Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - Química Aplicada

Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - Química Aplicada

Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak doktorego programa Donostiako Kimika Fakultateko Kimika Aplikatuko eta Polimeroen Zientzia eta Teknologiako sailek batera proposatua da. Finkatutako programa bat da eta esperientzia handiko irakasleak ditu, bai unibertsitate bertako sailetakoak bai kanpoko erakunde ospetsuetakoak.

Programaren ikuspegia eta edukia diziplinartekoak dira, eta kimikako arlo guztiak hartzen ditu barnean, besteak beste, bizitza zientziekin eta polimeroekin lotura daukaten gaiak lantzen dira indar zientifiko eta tekniko handiko gaiak izanik, oso gutxi lantzen baitira Espainiako doktorego ikasketetan.

Programa honek hainbat lankidetza hitzarmen ditu sinatuta institutu eta zentro teknologikoekin, adibidez, POLYMATekin (Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutua), Inasmet-Tecnaliarekin eta CIDETECekin. Bestalde, programak aurreikusita dauka atzerriko ikerketa institutuekin eta unibertsitateko sailekin lankidetza hitzarmenak sinatzea nazioarteko doktorego tesiak bultzatze aldera.

 

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 2

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 25

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: miren.ostra@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: elena.gonzalez@ehu.es

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Eusko Jaurlaritzak finkatutako taldea. IT-373-10. Sintesia eta polimerizazioa.
  • Aplikazio biomedikoetarako nanopartikulak. Immunodiagnostikorako partikula funtzionalizatuak. Hipertermia bidezko tratamendurako partikula hibridoak. Farmakoen askatze kontrolaturako eta terapia genikorako nanogelak.
  • Ezagutzan oinarritutako ekoizpen-estrategiak. Polimerizazio-zinetika ingurune barreiatuan. Polimerizazioa miniemultsioan. Nanopartikula polimerikoak. Prozesuen intentsifikazioa
  • Iraunkortasuna. Iturri berriztagarrietatik datozen polimeroak, uretan barreiatuak
  • Nanopartikula egituratuak. Polimeroa-polimeroa eta polimeroa-inorganikoa sistema hibridoak. Pickering sistemak. partikulen eta mintzen morfologia
Eusko Jaurlaritzaren talde finkatua. IT-234-07. Material polimeriko berriak ingeniaritzarako eta medikuntzan aplikatzeko
  • Medikuntzan aplikatzeko material polimerikoak: formulazio polimerikoak aztertu eta prestatzea, printzipio aktibo terapeutikoen euskarri gisa, eta osteointegrazioaren sustatzaileak.
  • Nahasketa polimerikoak: Batik bat ingeniaritzako polimeroek edo prestazio handiko polimeroek osatutako sistema polimerikoak aztertzen dira.
  • Nanokonposatu polimerikoak: Ikerketaren ardatza nanopartikulak barnean hartzen dituzten konposatu anitzeko sistemak dira, dela laminarrak (organikoki eraldatutako buztin laminarrak eta etorkizun hurbilean grafenoa) edo karbonozko nanohodiak.
Eusko Jaurlaritzaren talde finkatua. IT-335-10. Autoerregulatzaile fungikoak, exopolisakaridoak, eta sistema katalitiko egituratuak.
  • Autoerregulatzaile fungikoak eta haien aplikazio agrokimikoak: mikrobio-kolonien hazkuntzan eta ugalketan zerikusia duten autoerregulatzaile berrien funtzio biologikoa zehaztea.
  • Exopolisakaridoak, probiotikoak eta prebiotikoak: oinarrizko ezagutza bat ezartzea elikagai- eta nekazaritza-industriarekin lotutako aplikazioak garatzeko.
  • Ingurumen- eta energia-aplikazioetarako sistema katalitiko egituratuak: katalizatzaile-metal itsaspena ikertzea, eta estaldura hori prestatzeko zenbait erreakzio katalitikotan karakterizatzen eta probatzen diren teknikak garatzea.
Eusko Jaurlaritzaren talde finkatua. IT-441-10. Polimeroen eta nanokonposatuen erreologia.
  • Biskoelastikotasuna, erreologia eta sintesi berriko polimero eta kopolimeroen propietateak.
  • Matrize polimerikoko nanokonposatuak.
Eusko Jaurlaritzaren talde finkatua. IT-444-10. Garraio-propietateak, ingurumen-eragina hobetzeko propietateak eta erantzun adimentsua emateko propietateak dituzten polimeroak.
  • Estrategia berriak, erantzun adimentsuak sorraraziko dituzten azalera eraldatudun materialak prestatzeko: hidrofobotasuna, gasak eta lurrunak bereizteko mintz adimentsuak, estimulua/erantzuna materialak...
  • Gasak eta lurrunak oinarri polimerikoko materialen bitartez garraiatzearekin zerikusia duten azterlanak: polimero biodegradagarriak eraldatzea. Gasen eta lurrunen bereizketa industrialerako mintzak aztertzea.
  • Ingurumen-eragin txikiagoa duten poliuretanoei buruzko oinarrizko azterketak eta azterketa aplikatuak, industria-eremuan dauzkaten ohiko aplikazioak hobetzeko. Azken urteotan debekatzen ari diren suaren aurkako gehigarri batzuk ordeztea.
Ikerketako Errektoreordetzak onartutako taldea. GIU 10/04. Koordinazio-konplexuak, kimiometria aplikatua, sagardoen profil polifenolikoa, ingurumen-laginetako konposatu toxikoak.
  • Ingurumen-laginetan, lagun klinikoetan, elikagaietan eta kosmetikoetan konposatu toxikoak zehazteko metodoak garatzea, mikroerauzketa eta kimiometria teknikak erabiliz.
  • Kimiometria aplikatua. Seinale konplexuen informazio analitiko interpretagarria lortzeko aukera emango duten tresna kimiometrikoak bilatzea.
  • Sagar-barietatearen eta polifenolen ekarpena Euskal Herriko sagardo naturalaren propietateetan: Sagardoak egin nahi dira abantaila agronomiko eta kimikoengatik hautatutako bertako sagarrekin.
  • Trantsizio-metalen koordinazio-konplexuak eta konplexu organometalikoak. Sintesia, ezaugarritzea eta aplikazioak. Material magnetiko funtzionalak. Gailu elektroluminiszenteetan aplikatzeko konplexu organometalikoak eta hidrogenoa askatzea.