Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GONZALO MARIA GUERRICA ECHEVARRIA ESTANGA

Ezagutza arloa
Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza
Saila
Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
gonzalo.gerrika@ehu.eus

Irakasle agragtua da, Materialen Zientzia eta Ingenieritza metalurgikoko ezagutza arloan, UPV/EHUko Polimeroen Zientzia eta Teknologia Sailean, Kimika Fakultateko Antolakutz Akademikoko dekanordea izateaz gain. Irakaskuntzan, Graduko eta Masterreko Materialen Zientziarekin eta material polimerikoen prozeaketa eta karakterizazioarekin erlazionatutako irakasgaiak irakasten ditu. Nazioarteko doktoradutzako tesi bat eta gradu eta master amaierako lan anitzak zuzendu ditu. Bere ikerkuntza material polimeriko termoplastikoen prozesaketa-egitura-propietateak erlazioan datza, hain zuzen polimeroen nahasketetan, prozesaketa erreaktiboa eta errefortzatutako eta kargatutako polimeroak barne. “NUEVOS MATERIALES POLIMERICOS MULTICOMPONENTE Y PARA APLICACIONES EN MEDICINA” (IT611-13) Eusko Jaurlaritzako etekin handiko eta kontsolidatutako taldearen kidea da. Indexatutako nazioarteko aldizkarietan 25 artikulu zientifikoak eta nazioarteko kongresu ezberdinetan komunikazio anitz argitaratu ditu. 22 ikerkuntzako proiektuetan (2 aktiboak) parte hartu du, horietariko gehienak matrize polimerikoko faseanitzeko eta nanokargakin errefortzatutako materialetan oinarrituak. Bi ikerkuntzako seiurteko ditu, bere h-indizea 10 da eta bere argitalpenek 354 zita dituzte guztira. Eskarmentu handia du enpresekin kolaborazioko proiektuetan.