handiagoa eta ospe bikaina lortzen du nazioartean. Zoriontsu egoteko modukoa da lorpena, bai, duela gutxi jakinarazi genuenez, zazpi espezialitate baititugu munduko lehen 200 unibertsitateen artean. Horregatik guztiagatik, gure unibertsitateko kide guztiak zoriondu nahi ditut, unibertsitatea proiektu kolektibo bat delako eta bere lorpenak guztionak direlako", adierazi du UPV/EHUko errektoreak, Eva Ferreirak.   

Rankingak, funtsean, unibertsitateen ikerketen eragina neurtzen du; baita haien nazioarteko prestigioa ere. Izen handiko ranking honetan 2012an egindako ebaluazioan agertu zen lehen aldiz Euskal Herriko Unibertsitatea. 

HarvardStanford eta MIT (Massachusetts Institute of Technology)  dira, ordena honetan, rankingeko lehen hiru erakundeak. Lehen hamar postuetatik zortzi Estatu Batuetako unibertsitateek betetzen dituzte, eta beste biak Cambridgekoaz eta Oxford unibertsitate britainiarrek. 

Euskal Herriko Unibersitatea ex aequo kokatzen da 301 eta 400 postuen artean. Inguruabar hori azaltzeko, zerrendan emaitzak aurkezteko ezarritako sistema ulertu behar dugu. Hala, 1. postutik 100. postura handienetik txikienera bitarteko hurrenkera zorrotza ezartzen dute, puntuazioaren arabera. Ondoren, bloke bat osatzen da 50 unibertsitaterekin; beste bloke bat beste 50  unibertsitaterekin; eta hortik aurrera, 500. postura arte, 100 unibertsitateko hiru multzo bereizten dira. Bloke bakoitzaren barruan unibertsitateak ordena alfabetikoaren arabera agertzen dira. Sailkapen honek duen garrantzia zenbatekoa den konturatzeko, gogoratu behar da mundu osoan goi mailako 20.000 hezkuntza erakunde baino gehiago daudela. 

Unibertsitateen bikaintasuna neurtzeko nazioarteko erreferentzia den zerrenda hau osatu ahal izateko, kontuan izan dira Nobel saria eta Matematiketako Fields dominak eskuratu dituzten irakasle edo ikasle ohiak dituzten unibertsitateak, ikertzaile oso aipatuak eta Nature edo Science aldizkarietan argitaratutako artikuluak. Guztira, 1.300 unibertsitate baino gehiago ebaluatzen dira, eta 500 argitaratu.  

Esteka hauetan ikus daiteke sailkapena:

http://www.shanghairanking.com/rankings/arwu/2023

https://www.shanghairanking.com/institution/university-of-the-basque-country

Jakintza arloen araberako kokalekuak:

INGENIARITZA:

  • 101. eta 150. postuen artean Ingeniaritza Kimikoan eta Ingeniaritza Metalurgikoan
  • 151. eta 200. postuen artean Nanozientzia eta Nanoteknologian, Materialen Zientzietan, Elikagaien Zientzian eta Bioteknologian.
  • 201. eta 300. postuen artean Energia Zientzian eta Ingurumen Zientzian
  • 301. eta 400. postuen artean Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoan eta Ingeniaritza Mekanikoan
  • 401. eta 500. postuen artean Informatika Ingeniaritzan eta Ingeniaritza Zibilean

NATUR ZIENTZIAK:

  • 101. eta 150. postuen artean Kimika Zientzietan
  • 201. eta 300. postuen artean Matematika Zientzietan eta Fisika Zientzietan
  • 401. eta 500. postuen artean Lurraren Zientzietan eta Ekologian

BIZITZAREN ZIENTZIAK

  • 201. eta 300. posturen artean Nekazaritza Zientzietan
  • 301. eta 400. postuen artean Zientzia Biologikoetan
  • 401. eta 500. postuen artean Zientzia  Biomedikuntzetan

