Izapideak
Konpromiso dokumentua
Doktorego programaz aldaketa
Eskaria egin beharko duzu doktorego programa berrian onartua izateko, prozeduran zehaztutako epean (normalean irailean). Programa berrian behin onartua izanez gero, baja eskatu beharko duzu oraingo programan, eta programa berrian matrikulatu beharko zara.
Doktorego ikasketak uzteko eskaera
Baja eskatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari edota arduradunari.
Batzorde akademikoak behin onespena emanda (ematen badu), horren berri emango dio programako idazkariari, GAURen datua egunera dezan.
Doktorego ikasketak luzatzeko eskaera
Luzapena eskatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari edota arduradunari.
Batzorde akademikoak behin onespena emanda (ematen badu), horren berri emango dio programako idazkariari, GAURen datua egunera dezan.
Doktorego ikasketen zuzendaria aldatzeko eskaera
Zuzendari aldaketa eskatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari edota arduradunari.
Batzorde akademikoak behin onespena emanda (ematen badu), horren berri emango dio programako idazkariari, GAURen datua egunera dezan.
Doktorego tesiaren zuzendarikide izateko eskaera
Proposatu nahi duzun zuzendarikidea doktorego programakoa bada, nahikoa da oraingo zuzendariak programako batzorde akademikoari eskaria aurkeztea. Batzordeak onespena emango dio eskariari eta doktorego programako idazkariari jakinaraziko dio erabakia, datua GAURen egunera dezan.
Zuzendarikidea izatea eskatzen duen irakaslea ez bada programakoa, web orrian zehazten den prozedura bete beharko da, eta bertan adierazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Doktorego ikasketetako arduraldia aldatzeko eskaera
Arduraldia aldatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, web orrian aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari edota arduradunari. Aldaketa onartuz gero, berriz kalkulatuko dute zein epe duzun tesia aurkezteko.
Doktorego ikasketetan ebaluazio negatiboaren erreklamazioa
Esteka informazio gehigarriarekin: