Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Química Aplicada

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa zuzenduta dago batik bat Kimikan, Ingeniaritza Kimikoan, Fisikan, Materialen Zientzian edo antzeko arloetan gradu bat eta arlo horietan eduki esperimental handiko 60 ECTSko masterrak egin dituztenei.

 

XSLaren edukia

Programa honek ez du ezartzen prestakuntza osagarri espezifikorik.

% 50 espediente akademikoa eta % 50 hautagaiaren titulazioen egokitzea.

Balorazio irizpideak honela aplikatuko dira:

Titulazioak % 50: lizentziatura/ingeniaritza/gradua % 25 eta masterrak % 25. Titulazioa Kimikan, titulazioa Ingeniaritza Kimikoan eta titulazioa Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak masterrean, 50 puntu (puntuazio gorena); titulazioa Fisikan, Materialen Zientzian edo antzeko zientzietan, 35 puntu; masterra Kimikan, 45 puntu; masterra Ingeniaritza Kimikoan, 45 puntu; masterra Materialen Zientzian, 35 puntu; masterra Fisikan, 30 puntu.

Espediente akademikoa % 50: titulazioa Kimikan, titulazioa Ingeniaritza Kimikoan eta titulazioa Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak masterrean, 50 puntu (puntuazio gorena); titulazioa Fisikan, Materialen Zientzian edo antzeko zientzietan, 35 puntu; masterra Kimikan, 45 puntu; masterra Ingeniaritza Kimikoan, 45 puntu; masterra Materialen Zientzian, 35 puntu; masterra Fisikan, 30 puntu.

Ingelesaren ezagutza baloratuko da, aurreko irizpideak aplikatzean izan daitezkeen berdinketak desegiteko. Hala ere berdinketak badaude, elkarrizketa pertsonalak egitea planteatu da.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.