MEDIKUNTZA ZIENTZIAK

  • 201. eta 300. postuen artean Farmazia eta Zientzia Farmazeutikoetan
  • 301. eta 400. postuen artean Osasun Publikoan

GIZARTE ZIENTZIAK

  • 201. eta 300. postuen artean Hezkuntza Zientzietan
  • 301. eta 400. postuen artean Politika Zientzietan 
  • 401. eta 500. postuen artean Ekonomia Zientzietan

Iturria: Campusa - Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria

Eguneratuta, 2024ko otsailaren 20an

CWUR World University Rankings

Logotipo CWUR

 

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak 358. postua eskuratu du CWUR Center for World University Rankings-en azken sailkapenean, hots, unibertsitateak ebaluatzen dituen mundu osoko analisi prestigiotsuenetako batean. UPV/EHUk 2020/2021ko txostenean lortu du postu hori, mundu osoko beste 20.000 unibertsitateren artean. Aurten, sailkapeneko lehen postuak Harvard Massachusetts Institute of Technology (MIT) eta Stanford erakundeek eskuratu dituzte.

Espainiako unibertsitateei dagokienez, UPV/EHU zortzigarren postuan dago. Oraingoan lehenengo hamarrak izan dira, ordena honetan: Bartzelona, Bartzelonako Autonomoa, Konplutentsea, Valentzia, Madrilgo Autonomoa, Granada, Pompeu Fabra, UPV/EHU, Sevilla eta Kataluniako Politeknikoa.

Aurtengo txostenean, UPV/EHUk postu hauek lortu ditu:

Estatuko rankinga:                                    7
Zientzia ekoizpenaren rankinga:            288
Argitalpenen kalitatearen rankinga:       296
Eraginaren rankinga:                             343
Argitalpenetako aipamenen rankinga:   541       
Puntuazio orokorra:                                 76,1

Esteka hauetan ikus daiteke sailkapena:

https://cwur.org/2022-23.php

https://cwur.org/2022-23/University-of-the-Basque-Country.php

https://cwur.org/2021-22/country/spain.php

CWUR (Center for World University Rankings) aholkularitza erakunde lider bat da, eta politika publikoei eta ikuspuntu estrategikoei buruzko aholkularitza ematen die gobernu eta unibertsitateei hezkuntza eta ikerketa emaitzak hobetzeko. CWURek mundu osoan baimendutako sailkapenak argitaratzen ditu. Ezagunak dira beren objektibotasun, gardentasun eta oinarri sendoagatik, eta mundu osoko ikasle, akademiko, unibertsitateko administrari eta gobernuetako funtzionarioek erabiltzen dituzte.

Iturria:  Campusa. Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria.

Eguneratuta, 2023ko urtarrilaren 27an

Times Higher Education

Logotipo Times Higher Education

 

The Times egunkariari adskribatutako 'Times Higher Education' astekari ingelesak argitaratzen duen rankinga.
Lydia Snover Massachusetts Institute of Technology-ko (MIT) erakunde ikerkuntzarako zuzendariak dio ezen, nazioarteko hezkuntza sail edo ministeriorik ez badago ere, Times Higher Education (THE) oso lagungarria dela hutsune hori betetzen, unibertsitateei egiazko zerbitzu bat eskainiz eta, erkatzeko zein ulertzeko balia daitezkeen definizio eta datuak garatuz.
Hain zuzen ere, hori bera da munduko unibertsitateen ranking honen benetako helburua eta herentzia iraunkorra, Phil Baty editorearen arabera. Garbi dio honek: "ez dago unibertsitateen ranking perfekturik. Emaitza zuzenik ere ez dago, goi hezkuntzarako bikaintasun eredu bakarra ere ez dagoen moduan; izan ere, ranking bakoitza egiteko ezinbestekoa baita datu konparagarririk izatea eta konpilatzaileen iritzi subjektiboen gainean (adierazleak eta ponderazioak) eraikitzen baitira.
Rankingen arloan hamarkada batean metatutako esperientzian oinarritu eta garatzen du egun Times Higher Education-ek bere metodologia, urte osoa kontsulta eta bilera irekiekin iragan ostean eta mundu osoko 50 figura nabarmen baino gehiagoren ekarpen zehatz eta adituak jasoz. Eta honela segituko dugu rankinga hobetu eta argiago egitearren."
 Iturria:
World University Rankings 2023

