Breadcrumb

Información - COVID-19: Protocolos BIE/EIB

Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Protokoloak

1. Irailaren 1etik aurrera, Eskolan sartze librea da. Eskola irekita dagoen ordutegian, sarrera guztiak erabil daitezke. Edozelan ere, eraikinen barruan gorde egin behar dira ezarritako neurriak, bai higienikoak (musukoak erabiltzea, eskuak sarritan garbitzea jaboiarekin eta hidroalkoholarekin, ahal dela objektuak norberak bakarrik erabiltzea, …), bai distantziakoak (joanetorriak adierazitako norabideei jarraituta egitea, distantziak mantentzea ahal den g uztietan, …). Hori ondo zaindu behar da ikasgelan sartzean eta irtetzean, batez ere informatika ikasgeletan.

2. Astelehenetik ostiralera, ikasgelak birritan desinfektatuko dira egunean zehar: goizaren amaieran eta arratsaldearen amaieran.

3. Eskolaren edifizio bakoitzak “COVID arduradun" bat izango du, eta berari jakinarazi beharko zaizkio kutsatzeak, susmagarriak izan zein konfirmatuak izan. Arduradunak pertsona hauek dira:

- 1. eraikina: Jokin Gorozika Bidaurratzaga, 94.601.41.86, jokin.gorozika@ehu.eus 

- 2. eraikina: Jaime Jiménez Verde, 94.601.40.15, jaime.jimenez@ehu.eus

- Portugalete eraikina: Inés Pellón González, 94.601.44.42, ines.pellon@ehu.eus

4. Irakaskuntza-egutegiaren aldetik, eutsi egiten zaio 2020ko uztailaren 15ean Eskolako Juntan onartutakoari.

5. Ikasgeletan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea, bai irakasleek, bai ikasleek.

6. Klaseak jarritako hasiera-ordua baino 5 minutu beranduago hasiko dira eta jarritako amaiera-ordua baino 5 minutu lehenago amaituko dira. Tarte horretan, ikasgelako leihoak zabalik utzi behar dira. Ikasgelatik ateratzen den irakaslea arduratuko da leihoak zabaltzeaz.

7. Laborategietan edo tailerretan, ikasleak beti egongo dira IIPko kideren batek lagunduta.

8. Kafetegiak eta erreprografia-zerbitzuak zabalik egongo dira.

Jarraibide hauek alda daitezke osasun-egoeraren arabera.