Eduki publikatzailea

Euskal Herriko 2017ko Olinpiada Zientifikoko irabazleei aitortza ekitaldia

Noiz eta non

2017/05/12 2017/05/12, 18:00 - 18:19

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, maiatzaren 12an, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa-Erandio gunea), Euskal Herriko 2017ko Olinpiada Zientifiko irabazleei (Geologia, Fisika, Matematika, Biologia eta Kimika) aitortza egingo zaie. Saioan zehar Big Van Theoryko kideen ekitaldia ikusi ahal izango da. Aitorpena jaso duten ikasleen artean Martin Ortiz dago, Euskal Herriko Olinpiada Zientifikoko azken hiru ediziotan gailendu da, eta aurton, gainera, Espainiako olinpiadan zilarrezko domina irabazi du. 

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria
  • Araceli Garín, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea
  • Esther Domínguez, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
  • Alfonso García Cortazar, Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialeko zuzendaria