Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Dibulgazio zientifiko eta teknologikorako II. lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/02

Lehen edizioak izandako arrakasta ikusita, bai lanen aurkezpenak ikustera gerturatutako pertsona kopuruari, bai aurkeztutako lanen kalitateari dagokionez, aurreko asteazkenean, apirilaren 26an,  Dibulgazio zientifiko eta teknologikorako II. lehiaketa egin zen UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Konferentzia-gelan.  UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak (ZTF-FCT) antolatutako lehiaketa bat da, eta Zimatek Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko ikasle-elkarteak eta Elektrizitatea eta Elektronika Sailak sustatzen dute. Edizio hau Jorge Rodríguez aurkeztu du.

Lehiaketa honen helburua betidanik izan da ikasleek Zientzia eta Teknologiaren dibulgazioan parte hartzea, betiere humore-ukitu batekin.

Lehiaketari hasiera eman zitzaion Zientzia eta Demokrazia izeneko konferentzia batekin, ZTF-FCTko fisiologia katedratikoak eta UPV/EHUko katedra zientifikoko zuzendari Juan Ignacio Pérezek emana.

Jarraian, lehiaketan parte hartu duten lau lanak aurkeztu ziren:

Martín Izaguirre: "La música de las esferas"

 

Álvaro Saíz: "La magnitud del problema"

 

Rubén Sierra: "Diseño de Control Automático mediante KAMEHAMEHA"

 

Olaia Ecenarro: "¿Hablamos de sexo?"

 

Behin aurkezpenak bukatuta, honako sari hauek eman ziren:

  • Epaimahaiaren Saria Kontrol Automatikoaren Diseinua KAMEHAMEHAren bitartez (Diseño de Control Automático mediante KAMEHAMEHA) lanari, Rubén Sierra Fisikako Graduko ikasleak aurkeztua.
  • Publikoaren Saria Arazoaren magnitudea (La magnitud del problema) lanari, Álvaro Saiz Fisikako Graduko ikasleak aurkeztua.

Lehen edizioak bezalaxe, lehiaketa honek interes handia piztu du ikasle eta irakasleengan, eta bertaratze handia egon da.

Honako hauek izan dira aurtengo epaimahaikideak:

  • Iker González– Fisikako Graduko ikaslea eta Zimatekeko kidea
  • Joaquín Portilla – Ingeniaritza Elektronikoko eta Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Graduko koordinatzailea eta Elektrizitatea eta Elektronika Saileko kidea.
  • Ibon Sagastabeitia – UPV/EHUko Irakaskuntzaren Plangintzarako Dekanordea eta Elektrizitatea eta Elektronika Saileko kidea.