Breadcrumb

Eduki publikatzailea

“Inkesten eta esperimentuen kabia” lehiaketa 2018

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/21

UPV/EHUko Matematika Apikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa sailak “Inkesten eta esperimentuen kabia” lehiaketarako deia egin du unibertsitate aurreko hezkuntza-mailetan estatistikaren irakaskuntza eta ikaskuntza bultzatzeko asmoz.

Lehiaketak honako hauen babesa jaso du: UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea; Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetza; Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetza; EUSTAT Euskal Estatistika Erakundea;  eta BCAM Basque Center for Applied Mathematics.

Lehiaketaren antolakuntza 2018ko urtarrilean hasi zen oinarriak argitaratzearekin batera (https://www.ehu.eus/eu/web/incubadora/home). Lanak entregatzeko epea 2018ko maiatzaren 20an amaitu zen. 12 lan aurkeztu ziren 1. eta 2. DBHko kategorian; 6 lan  3. eta 4. DBHko kategorian; eta 4 lan Batxilergoko eta Prestakuntza Zikloetako kategorian (77 ikasle). Epaimahaiak aurkeztutako lanak ebaluatu zituen eta maila bakoitzean finalista gisa hautatutako lanen zerrenda argitaratu zuen ekainaren 5ean. Era berean, finalistei ebazpenaren berri eman zitzaien zuzenean. Finalistak hauek dira:

 

Categoría de 1º y 2º de la ESO / 1. eta 2. DBHko kategoria

Izenburua / Título: La vida en porciones

Egileak / Autoras:   Adrian Faia, Salya González, Lucía Ginestá, Ixone Ibisate

Tutorea / Tutora: Angel Sáenz de Cámara

Zentroa / Centro: Paula Montal Escolapias
 

Izenburua / Título: Memorizatzeko gaitasuna eskolan

Egileak / Autores:   Edgar Dinis Almeida, Ekiñe Uzkudun, Daniela Ríos, Asier Itulain

Tutorea / Tutor: Julen Azpeitia

Zentroa / Centro: Urola Ikastola BHI
 

Izenburua / Título: Música entre adolescentes

Egileak / Autoras:   Julia Madariaga, Martina Urien, Marina Llano, Teresa Guervós

Tutorea / Tutora: Blanca García, Uxue Lekerika

Zentroa / Centro: IBVM Irlandesas

 

Categoría de 3º y 4º de la ESO / 3. eta 4. DBHko kategoriaIzenburua / Título: Nuevas tecnologias, redes sociales y salud

Egileak / Autores:   Irene Danta Peña; Martin Madina Diez-Caballero, Andrea Firbida Fernández, Jon Cuevas Velasco

Tutorea / Tutora: Ana Pérez Herreros

Zentroa / Centro: Colegio Jesús-María Ikastetxea
 

Izenburua / Título:  ¿Quieres un móvil? Estudio de un sorteo

Egilea / Autora: Sara Marzo Cadarso

Tutorea / Tutora: Elena Ramírez Ezquerro

Zentroa / Centro: IES Samaniego Laguardia

 

Categoría de 1º y 2º de BACHILLER / 1. eta 2. Batxilergoko kategoria

Izenburua / Título: The Wall cambia tu vida

Egilea / Autora:  Alba Hernández Costoya

Tutorea / Tutora: IES Solokoetxe BHI

Zentroa / Centro: Josune Aurrekoetxea
 

Izenburua / Título: Juventud – hábitos – La generación Z e y/2

Egilea / Autora:  Leire Pérez de Azpeitia Alonso

Tutorea / Tutora: Maribel Ortega

Zentroa / Centro: Pureza de María
 

Kategoria bakoitzeko finalistek lanaren ahozko aurkezpen bat egin zuten ekainaren 11n UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ahozko aurkezpenen ondoren, lanak bere osotasunean ebaluatu ziren.

Ebazpena eskualdeko faseko sari-banaketan eman zen jakitera. Sari-banaketa hori UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan egin zen 2018ko ekainaren 13an 18:00etan. Informazio eguneratua ekitaldiaren web-orrian dago eskuragarri.

Kategoria bakoitzeko lehen sailkatuak fase nazionalean parte hartzeko aukera izango du; lehiaketa hori ekainaren 27tik 29ra egingo da Kantabrian Sociedad Española de Estadística e Investigación Operativa (SEIO) elkarteak antolatuta.