Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Integración Económica

Onartua izateko irizpideak

 

Sarrera-profila

Integrazioaren Ekonomia Doktoretza programan onartua izateko, ez da derrigorrezko titulazio zehatzik izan behar. Dena den, programan sartzeko bi perfil mota ezartzen dira:

  • Lehengo perfila: lizentziatura-gradu edo master bat izatea ekonomia eta enpresa esparruan edo hauen antzekoak diren esparruetan (zientzia politikoak, zuzenbidea, soziologia edo matematikak), ekonomian interesatuak eta jakintza minimo batzuk izanda.
  • Bigarren perfila: aurreko perfilean aipatzen ez diren ikasketak izatea. Doktoretza programaren Batzorde Akademikoak ezarriko ditu bigarren perfila duten ikasleek bete beharreko heziketa-osagarriak.

Doktoretza programan sartu nahi duten ikasleek gaitasun batzuk (informazio garrantzitsua lortu eta prozesatzeko gaitasuna, ikerketa berritzailen proiektuak garatzeko gaitasuna, lan-taldean aritzeko gaitasuna, kritikoki aztertzeko gaitasuna,¿ ) eta ekonomiako ezagutza batzuk izan behar dituzte. Izan ere, gai izan behar baitira ekonomiaren arloan doktorego-tesi batek behar duen ikerketa lana aurrera eramateko.

Ikasleek ingelerako gutxieneko maila bat izan behar dute (B1).

XSLaren edukia

Doktoretza programaren Batzorde Akademikoak ezarriko ditu ekonomia eta enpresa esparruan edo hauen antzekoak diren esparruetan lizentziatura-gradu edo master bat ikasi ez duten ikasleek bete beharreko heziketa-osagarriak. Gehienez, hamabost (15) kreditu ECTS ikasi beharko dituzte.

Heziketa-osagarriak ondorengo ikasgaietako bat edo gehiago ikastean datza:

- Integrazio ekonomikoa: teoria eta nazioarteko esperientziak (9 ECTS)

- Mikroekonomia (3 ECTS)

- Nazioarteko harreman politikoak (4 ECTS)

- Teknika kuantitatiboak i. Estatistika (5 ECTS)

- Teknika kuantitatiboak i. Joko-teoria (3 ECTS)

- Teknika kuantitatiboak ii. Ekonometria (6 ECTS)

- Teknika kuantitatiboak ii. Optimizazioa (3 ECTS)

- Makroekonomia politika eta teoria (6 ECTS)

- Eskualde eta hiri politika (4 ECTS)

- Giza- eta lan-politikak (4 ECTS)

- Naturaren baliabideak eta ingurumen-politika (4 ECTS)

- Sektore-politikak eta berrikuntza politika (4 ECTS)

Heziketa-osagarriak doktoretzaren lehengo ikasturtean burutu beharko dira.

Doktorego programaren Batzorde Akademikoak erabakiko du zein ikasle sartuko den programan ondorengo merezimenduak kontutan hartuta:

- Lizentziatura edo Graduaren espediente akademikoa (gehienez: 10 puntu)

- Egindako master ofizialaren espediente akademikoa (gehienez: 10 puntu)

- Master ofizial bat egin izana ekonomia eta enpresa arloan (gehienez: 30 puntu)

- Master ofizial bat egin izana ekonomia eta enpresaren antzeko arloetan (gehienez: 15 puntu)

- Master ofizial bat egin izana beste arlo batzuetan (gehienez: 10 puntu)

- Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko 3. mailaren parekoa den unibertsitateko titulu ofizial baten jabe izatea, betiere azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuak ezarritako prozedurarekin bat etorrita (gehienez: 10 puntu)

- Unibertsitateko berezko titulu baten jabe izatea (gehienez: 10 puntu)

- Bestelako hezkuntza jarduerak (ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak) (gehienez: 10 puntu)

- Esperientzia profesionala (gehienez: 15 puntu)

- Irakaskuntzako esperientzia (gehienez: 5 puntu)

- Ikerketako esperientzia (ikerketa bekak, ikerketa proiektuetan izandako parte hartzea, argitaratutako lanak, biltzarretan izandako parte hartzea) (gehienez: 15 puntu)

- Nazioko edo nazioarteko zentroetan izandako egonaldiak (gehienez: 5 puntu)

- Ingelesa eta beste hizkuntza batzuk jakitea (gehienez: 10 puntu)

Gutxienez 40 puntu lortu behar dira doktorego programan sartzeko.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.