Eduki publikatzailea

'TIRABIRAK / Tiras que aflojan' erakusketaren inaugurazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/18 Noiz arte: 2016/03/08, 19:30 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, otsailaren 18an, 19:30ean, Bizkaia Aretako Chillida erakusgelan (Abandoibarra 3. Bilbao) inauguratuko da TIRABIRAK / Tiras que aflojan. Euskal Herriaren iragan gatazkatsua jorratu duten bineten gaineko erakusketa  ibiltari a da. Euskal Herriko Unibertsitateko EMAN ikerketa taldeak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako programarentzat garatutako egitasmoa da.

Esposizioa martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai, 8:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera. Sarrera doakoa. 

Inaugurazio ekitaldian izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Miren Azkarate, 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria
  • Xabier Paya, Donostia 2016ren kultur programaren zuzendaria
  • Sahatsa Jauregi, erakusketaren komisarioa.
  • Patxi Azpillaga, erakusketaren zuzendaria eta EMAN ikerketa-taldeko kidea.

 

Inauguraziora bertaratu nahi duenak  konfirmatu behar du gonbidapena@dss2016.eu emailean.