Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Europa y el Mundo Atlántico

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Ikasketa hauek egin dituzten espainiarrak edo atzerritarrak sar daitezke “Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea” doktorego programara: Lizentziatura edo Gradukoak, Historiako Masterrekoak edo Arte eta Giza Zientziak arloetakoak edo parekoak diren Gizarte Zientzietakoak.

Profil hau izatea gomendatzen da: graduondoko ikasle bat izatea, Historiako master bat duena, edo Artearen Historiakoa edo Arkeologiakoa, eta Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia, Artearen Historia edo Arkeologia arloetan ikerketa historiko aurreratuan interesatuta egotea.

Nazioarteko doktoregoa lortu nahi dutenek hobe ingelesean edo atzerriko hizkuntza batean maila ona badute (B2 edo horren baliokidea). Espainola hizkuntzatzat ez dutenek hobe gaztelanian B2 maila edo horren parekoa badute.

 

XSLaren edukia

Historian ikerkuntzarako prestakuntza espezifiko nahikoa barne hartzen ez duten gradu edo unibertsitate masterretatik iristen direlako sarrera profilaren baldintzak betetzen ez dituzten ikasleen kasuan , doktorego programako Batzorde Akademikoak onartutako ikasle bakoitzari aginduko dio, sarrera profilaren eta aldez aurretik jasotako prestakuntzaren arabera, ikerkuntzarako prestakuntza jaso behar duen edo ez. Prestakuntza beharrezkoa bada, Valladolideko Unibertsitateak, Nanteseko Unibertsitateak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eskainitako Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea unibertsitate arteko masterreko irakasgaietako 20 kreditu egingo ditu ikasleak, nagusiki derrigorrezko irakasgai hauetan: Agiritegiak eta historia ikerketa (5 ECTS kreditu), Historia ikerkuntzaren gaur egungo joerak (5 ECTS kreditu), Ikerkuntza historikoa eta gizarte zientziak (5 ECTS kreditu), Dokumentazio historikoaren analisia (5 ECTS kreditu). Aipatutako irakasgaiei buruzko informazioa Unibertsitateen Masterraren webgunean eskura daiteke: https://www.ehu.eus/eu/web/master/europa-mundu-atlantikoa-masterra http://www3.uva.es/simancas/Master_Europeo
Gomendatutako sarrera profilean ezarritako gaitasunak eta ezaguerak bereganatu dituzten ikasleek doktorego programan sartzeko aukera edukiko dute, Masterra egin duten Unibertsitatea edozein dela ere. Antzeko gaiei buruzko Masterrak edo pareko tituluak onartuko dira, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen kreditu kopurua bete dela ziurtatzen bada. Doktorego programako Unibertsitate arteko Batzorde Akademikoa da onarpen prozesua burutuko duen organoa.

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.