Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Inmunología

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa hau zuzenduta dago Zientziekin eta Osasun Zientziekin zerikusia daukaten ikasketetako ikasleei, betiere mikroorganismoei eta horien inguruneari buruzko ezagutza sakona badute, bai eta mikrobiologiako laborategietan lan egiteko oinarrizko gaitasuna ere, unibertsitateko master baten bidez edo antzeko prestakuntzaren bidez eskuratua.

Gomendatzen da mikrobiologia, parasitologia eta immunologiako arlo nagusienen gaineko ikuspegi kritiko eta eguneratua izatea. Gainera, komenigarria da gutxieneko trebakuntza izatea laborategiko tekniketan, bai eta ikerlan bat egin eta emaitzak jakinarazteko beharrezkoa den oinarrizko gaitasuna ere.

XSLaren edukia

Aintzat harturik ezen bertara, gutxienez 300 ECTS kreditutako gradu edo goragoko tituluei dagozkien graduatuak sar daitezkeela, eta horiek jasotako eduki espezifikoen artean ikerkuntzarako prestakuntzarik falta litekeela, edo aurreko prestakuntza duten pertsonak, eskuratutako gaitasunak osatu behar dituztenak, programako batzorde akademikoak erabakiko du, ikasle bakoitzaren kasuan, haren profilaren arabera, prestakuntza osagarri hori jaso behar duen ala ez.Prestakuntza egiteko, Mikrobiologia eta Osasuna masterreko nahitaezko ikastaroak (15 ECTS) egin behar dira, edo master amaierako lana (18 ECTS). Ikaslea horietan matrikulatuko da, bere tutoreak edo tesi zuzendariak aholkatuta, doktorego programan matrikulatutakoan.Prestakuntza osagarriakBehar direnean, Mikrobiologia eta Osasuna masterreko nahitaezko irakasgaiak egin behar dira edo, hala badagokio, master amaierako lana:Mikrobiologia eta Osasuna masterreko nahitaezko irakasgaiak:1. Laborategien Akreditazioa eta Normalkuntza eta Arrisku Biologikoaren Kontrola: 3 ECTS2. Mikrobiologiako Informazio Zientifikoaren Kudeaketa eta Komunikazioa: 3 ECTS3. Mikrobiologiako Metodo Oinarrizkoak eta Aurreratuak: 9 ECTSMaster amaierako lana: 18 ECTSPrestakuntza osagarriak doktorego tesia inskribatu aurretik egingo dira, doktorego programako lehen urtean zehar.
1. Aurretiko ikasketen batez besteko nota: % 551.a. Ikasleak graduko ikasketak egin baditu eta gero master bat, hau baloratuko da:a) gradu/lizentziaturako ikasketen batez besteko nota: % 20b) master ikasketen batez besteko nota: % 351.b. Ikasketa Aurreratuen Diploma duten lizentziadun, arkitekto edo ingeniariak, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorrita, edo urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuan araututako ikertzeko gaitasuna lortu dutenaka) gradu/lizentziaturako ikasketen batez besteko nota: % 20b) egindako doktorego ikasketen batez besteko nota: % 351.c. Unibertsitate tituludunak, baldin eta lehenago osasun prestakuntza espezializatuko plazetarako dagokion sarrera probako prestakuntzan plaza lortu badute, eta baldin eta osasun zientzien espezialitateetako batean titulu ofiziala lortzeko programa batean gutxienez bi urteko prestakuntza ebaluazio positiboaz gainditu badute.a) gradu/lizentziaturako ikasketen batez besteko nota: % 551.d. Atzerriko hezkuntza sistemen arabera lortutako titulu bat duten pertsonei, atzerrian master bat edo baliokidea egin badute, 1.a) irizpidea aplikatuko zaie1.e. Espainiako beste doktore titulu bat izatea lehenago izandako bestelako unibertsitate antolamenduen arabera.a) gradu/lizentziaturako ikasketen batez besteko nota: % 551.f. Europako erkidegoko zuzenbidearen arabera gutxienez 300 ECTS kredituko iraupena duen graduatu titulu ofizial espainol bat duten ikasleen ikasketen batez besteko nota. Hau baloratuko da:a) graduko ikasketen batez besteko nota:2. Ingeles ezagutza: % 153. Beste hizkuntza batzuk: % 104. Bekak, egonaldiak: % 20

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Botones matrícula - Común

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.