w_equipo_decanal

Dekanotza taldea

UPV/EHUko estatutuek, fakultate mailan, organo bildu eta pertsonabakarrekoak ezartzen dituzte. Zientzia eta Teknologia Fakultateak Dekanoak zuzentzen du, bai administrazio zein akademi ikuspuntutik ikastegiko arduradun gorena izanik, eta ikastegiko idazkariak eta zenbait dekanordek osaturiko gobernu-taldea izendatzen du. Bere agintaldia lautetarako da.

Dekanoa

Itziar Alkorta Calvo
ztf.dekanoa@ehu.eus  itzi.alkorta@ehu.es
Tfnoa. 94 601 2664

Dekanoaren Idazkaria:
Bego Idiri Goirigolzarri
ztf.dekano-idaz@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2665

Jarduera arloak:

  • Dekanotza taldearen buru izatea.
  • Zentrorako Eragiketa Plan Estrategikoak sustatzea.
  • Fakultaterako ezohiko baliabideak lortzea.
  • Koordinatzea ikasleen erakartze eta harrera programak.
  • Hitzarmenak sustatzea eta ekitaldiak antolatzea ikasleen, zentroko langileen, enpresen eta gizarte-agenteen artean.
  • Zentroaren ordezkari izatea ekitaldi instituzionaletan eta sozialetan.

Idazkari Akademikoa

Aresatz Usobiaga Epelde
aresatz.usobiaga@ehu.eus        
Tfnoa. 94 601 2666

Jarduera arloak:

  • Fakultate Batzarraren eta idazkari-lanak egiten dituen batzordeen bilkuretako aktak idazkari gisa jardun, idatzi eta zaintzea.
  • Ikastegiko kide anitzeko organoen egintzak eta erabakiak fede ematea.
  • Fakultatean ziurtagiriak egitea.
  • Fakultate Batzarraren erabakiak UPV/EHUko gobernu-organoei jakinaraztea.

Antolakuntza Akademikoko Dekanordea

Estibaliz Asua Uriarte
estibaliz.asua@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2432

Jarduera arloak:

  • Fakultateko irakaskuntza-plangintza kudeatzea.
  • Ikasleen matrikulazioa eta horrekin lotutako izapideak kudeatzea.
  • Egutegiak egitea: eskola-egutegia, azterketa-egutegia eta idazkaritzako izapideen egutegia.
  • Antolakuntza Akademikoko, Baliozkotzeetako eta Erreklamazioetako Batzordea koordinatzea.

Graduko Dekanordea

Maitane Olivares Zabalandikoetxea
maitane.olivares@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2667 / 5504

Jarduera arloak:

  • Gradu Amaierako Lanak (GrAL) kudeatzea.
  • Graduko ikasleekin lotutako idazkaritzako izapideak kudeatzea.
  • Graduko ikasleen ordutegiak egitea.
  • Graduko Ikasketen Batzordeak (GIB) koordinatzea.

Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzako Dekanordea

Begoña Bazán Blau
bego.bazan@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2669

Jarduera arloak:

  • Fakultateko unibertsitate-masterren eskaintza eta etengabeko prestakuntzako jarduerak koordinatu eta kudeatzea, baita horietatik eratorritako gai ekonomikoak ere.
  • Graduondoko ikasleen aurreinskripzio, onarpen eta matrikulazio prozesuak gainbegiratzea.
  • Masterreko ikasleekin lotutako idazkaritzako izapideak kudeatzea.
  • Master Amaierako Lanen (MAL) antolaketa eta ebaluazioa koordinatzea.
  • Masterreko Batzorde Akademikoak (MBA) koordinatzea.

Mugikortasun eta Nazioartekotze Dekanordea

Jon Urrestilla Urizabal
jon.urrestilla@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2311

Jarduera arloak:

  • Unibertsitateekin eta etorkizuneko ikasleekin nazioartekotzea sustatzea.
  • Fakultateko ikasleen eta langileen mugikortasun-programak kudeatzea.
  • Mugikortasunean dauden ikasleekin lotutako idazkaritzako izapideak kudeatzea.
  • Incoming ikasleei aholkularitza eta orientazioa ematea.
  • EFC, EFC+ CSF eta CSF+ motako irakasgaien eskaintza kudeatzea.
  • Truke Akademikoko Batzordea koordinatzea.

