Eduki publikatzailea

Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako ikasleak, XIII. Félix Sopelana Memorialan sarituak izan dira

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/19

Irudia
Kerman López, Ander Mollinedo, Mirari Antxustegi, Francisco Javier Asensio, José Javier San Martín (ezk-esk). Argazkia: UPV/EHU

Félix Sopelana Memoriala COGITI-Consejo General de Graduados en Ingeniería rama industrial e Ingenieros Técnicos Industriales de España erakundeak antolatzen du eta helburu du ingeniaritzaren karreraren barruan egiten den lana aintzatestea. Horretarako, urtero antolatzen du sarien banaketa, Gipuzkoako Ingeniaritzako hiru eskolen artean graduen eta ingeniaritza teknikoaren inguruko proiektu onenak saritzeko.

Azken edizioan, azterlan tekniko onenaren saria eta bigarren proiektu onenaren saria UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibar), ematen den Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Ingeniaritza Graduko ikasleek eginiko lanek jaso dute. Bigarren proiektu tekniko onena ere Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Donostia) Ingeniaritza Mekanikoa graduaren ikasle batek egindako lanak jaso du. Proiektu onenaren saria eman gabe geratu da.

Uxue Goitia Barrenetxeak eta Jone Irigoyen Romanillosek eginiko lana, ‘Energia Hidraulikoa Lea-Artibaien' izenekoa, izendatu da aurtengo deialdian azterlan tekniko onena. Lan horretan, Lea ibaiaren aprobetxamendu hidrauliko zaharrak berreskuratzeko aukerak aztertzen dira; horretarako, horietan eskuratu daitekeen energia kalkulatzen da. Aldi berean, Marierrota berriz ere funtzionamenduan egoteko aukera aztertu dute –Lea ibaiaren ahoan dago–, Lekeitiorako elektrizitatea sortzeko, itsasaldien mugimendua aprobetxatuz.

Bestalde, Ander Mollinedo Fernándezek eginiko lana, ‘Diseño óptimo del sistema de generación eléctrica a bordo de un Boeing 747, así como del sistema de tracción en pista, mediante recuperación de energía por frenado regenerativo e hibridación de pila de combustible y celdas de ion-litio', bigarren proiekturik onentzat hautatu dute, eta lehenengo saria eman gabe geratu da. Lan horrek Boeing 747aren portaera energetikoa hobetzeko neurriak aztertzen ditu, energia kontsumoa murrizteko eta, beraz, berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko, abiazio zibilaren sektorean, kontuan hartuta emisio kopuru handia eragiten duela.

Halaber, Oinatz Toledo Zabalak eginiko lanak'Modulu fotovoltaikoen errefortzuan aplikatzeko konposite ezberdinen azterketa', bigarren proiektu tekniko onenaren saria jaso du. Gradu Amaierako Lan honetan beira-zuntz eta errefortzuz egindako material bat aukeratu eta diseinatu da, gero eguzki energia hartzeko zelula fotovoltaikoetan erabiltzeko. Halaber, material horren portaeraren zenbakizko simulazioak ere egin dira eta emaitzak hiru puntuko flexio entsegutan lortutakoekin konparatu dira, eta ikusi da  bat etorri direla nahiko ondo. Gainera, prototipo batzuk ere fabrikatu dira.

Félix Sopelana Memorialaren XIII. edizioak berriz ere saritu ditu UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleak, eta berriro ere aipatu du gaur egun ikastegi horretan egiten diren gradu amaierako lanen kalitate handia.