About THE's rankings
(Informazio hau 2023ko urtarrilaren 30ean)


A. THE  WORLD UNIVERSITY RANKINGS 2023

UPV/EHU munduko 801 eta 1.000 unibertsitate onenen artean agertzen da (aztertu diren unibertsitateak, guztira, 1.000 izanik).

B. THE YOUNG UNIVERSITY RANKINGS 2022

Ranking honetan 201 eta 250 arteko tartean agertzen da.

C. IMPACT RANKINGS 2020

UPV/EHU munduko 101 eta 200 unibertsitate artean agertzen da.

https://www.timeshighereducation.com/world-university-rankings/university-basque-country

Scimago

Logo scimano

 

Iturriak:

Web atari bat da, argitalpenen kalitate eta inpaktuen inguruko adierazleak eskaintzen ditu. Scopus® (Elsevier B.V.). datu basean edukitako informaziotik abiatuta. Adierazle hauek arlo zientifikoak ebaluatu eta aztertzeko erabili ahal dira. Herrialdeetako ranking-ak modu konparatuan edo banakakoan analizatu ahal dira.
Plataforma honek eskaintzen duen bai aldizkarien rankinga bai inpaktuaren indizea gero eta gehiago erabiltzen dira argitalpen zientifikoak ebaluatu eta analizatzeko, ikerkuntza jarduna egiaztatu eta ebaluatzeari begira. Erakunde eta herrialdeen kasuan, SCImago rankingak lau adierazle eskaintzen ditu:
1.- Ekoizpen zientifikoa, aldizkari zientifikoetako argitalpenen kopurua neurtuta.
2.- Nazioarteko lankidetza, erakunde batek beste herrialdeetako erakundeen lankidetzaz egindako argitalpen zientifikoen kopurutik abiatuta.
3.- Batez besteko kalitate zientifikoa, erakunde baten inpaktu zientifikoa neurtzen duena, behin bakoitzaren profil tematikoaren tamaina eta eragina baztertu ondoren.
4.- 1Q-a, lehenengo kuartileko aldizkarien argitaratze portzentajea, SJR adierazlearen arabera ordenaturik. Adierazle hau eragin faktorearen hautabidezko adierazlea da, PageRank algoritmoaren funtzionamendua eta aldizkari batetik besterako prestigio transferentzia ditu oinarri. Urtean aipu ponderatuen batez besteko kopurua adierazten du, hautatutako aldizkarian aurreko hiru urteetan argitaratutako dokumentuek egindakoak. Munduko aldizkari entzutetsuenen % 25a du  barne.
SCImago ikertalde bat da ikerketa zientifikoen goi kontseiluak (CSIC), Granadako, Extremadurako, Carlos III (Madril) eta Alcalde de Henareseko unibertsitateek osatutakoa, eta bistaratzeko tekniken bidezko informazioaren analisi, errepresentazio eta berreskuratzeaz dihardu.
 

A. SEKTORE GUZTIAK. MUNDU OSOA

Aztertutako goi hezkuntza eta ikerkuntzako 8.084 erakundeetatik, UPV/EHUk 643. tokia betetzen du eta honek esan gura du munduko goi hezkuntza eta ikerkuntzako erakunde onenen % 7,95aren barruan dagoela.

B. SEKTORE GUZTIAK. ESPAINIA

Aztertutako goi hezkuntzako eta ikerkuntzako erakunde onenen % 4,46ren barruan dago. Izan ere, UPV/EHUk 16. tokia du 359tatik.

C. GOI MAILAKO HEZKUNTZA SEKTOREA. MUNDU OSOA

Errendimendua antzekoa da goi hezkuntzako erakundeekin soilik konparatzerakoan, % 5,32ren gaineko tokietan kokatzen delarik; izan ere, kasu honetan, UPV/EHU 232. tokian aurkitzen da goi hezkuntzaren arloan aztertu diren 4.364 erakundeen barruan.