 

Praktiken eta Lanbide Ingurunearen Dekanordea

Monika Ortueta Aldama
monika.ortueta@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2673

Jarduera arloak:

  • Enpresekin eta zentro teknologikoekin harremanak ezartzea.
  • Kanpoko praktiketan dauden ikasleekin lotutako idazkaritzako izapideak kudeatzea.
  • Unibertsitatea-Enpresa Gelen koordinazioa eta sustapena kudeatzea.
  • Fakultateko espazioen erabilera koordinatzea (Paraninfoa, Grande Salle...).
  • Practicum eta Nahitaezko Kanpoko Praktiken Batzordea koordinatzea.
  • Hauteskunde Batzordea koordinatzea.

Ikasleen, Inklusioaren eta Berdintasunaren Dekanordea

Beñat Pereda Ayo
benat.pereda@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2667

Jarduera arloak:

  • Ikasleei aholkularitza eta orientazioa ematea.
  • Ikasleen deialdiak eta erreklamazioak kudeatu eta ebaztea.
  • Prestakuntza osagarriko jarduerak, ikasleentzako hitzaldiak eta prestakuntza osagarria antolatzea.
  • Ikasleen tutoretza-programa koordinatzea: PATi.
  • Egungo eta etorkizuneko ikasleei zuzendutako ekitaldiak antolatzea.
  • Fakultatean inklusioa eta berdintasuna zaintzea.
  • Berdintasun Batzordea koordinatzea.

Kalitateko Dekanordea

María Asunción García Sánchez
mariasun.garcia@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2668

Jarduera arloak:

  • Barne Kalitatea Bermatzeko Sistema (BKBS) koordinatu eta gainbegiratzea, baita Fakultatearen kudeaketan kalitate-estandarrak sustatzea ere.
  • Ikastegiaren Erakunde Egiaztapenaren berritzea eta BKBSri lotutako beste aitorpen batzuk lortzea planifikatu eta koordinatzea.
  • Fakultatearen Plan Estrategikoa prestatu, koordinatu, haren jarraipena egin eta betetze-maila ebaluatzea.
  • Urteko Kudeaketa Txostena eta Plana koordinatu eta idaztea, baita ikastegiari atxikitako titulazioen Jarraipen Txostenak egitea ere.
  • Ikasketa-planen aldaketak kudeatzea.
  • Irakaskuntzarekin lotutako erregistroak kudeatu eta eguneratzea.
  • Interes-taldeei zuzendutako inkesten emaitzak diseinatu eta aztertzea, eta txostenak egitea.
  • Kalitate Batzordea koordinatzea.
  • Batzorde Iraunkorra koordinatzea.

Azpiegitura eta Ekonomia, Prebentzio eta Segurtasuneko Dekanordea

Urtzi Izaguirre Aramayona
urtzi.izagirre@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2671

Jarduera arloak:

  • Ikasgeletako eta Fakultateko gainerako espazioetako ekipamenduak mantendu eta berritzea.
  • Fakultateak jasotzen dituen partida ekonomikoak kudeatzea.
  • Jasangarritasuna ikastegian integratzea.
  • Ikastegiaren Larrialdi Planaren jarraipena egitea eta eguneraketak burutzea.
  • Fakultateko segurtasun-sistemen mantentzea zaintzea.
  • Hondakinen eta substantzia kimikoen biltegien erabilera egokia zaintzea.
  • Gai Ekonomikoetako Batzordea koordinatzea.

Euskara eta Komunikazioko Dekanordea

Eider Bilbao Castellanos
eider.bilbao@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2311

Jarduera arloak:

  • Fakultatean euskarazko bizitza sustatzea.
  • Barneko eta kanpoko komunikazioa koordinatu eta indartzea.
  • Oihartzuna albiste-buletina egitea.
  • Gizarteari zuzendutako ekitaldiak antolatzea.
  • Euskara Batzordea koordinatzea.

Administrazio Burua

Ricardo Martínez Santa María
ztf.administrazio.burua@ehu.eus
Tfnoa. 94 601 2680

Jarduera arloak:

  • Fakultateko administrazio eta zerbitzuetako langileen buruzagitza gauzatzea.
  • Aurrekontu ekonomikoa kudeatzea, Graduondoko, Giza Baliabide eta Ekonomiako Dekanordearekin lankidetzan.
  • Fakultateko administrazio-baliabideak eta ondarea kudeatzea.
  • Instalazioen mantentzea gainbegiratzea, ZTF-FCTko jardueren funtzionamendu egokia bermatzeko.
  • Eraikinen segurtasunaren mantentzen laguntzea, Azpiegitura, Prebentzio eta Segurtasuneko Dekanordearekin lankidetzan.
  • Fakultatearen kudeaketan jasangarritasuna zaintzea.
  • Ikastegiaren webguneko edukien mantentze aktiboan laguntzea.