Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ENEKO LOPEZ MARTINEZ DE MARIGORTA

Ezagutza arloa
Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak
Saila
Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
eneko.lopezm@ehu.eus

Kontratatutako postdoktorala, diziplina anitzeko heziketa duena: Historian lizentziaduna (UPV/EHU, 2008), Arabierako Filologiako Lizentzian ikasketak egin zituen (Universidad Complutense de Madrid, 2009) eta Arabiera ere Damaskoko Unibertsitatean ikasi zuen (2009 uda), azkenik Arkeologia eta Ondareko Masterra eskuratuz (Universidad Autónoma de Madrid, 2011). CCHS-CSICean doktoretza-tesia burutu zuen, arabiartze eta islamiartze prozesuak al-Andaluseko hego-ekialdean omeiar garaian (VIII-XI. mendeak) bizitako hiri eta merkataritza hazkundeekin harremanduz. Historian Doktorea (UPV/EHU, 2017), Doktoregoko Sari Berezia jaso zuen eta 6 hilabeteko egonaldi postdoktorala gauzatu Hanburgoko Unibertsitatean. 2018tik aurrera, musulmanen kontrolpean zeuden Ebroko haraneko hirien (VIII-XII. mendeak) inguruko proiektu postdoktorala lantzen ari du EHU/UPVn.

Al-Andaluseko botere omeiarraren Historia sozioekonomikoan espezializatua dago, ondoko ikerketa ildoekin: Hiri-Historia; Historia kulturala; Numismatika; eta bide-sarea GISaren bitartez. 2 liburu argitaratu ditu, baita inpaktu handiko aldizkarietako artikuluak ere. 4 ikerketa proiektuetako kide izan da. University of St Andrews, Warburg-Haus, Universität Göttingen eta Saint Louis University-n ospatutako kongresu, workshop eta seminaldietan parte hartu du. Gainera, Historiako Graduko ikasgaietan irakaskuntza-lanetan kolaboratu du, Denison University (Estatu Batuak) eta Granadako Unibertsitateak klaseak ematera gonbidatu dutela.