D. GOI MAILAKO HEZKUNTZA SEKTOREA. ESPAINIA

Euskal Herriko Unibertsitateak 7. tokian dago analizatutako 74 unibertsitateen artean.

(Informazio hau 2023ko urtarrilaren 30ean)

Round University Ranking (RUR)

Logotipo Round University Ranking

 

Nazioarteko ranking honek nazioarteko lider diren goi-mailako hezkuntzako 1000 erakunde baino gehiagoren eraginkortasuna ebaluatzen du eta, honetarako, 20 adierazle erabiltzen ditu, unibertsitatearen lau eginkizun gakoetan banaturik: irakaskuntza, ikerkuntza, nazioarteko aniztasuna eta ekonomia eta finantza jasangarritasuna.

2022. urteari dagozkien datu globaletan, UPV/EHUk 586 postuan dago.

2022. urtean, gaika hartuta, puntuatutako 801 unibertsitateetatik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea honako ranking honetan dago:

GAIA POSTUA
Humanities 190
Natural Sciences 294
Life Science 322
Medical Sciences 433
Social Sciences 536
Technical Sciences 420

Honen arabera, UPV/EHU, erreferentziazko 6 arlo hauetatik 4 arlotan, munduko unibertsitate onenen % 50aren barruan dago eta kokapen hobea du, onenen % 30ean, humanitateen eta natura zientzien arloetan.

University of the Basque Country

World University Rankings

Eguneratuta, 2023ko urtarrilaren 30ean

QS World University Ranking

Logotipo QS

 

 

QS World University Ranking-ak jakintzaren arabera:

  • 451. eta 450. postuen artean - Ingeniaritza eta teknologia
  • 357. postuen artean - Natura-zientzia.

QS World University Ranking-ak gaiaren arabera:

  • 251. eta 300. postuen artean - Linguistika
  • 251. eta 300. postuen artean - Ingeniaritza Kimikoa
  • 251. eta 300. postuen artean - Ingeniaritza mekanikoa, aeronautikoa eta fabrikaziokoa
  • 251. eta 300. postuen artean - Kimika
  • 301. eta 350. postuen artean - Ingeniaritza elektrikoa eta elektronikoa
  • 351. eta 400. postuen artean - Fisika eta astronomia

Eguneratuta, 2023ko otsailaren 1ean

CWTS

Irudia

 

CWTS Leiden Ranking 2022 erakundeak mundu osoko 1318 unibertsitate garrantzitsuren jarduera zientifikoari buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen du.

UPV/EHU 8. postuan dago CWTS rankingean, Espainian dauden 70 unibertsitateetatik 44 aukeratu baititu, eta aztertutako aldian 4304 argitalpen egin ditu. Nazioartean, 327. postuan dago, mundu osoan sailkatutako goi-mailako 1.318 hezkuntza-erakundeen artean.

Eguneratuta 2023ko otsailaren 1ean

 

U-Multirank

Irudia

 

U-Multirank Unibertsitateen munduko sailkapen bat da, goi-mailako hezkuntza-erakundeen rankingak egiteko ikuspegi berri bat proposatzen duena. Unibertsitateko ranking honen berritasuna fundazioaren oinarrizko ezaugarriengatik dator, dauden beste rankingetatik bereizten baitute. U-Multirank bere zorroztasun eta hausturagatik bereizten da, garapen ekonomiko eta soziala sustatzen du, dimentsio anitzekoa da, independentea, pertsonaliza daiteke eta mundu mailako estaldura du.

