Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ELENA SEVILLANO PEÑA

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
elena.sevillano@ehu.eus

Farmazian Lizentziaduna eta Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko diru-laguntza jaso zuen (UPV/EHU). Gaur egun Ikasleen gaietarako eta mugikortasunerako Dekanordea da, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko Medikuntza Ataleko koordinatzailea eta Odontologia lehenengo mailako koordinatzailea. Mikrobiologiako Irakasle Agregatua da, eta Docentiaz programan, bikain ebaluazioa jaso du haren irakasle jardunak. Hezkuntza berrikuntzarako 3 proiektuetan parte hartu du eta IKD Egituratutako Irakasle Taldeko kidea da.

Bere ikerketa, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean garatzen da, Kandidiasiak eta beste giza infekzioak biogeruza mikrobianoekin erlazionatuta daudenak” izeneko ikerketa taldean, Eusko Jaurlaritzaren ikerkuntza sistemaren aitorpena duena (GIC 15 78 IT 990-16), A mailakoa (www.ehu.eus/canbio). 17 proiektuetan parte hartu du, hainbat artikulu zientifiko, liburu kapitulu eta kongresuetarako komunikazioak ekoiztea ahalbidetu dituztenak. 2 doktorego tesi, 7 master tesi eta 11 gradu amaierako lan zuzendu ditu.

Zientzia Azoka eta Zientzia Astea bezalako dibulgazio zientifikorako jardueretan parte hartzen du eta baita Bizilaben ere, ikerketa zentroa gazteen aisialdira zuzendutako proiektua (STEAM tailerrak).