Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Biodiversidad, Funcionamiento

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Gomendagarria da doktorego programa honetara sartzeko eginda izatea UPV/EHUko Biodibertsitate eta Ekosistemen Funtzionamendu eta Gestioa master ofiziala, edo beste unibertsitate bateko antzeko ezaugarridun master ofizial bat, hau da: pareko gaiak lantzen dituena eta doktorego programara sarbidea ematen duena.

Aipatutako profilera doitzen ez diren ikasleen kasuan programaren koodinatzaileari kontsulta egiteko gomendioa luzatzen diogu.

 

XSLaren edukia

Urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuak, doktoregoko ikasketa ofizialak arautzen dituenak, 7. artikuluan jasotakoaren arabera, doktorego programetan prestakuntza osagarri bereziak jaso ahal izango dira.

Ondoren, zehaztuta daude ikasleek egindako ikasketen arabera osatu behar diren prestakuntza osagarriak, betiere, Biodibertsitatea eta Ekosistemen Funtzionamendu eta Gestioa master ofiziala egin gabe badaukate:

Graduak: Geología, Biología, Biotecnología, Bioquímica y Biología Molecular, Ciencias del Mar, Ciencias Ambientales; kasu hauetan ondokoak egin beharko dira:

- Diseño y Gestión De Proyectos. Fuentes de Información y Difusión (3 ECTS) eta

- Marco Legal, Normativo y Competencial (3 ECTS)

Ingeniaritzak: Medio ambiente, Agrónoma, Forestal y del Medio Natural; bat aukeratu behar da ondokoen artean:

- La Diversidad Vegetal en el Medio Terrestre y la Diversidad Animal en el Medio Terrestre (4 + 4,5 ECTS) edo

- Diversidad Biológica en los Ambientes de Agua Dulce (7 ECTS) edo

- Biodiversidad y Funcionamiento de los Ecosistemas Costeros (6,5 ECTS)

Beste titulazio batzuk:

- Batzorde akademikoak erabakitzen dituenak, guztiak 3-8 ECTSdunak.

Onarpen irizpideen haztapena, gehienez 100 punturen gainean:

- Graduko (lizentziaturako) espediente akademikoa, gehien dela, 30 puntu.

- Masterreko espediente akademikoa, 25 puntu arte.

- Esperientzia eta interesa ikerkuntzan: ikertaldeetan parte hartu bekadun edo barruko ikasle gisa, kongresu eta bilera zientifikoetara joan eta beste, 10 puntutara arte.

- Esperientzia profesionala antzeko arloetan, irakaskuntza barne, 10 puntutara arte.

- Ingelesa jakitea, First Certificate edo baliokidea, Basic User B1/B2ren ziurtagiria, 15 puntutara arte.

- Elkarrizketa pertsonala, non arrazoiturik agertuko baitira doktoregoan parte hartzeko motibazioak eta erakutsiko gurakoen gaitasuna karrera zientifikoa egiteko, 10 puntutara arte.

Hautaketa prozesua amaiturik, honako gestio hauek egingo dira:

- Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitara eman.

- Erreklamazioetarako epea ezarri.

- Onartutakoen behin betiko zerrendak argitara eman. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errektoreari behin betiko zerrenden kontra, zerrendak argitaratu eta biharamunean hasiko den hilabeteko epearen barruan.

- Onartutako pertsona bakoitzari tutore bana esleituko zaio, nahitaez doktorego programako irakasle izango dena.

- Tutorea aholkulari arituko da ikaslearekin doktorego programa egin bitartean eta bermatzaile moduan jardungo da doktorego tesiaren zuzendaritza doktorego programako irakasleez besteko pertsonalak egingo balu.

- Masterreko ikasketak hasteko, dena dela, ezinbestekoa da matrikula egitea.

- Atzerriko titulazio homologatu gabea duten ikasleen kasuan, matrikulazioa graduondoko batzordearen onarpen diktamenaren menpe geratuko da.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.