Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Programaren jarduerak

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

15

Deskribapena

Zientziaren eta teknologiaren mugarri esanguratsuei buruzko prestakuntza mintegiak.

Emaitzak

Ikasleek beren ikerketa dagokion testuinguruan kokatzen ikasi eta zientziaren oinarriak aztertzen dituzte.

Ebaluazio-sistemak

Mintegiak aurrez aurrekoak direnez, sinadura bidez kontrolatuko da bertaratzea. Ikasleek jarduerari buruzko txosten libre bat egingo dute, ebaluatua izango dena.

Izaera

Orduak

Deskribapena

Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez. Edozelan ere, doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Egonaldia egingo duen doktoregaiaren izena. - Ekintzaren helburuak. - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduera honek: - Doktoregaiak gai izatea arlo eta kultura askotako inguruneetan lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea ikertalde batean beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko. - Doktoregaiek trebetasun sozialak eskuratzea jatorri kultural eta ikerketa ibilbide oso desberdinak dituzten ikertzaileekin lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea epe ertain/luzean ikerketarako erabilgarriak izango zaizkien kontaktuak egiteko.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Egonaldian eginiko jarduerei buruzko txostena, ikasleak eta jardueraren gainbegiraleak sinatuta. - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo hitzaldiak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena, hala dagokionean.

Izaera

Orduak

40

Deskribapena

Doktoregaiak hitzaldi bat prestatu beharko du bere arloko itzal handiko kongresu baterako gutxienez, eta bertan aurkezpena egin. Beraz, jarduerak fase hauek izango ditu: - Hitzaldirako kongresurik egokiena aukeratzea. - Hitzaldia prestatzea: batetik, testu idatzia eta, bestetik, ahozko aurkezpena edo posterra. - Aurkezpena egitea kongresuan. - Doktoregaiak txosten labur batean biltzea bere iritziz kongresuan aurkeztu diren interes handieneko lanak.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu hitzaldia bilera zientifikoan izeneko jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea eskuartean daukaten ikerketarako fororik egokiena hautatzeko. - Doktoregaiak gai izatea foro zientifiko batean ikerketaren garapena eta emaitzak plazaratzeko. - Doktoregaiak gai izatea beste erakunde batzuetako ikertzaileekiko harremanak sortzeko. - Doktoregaiak gai izatea hitzaldietako eta osoko bilkuretako informazio garrantzitsuena laburbiltzeko.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Kongresuko bertaratze ziurtagiria. - Laburpen txostena, intereseko beste ekarpen batzuk biltzen eta haien balorazio kritikoa egiten duena.

Izaera

Orduak

15

Deskribapena

Mintegi honetan, doktorego programako eta UPPA unibertsitateko Zientzia Esperimentalen programako doktoregaiek parte hartzen dute.

Emaitzak

Tratándose de una nueva actividad se desconoce a ciencia cierta los resultados que se lograrán

Ebaluazio-sistemak

Jardueraz arduratzen den irakasle batek hari buruzko txosten bat egingo du. Ez da azterketarik egitea aurreikusten.