Eduki publikatzailea

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekimen ugari UPV/EHUn

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/27

Irudia

UPV/EHU euskararen unibertsitateak, euskararekin duen konpromisoarekin bat eginaz, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu du abenduaren 3an, asteazkenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Lau egunetan zehar, astelehenetik ostegunera bitartean, jai giroa nagusituko da unibertsitateko hiru Campusetan.

Hona hemen agenda:

 

ARABAKO CAMPUSA:

Azaroak 30, astelehena

Euskara genero ikuspegitik. Gasteizko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan.

Abenduak 1, asteartea

18:00 'Euskara aho berrietan' AEKko lagunen eskutik, Gasteizko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan.

Abenduak 2, asteazkena

Euskara iparraldean. Gasteizko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan.

17:00 ‘Zergatik ez?', euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra, Unibertsitate  pabilioiko kafetegian, EHUskARABAndak  antolatuta.

Abenduak 3, osteguna

Egun osoan zehar, egitarau potoloa: LIPDUB erraldoia, bertsolariak, mikro-irekia eta euskal jolasak… Letren Fakultateak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateak elkarrekin antolatuta.

9:30 Jardunaldi akademikoak: 'Euskalaritza Mitxelenak zabalduriko bideetatik'. Goizez eta arratsaldez, Letren Fakultateko Gradu Aretoan.

9:30 Euskal wikipedia elikatzeko topaketa Elurreta gelategiko I3 informatika gelan,  EHUskARABAndak antolatuta. Ekimen honekin lotuta, aurretik, euskal  wikipediagintza sustatzeko (azaroaren 12an eta 19an) eta testuen hizkuntza- kalitatea hobetzeko tailerrak (azaroaren 26an) ere  burutu dira.

10:00 Film laburren lehiaketa, EHUskARABAndak antolatuta. Arabako Campuseko  unibertsitate pabilioiko kafetegian.

11:00 Lupdub-a 'Euskaraz eta kitto!' lelopean, Gasteizko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan.

12:00 Sagardoa, txistorra eta musika Gasteizko Ingeniaritza Eskolako kafetegian.

Abenduak 4, ostirala

9:30 'Euskalaritza Mitxelenak zabalduriko bideetatik' Jardunaldi akademikoen bigarren eguna. Goizez eta arratsaldez, Letren Fakultateko Gradu Aretoan.

Abenduak 16, asteazkena

18:00 ‘Loreak' filmaren emanaldia eta zuzendari eta aktoreekin mahai ingurua. Letren  Fakultateko Gela Nagusian.

 

BIZKAIKO CAMPUSA:

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko "Komunikazio Txokoa" taldeko ikasleek 4-5 asteko kanpaina antolatu dute euskararen erabilera sustatu eta 365 egunetan presente egon dadin. Eta gainera:

Abenduak 2, asteazkena

12:00 "Baga, biga, higa", Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen eskutik, multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua, euskarazko musikaren transmisioa sustatzeko. Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatuta, ikastegiko paraninfoan.

18:30 Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri. Bizkaia Aretoan.

Abenduak 3, osteguna

8:00 Narrazio lehiaketa ‘Euskara eta Osasuna', Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, osasungintzan idatzizko komunikazioaren garrantzia azpimarratzeko.

9:00 Hausnarketarako ekimena, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle  eta ikasleek osatutako HAUTATU taldearen hausnarketarako ekimena.

10:30 Leioako eskoletako umeak giroa kantuz alaitzeko elkartuko dira Mikel Laboa plazan.

10:45 Pregoia. Zapiak jantzi eta festa hasi, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

11:00 Kalejira eta orotariko dantzak. Campusean zehar, fakultatez fakultate.

12:00 Bertso saio musikatua Irlandako University College Dublin unibertsitateko Cumann  Gaelach taldeko ikasleekin batera. Liburutegiko eraikuntzako Ikasletxean.

12:00 Gatibuko kideen kontzertu akustikoa eta, ondoren, solasaldia Alex eta Mikel taldekideekin, Bilboko Industria eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskoletako ikasleen jantokian.

12:30 Lip Dub baten grabaketa Medikuntza eta Odontologia Fakultateko pasilloetan zehar, sarrera nagusian hasita.

12:45 'Etxepare Rap', Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan.

13:00 Pintxopotea eta trikitixa Industria eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskoletako kafetegian.

14:00 Bazkaria Ostalaritza Eskolako jantokian. Bertsolariak, flashmoba eta antzerkia ere izango dira eta euskarazko esaeren lehiaketaren sari banaketa ere egingo da bertan.

15:00 Herri kirol txapelketa: sokatira, txinga erute, lokotzak... Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskolako sarreran.

15:45 Kontzertuak Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan: Nagore Rondon abeslaria, 'The Rise' taldea eta karaokea.

16:00 Mus txapelketa, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskoletako kafetegian.

19:00 Kontzertu akustikoa Hesian taldeko Fran eta Zuriñeren eskutik Plentziako Itsas Estazioko aretoan.

 

GIPUZKOAKO CAMPUSA:

Abenduak 3, osteguna

10:00 code.org webgunearen aurkezpena Informatika Fakultatean. Beste 37 hizkuntzatara itzulita dagoen code.org webgunearen helburua haurrei eta gazteei konputagailuen programazioa irakastea da. Gogoratu, azaroaren 7an code.org euskaratzeko maratoia egin zela.

10:00 '81 amama' pelikularekin zine-forum saioa Donostiako Erizaintza Eskolan.

10:00 Hitzaldia: 'Euskeraren erabilera enpresan', Galder Lasuen (Euskalit) eta Marixabel Ezpondaren (Eusko Jaurlaritza) eskutik, Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan.

10:45 Urtean zehar dantza taldearen bidez euskara eta euskal kulturaren inguruan egindako lanaren emaitzak plazaratuko dira Eibarko Industria Ingeniaritza Eskolan.

11:00 Txistulariak, trikitilariak eta bertsolariak egun osoan zehar Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan.

11:00 Tesia eta Gradu Amaierako Lana euskaraz egin duten ikasleei errekonozimendu berezia egingo diete Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan.

12:00 ‘Ingurumena: eraikuntzatik hirigintzara' ekitaldia, Arkitektura Goi Eskola Teknikoko paraninfoan, hiru hitzaldiren bidez garatuko dena: ‘Eraikuntzaren biologia', EKIAN bioeraikuntza-profesionalen elkarteko kide baten aurkezpena eta Iñaki Petxarroman Berriako kazetariaren hitzaldia ‘Su haietatik ke hauek' eta ‘Lurra sorua bailitzan' bere liburuetan oinarrituta.

12:00 '80 egunean' pelikularekin zine-forum saioa Donostiako Erizaintza Eskolan.

15:00 'EUTSI!' pelikularekin zine-forum saioa Donostiako Erizaintza Eskolan.

Abenduak 15, asteartea

12:00 Bertsolari beteranoen eta unibertsitateko nobel arteko bertso saioa, Mintzola eta Laboa Katedrarekin batera, Carlos Santamaria Zentroan.

Abenduak 16, asteazkena

Goiz osoan zehar, Ika Mizka egitasmoa: ‘Eta hik, nola bizi dunk euskara?', Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jarduera Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztezulok antolatu dute, UPV/EHUren laguntzarekin.