U-Multiranken adierazleek 5 dimentsio hartzen dituzte:

  • irakaskuntza eta ikaskuntza
  • ikerketa
  • ezagutzaren transferentzia
  • nazioarteko orientazioa 
  • eskualdeko garapenari laguntzea

Eguneratuta, 2022ko martxoaren 14an

US News

Irudia

 

US News & World Report Ameriketako Estatu Batuetako erakunde akademikoen ranking zaharrena eta ezagunena da, eta negozioak, zuzenbidea, medikuntza, ingeniaritza, hezkuntza, gizarte-zientziak eta gai publikoak hartzen ditu bere baitan, beste arlo askotaz gain.

UPV/EHU 466. postuan dago mundu mailan, 190. postuan Europa mailan eta 10. postuan nazio mailan.

Eguneratuta, 2023ko otsailaren 6an

Stanfordeko zerrenda

Irudia

 

Stanford Unibertsitateko rankingak argitalpen zientifikoetan gehien aipatzen diren ikertzaileen % 2en taldea aukeratu du.

Euskal Herriko Unibertsitateko 150 ikertzaile daude argitalpen zientifikoetan aipamen gehien izan zituztenen % 2en taldean: 99 senior zerrendan (ikerlariak bere ibilbide profesionalean jasotzen dituen aipamenei dagokie zerrenda hori), 124 azken urteko zerrendan (kasu honetan 2021 urteari dagozkion aipamenak) eta 73 bi zerrendetan. Hala dago jasota Stanford Unibertsitateak argitaratu duen azken Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan. Honen arabera, euskal unibertsitate publikoa ranking honetan eragin gehien dutenetarik bigarrena da, Bartzelonako Unibertsitatearen ondoren.

Rankinga espezialitate honetako munduko ospetsuena da, Scopus datu basean jasotako informazioan oinarritzen da, eta argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako hainbat parametro aplikatuz formulatzen da: argitalpenen kopurua, beste zientzialari batzuek argitaratutako lanetan argitalpen horiek aipatu diren aldiak, beren lanen inpaktuaren beste adierazle batzuk, eta aurreko guztiak konbinatzen dituen azken adierazle bat. Gainera, alborapenak saihesteko, sailkapenak ikertzaile bakoitzaren metrikak alderatzeko aukera ematen du, beren burua aipatu duten aldiak ezabatuz.

Rankingean nabarmentzen diren UPV/EHUko pertsonek 40 ezagutza arlo baino gehiagotan egiten dute lan, eta horrek agerian uzten du euskal unibertsitate publikoan egiten den ikerketaren aberastasuna eta aniztasuna. Horien artean daude: Neurologia eta Neurokirurgia, Fisika Kimikoa, Polimeroak, Neurozientziak, Biokimika eta Biologia Molekularra, Fisika Aplikatua, Kirolaren Zientziak, Psikologia Esperimentala, Hizkuntzak eta Hizkuntzalaritza, Ingeniaritza Kimikoa, Fisika Orokorra, Kimika Ez-organikoa eta Nuklearra, Ingeniaritza Industriala eta Automatizazioa, Kimika Analitikoa, Matematika, Elikagaien Zientzia, Farmakologia eta Farmazia, Onkologia eta Kartzinogenesia, Mikrobiologia, Odontologia, Materialak, Energia, eta Adimen Artifiziala eta Irudi Prozesamendua.

Rankinga Elsevier BVn argitaratu da, “September 2022 data-update for Updated science-wide author databases of standardized citation indicators" (https://elsevier.digitalcommonsdata.com/datasets/btchxktzyw/4) izeneko artikuluan. Standford Unibertsitateko John P. A. Ioannidisek egin du. Sailkapenean  zientziaren abangoardiako 200.000 pertsona inguru agertzen dira, mundu osoko erakunde akademiko eta ikerketa erakundeetan lan egiten duten ia 10 milioi pertsonatik.

UPV/EHUko ikertzaileen banaketa Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan, jakintza arloaren arabera:

Jakintza arloa Seniorra Azken urtea
Zientziak 54 58
Ingeniaritza eta Arkitektura 21 32
Osasun Zientziak 16 23
Gizarte eta Lege Zientziak 8 11
Guztira 99 124

Iturburu: Campusa, Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkaria.

Leioa, 2022ko azaroaren 14an