Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

30

Deskribapena

Ikerketa teknikei eta metodoei buruzko ikastaro espezializatuetara joateko aukera izango da, doktorego tesiak egiteko euskarri eta laguntza modura.

Emaitzak

Doktoregaiak bere prestakuntza eguneratu, eta aurreko hezkuntza aldietan gutxi landutako alderdien bidez osatuko du; batik bat, ikerlan zientifikoari dagokionez.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratze ziurtagiria edo eskuratutako titulua aurkeztea.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Iraupen laburreko (2-5 egun) biltzar espezializatuetara joatea prestakuntza gisa hartzen da doktoregoko ikasleentzat. Biltzarretara joatea tesiaren zuzendariarekin batera adostuko da.

Emaitzak

Doktoregaiak informazio eguneratua lortuko plenary lecturesetan, iritziak trukatuko ditu workshopetan, eta emaitzak aurkezteko eta eztabaidatzeko gaitasuna eskuratuko du poster edo komunikazioetan. Amaitzeko, doktoregaiak bere ikerketaren emaitzak idatziz nahiz ahoz aurkeztu beharko ditu behin eta berriro, hainbat hizkuntzatan eta euskarritan. Biltzarrak gune egokiak dira harreman pertsonalak lantzeko eta, gero eta gehiago, gazte ikertzaileak profesionalki sustatzeko.

Ebaluazio-sistemak

Biltzarretara joatea beharrezkotzat hartzen da zientzialari profesional baten prestakuntzarako eta bere espezialitateari dagokion nazioarteko komunitate zientifikoan sartzeko. Saioetan era aktiboan parte hartzea bultzatuko da, eta komunikazioen aurkezpen guztiak ahoz egitea.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

500

Deskribapena

Teknikak eta metodoak ikasteko hiru hilabeteko egonaldiak bultzatuko dira, horrelakoak ezarrita dituzten kanpoko ikerguneetan. Doktoregoko ikasleak hala eskatuta eta tesi zuzendariak oniritzia emanda, kanpoko ikerguneetan egonaldi laburrak (3 hilabete artekoak) egiteko laguntza emango da, baldin eta doktorego tesia egiteko metodoak edo teknikak ikasteko beharrezkoa bada. Helburu hori lortzeko, aurrekontu esleipen bat egingo da urtero. Denbora partzialera dauden doktoregaiek ere plan horretan parte hartzeko aukera izango dute.

Emaitzak

Doktoregaiak prestakuntza jasoko du, eta, aldi berean, bere tesiaren atal bat edo batzuk egin ahal izango ditu, atzerriko ikergunearen lankidetzaz.

Ebaluazio-sistemak

Egonaldiaren harrera gutuna eta ebaluazio gutuna, atzerriko zentroan doktoregaiaren arduraduna den ikertzaileak idatziak.