Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ARTURO ELOSEGI IRURTIA

Ezagutza arloa
Ekologia
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
arturo.elosegi@ehu.eus

Biologian lizentziatua, 1985. Ekologian doktore, 1992. Ekologia katedraduna Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakatsitako graduko gaiak: Kontzeptuak eta Metodoa Biologian, Ekologia, Limnologia.



Ibai Ekologia ikerketa taldeko ikerlari nagusi. Taldeak aldaketa globalaren atal ugari ikertzen ditu, hala nola, basogintza, kutsadura, beroketa globala, eta hauen eragina ibai-ekosistemen egitura eta funtzionamenduan. Nire ikerketa nagusiak aldagai funtzionalak ikutzen ditu: materia organikoaren atxikimendu eta prozesaketa, mantenugaien birziklatzea eta ibai-metabolismoa. Prozesu hauek ingurune-estresatzaileen aurrean duten erantzuna aztertzen dut, hala nola, solido esekiak, mantenugaiak, lehortea edo kutsatzaile berriak. Horretarako behaketak eta esperimentuak uztartzen ditut, kanpoan zein laborategian. Bereziki, parte hartu izan dut esperimentu-mailako manipulazioetan, orbelaren sarrera kontrolatuz, ibilguko zura kenduz, ibilguak errestauratuz edo errekak lehortuz.



Beste ikerketa-talde eta kudeatzaileekin ehundutako loturei esker, Euskal Herrian ezezik, eskualde mediterranearrean, Europan barrena eta Ameriketan lan egin izan dut. Oinarrizko ikerketa egiten dut, baina ingurumenaren kudeatzaileekin elkarlanean, hala nola, URA agentziakoekin, Gipuzkoako Foru Aldundikoekin edo Eusko Jaurlaritzakoekin.