Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

NOEMI PEÑA MIGUEL

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
noemi.pena@ehu.eus

Noemí Peña-Miguel Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Finantza Ekonomia I Saileko irakasle osoa. 2014/2015 Doktoregoko Sari Berezia.

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Bizkaiko Campuseko Ekintzailetzako eta Transferentziako zuzendaria da 2018tik.

AECA eta RECeko kontabilitate-aditua.

Administrazio-finantzetako zuzendari gisa 12 urtez jardun zuen zerbitzu-sektoreko enpresetan, enpresako jarduera eta hainbat negozio-eskolatako irakaskuntza-jarduera uztartuz.

Bere ikerketa-jarduera finantza-informazioko sistemetan eta erakunde publiko eta pribatuetako iraunkortasunari buruzko sistemetan oinarritzen da. Hogei artikulu inguru argitaratu ditu inpaktu-aldizkarietan, hala nola Public Management Review, Social Indicators Research, Spanish Accounting Review, Poverty & Public Policy eta abar.