Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Hautazkoa
40
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Hautazkoa
40
Egonaldiak ikerguneetan.
Ikergaiari buruzko ezagutzak eskuratzea eta eguneratzea, eta gaitasun espezifikoak eta zeharkakoak eskuratzea. Ikertaldeetan barneratzeko gaitasuna eskuratzea.
Prestakuntza eta mugikortasun jarduerak doktorego tesiaren zuzendari/tutoreak eta doktorego programaren batzorde akademikoak gainbegiratu eta kontrolatuko dituzte. Ahal den neurrian, parte-hartze horren gastuen zati bat finantzatuko da, doktoregaiak parte hartzen duen ikerketa proiektu eta/edo ikertaldetik eskuratutako funtsen bidez edo doktorego programaren eta Ekonomia Aplikatua V Sailaren berezko baliabideen bidez. Denbora osora dauden doktoregaiei dagokienez, beharrezkotzat jotzen da, gutxienez, hiru asteko egonaldiak egitea beste ikergune batzuetan, doktorego tesia egin bitartean. Denbora partzialera dauden doktoregaiek, berriz, denbora osora daudenen antzeko helburuak bete beharko dituzte, beste ikergune batzuetan egonaldiak egiteari begira; alabaina, epea 5 urtera luzatuko zaie, hori baita indarrean dagoen legediak horrelakoetan doktorego tesia egiteko ezarritako epea. Beste ikergune batzuetan egindako egonaldia kontrolatzeko, harrera ikerguneko arduradunak egonaldiari buruzko ziurtagiria igorriko du.
Hautazkoa
8
UPV/EHUn edo estatuko edo nazioarteko beste erakunde batzuetan antolatutako prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.
Ikergaiari lotutako ezagutza espezifikoak eskuratzea.
Prestakuntza eta mugikortasun jarduerak doktorego tesiaren zuzendari/tutoreak eta doktorego programaren batzorde akademikoak gainbegiratu eta kontrolatuko dituzte. Espezializazio ikastaroetan izandako parte-hartzea kontrolatzeko, ikastaroaren antolatzaileek dagokion ziurtagiria igorriko dute, doktoregaiaren parte-hartzeari buruz.
Hautazkoa
24
Entzule edo hizlari gisa parte hartzea estatuko eta atzerriko batzarretan.
Doktoregaiaren ikergaiari lotutako ezagutzak eguneratzea, beste ikertzaile batzuekin harremanetan jarrita.
Prestakuntza eta mugikortasun jarduerak doktorego tesiaren zuzendari/tutoreak eta doktorego programaren batzorde akademikoak gainbegiratu eta kontrolatuko dituzte. Biltzarretan izandako parte-hartzea kontrolatzeko, biltzarreko antolatzaileek dagokion ziurtagiria igorriko dute, doktoregaiaren parte-hartzeari buruz.
Hautazkoa
2
Mintegietan parte hartzea.
Ikergaiari buruzko ezagutza espezifikoak eta zeharkako gaitasunak eskuratzea.
Prestakuntza eta mugikortasun jarduerak doktorego tesiaren zuzendari/tutoreak eta doktorego programaren batzorde akademikoak gainbegiratu eta kontrolatuko dituzte. Mintegietan izandako parte-hartzea kontrolatzeko, mintegiaren antolatzaileek dagokion ziurtagiria igorriko dute, doktoregaiaren parte-hartzeari buruz.