Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ILARGI MARTINEZ BALLESTEROS

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
ilargi.martinez@ehu.eus

Biologian lizentziatua (2005) eta UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorea (2011). Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologiako Sailean aritzen da irakasle gisa 2013tik Farmazia Fakultatean, Farmazia eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduetan klaseak ematen dituelarik.

Giza patogenoak diren bakterioen epidemiologia molekularreko eta, Ingurune naturalen genomika eta metagenomika mikrobiarreko ikerketa-lerroetan egiten du lan. Hamaika ikerketa-proiektutan hartu du parte. Hamar artikulu zientifikotako eta, 28 nazio- zein nazioarteko kongresuetarako ekarpenen egilekidea da, baita patente batena ere.

Bere ikerketa-lerroetako bat gizakiarentzako patogenoa den Salmonella-ren ikasketa epidemiologikoan eta karakterizazioan oinarritzen da. Beste aldetik, ingurune naturalen dibertsitate mikrobiarraren eta honen aplikazio bioteknologikoaren ikasketan ere egiten du lan.