Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN ITXASO ARTOLOZAGA BENGOECHEA

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
itxaso.artolozaga@ehu.eus

Biologian lizentziaduna eta doktorea UPV/EHUn. 1990ean hasi zuen irakaskuntzaren jarduera Biologiako Lizentziaturan Mikrobiologia irakasgaia euskeraz lehen aldiz irakasten. Mikrobiologiaren arlo desberdineko irakaskuntza teoriko eta praktikoa eman ditu, hala nola, Mikrobiologia Orokorra, Mikrobiologia Aplikatua, Mikroorganismoen Dibertsitatea, Mikrobioen Fisiologia, Protozoologia eta Ikerketa Biomedikorako Sarrera, titulu desberdinetan (Biologiako Lizentzia eta ondoko Graduak: Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia eta Medikuntza). Graduondoko irakaskuntzan ere laguntzen du Mikrobiologia eta Osasun Masterrean Mikrobioak ozeanoan gaia irakasten.

Mikrobio Itsastarrak ikertaldekidea da eta hogei ikerketa-proiektutan hartu du parte ikertzaile gisa. Emaitza esanguratsuenak nazioko eta nazioarteko zientzia-bilera ugaritan aurkeztu dira eta Web of Science sartuta dauden hainbat aldizkaritan argitaratu dira.

Bere ikerkuntza jarduera mikrobio itsastarren ekologian fokatzen da eta ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: mikrobioen sare trofikoa, bakterioen komunitatearen egitura, aniztasuna eta jarduera, harrapari-harrapakarien arteko elkarreraginak, protozooplanktonaren harrapakaritza hautakorra eta bakterioen biomasaren gainean duen kontrola. Gaur egun, klima-aldaketak itsas bakterioen komunitateen prozesu fisiologikoetan duen eragina ezagutu nahi du.