Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Dibulgazio Zientifiko eta Teknologikoko I. Lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/10

Joan den asteazkenean, maiatzaren 4an, 11:45ean, Zientzia eta Teknologia Fakultatearen (ZTF-FCT) Dibulgazio Zientifiko eta Teknologikoko I. Lehiaketa egin zuten UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko biltzar aretoan. Zimatek Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikako Ikasleen Elkarteak eta Elektrizitate eta Elektronika Sailak sustatu eta antolatu dute lehiaketa..

Helburua, hain zuzen, ikasleak Zientziaren eta Teknologiaren dibulgaziora hurbiltzea izan da.

Lehenik, ZTF-FCTko irakasle Raúl Ibáñezek "Los peligros del mal uso de la ciencia: las matemáticas" hitzaldia eman zuen.

 

Ondoren, lehiaketan parte hartu duten bost lanak aurkeztu zituzten:

Wireless Charging: ¿Cómo cargaremos nuestros móviles? – Ángel García  (Ingeniaritza Elektronikoa)

 

Radiación, no me jodas – Rubén Sierra (Fisika)

 

La materia perdida del universo – Álvaro Saiz (Fisika)

 

Meteorología: un gran laboratorio de física – Arnaitz Fernández (Fisika)

 

Hackeando el código de la vida – Leire Ahedo (Biokimika eta Molekulen Biologia)

Aurkezpenen ostean, epaimahaia lehenengo saria nori eman eztabaidatzen aritu zen, eta ikusleek, berriz, ikusleen saria emateko bozkatu zuten..

Hauek izan ziren epaimahaikideak:

  • Maite Insausti – Bizkaiko Campuseko Euskara zuzendaria
  • Ibon Sagastabeitia - ZTF-FCTko Irakaskuntza Plangintzako dekanordea
  • Raúl Ibáñez – hizlari gonbidatua eta ZTF-FCTko irakaslea
  • Joaquín Portilla – Ingeniaritza Elektronikoko Graduaren koordinatzailea eta Elektrizitatea eta Elektronika Saileko kidea
  • Maitane Muñoz – Fisika Graduko ikaslea eta Zimatek-eko kidea
     

Lehiaketaren amaieran, sariak banatu zituzten:

  • Epaimahaiaren saria: La materia perdida del universo lana, Álvaro Saiz Fisika Graduko ikasleak aurkeztua.
  • Ikusleen saria: Meteorología: un gran laboratorio de física lana, Arnaitz Fernández Fisika Graduko ikasleak aurkeztua.
     

Ikasleek interes handia izan dute lehiaketan; guztira, ehun bat ikasle eta irakasle bertaratu ziren ekitaldira. Gainera, aurkezturiko lanak kalitate handikoak izan direnez, hurrengo ikasturteetan ere antolatuko da lehiaketa, ziurrenik.