Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

PLAZA INCHAUSTI, MARIA BEATRIZ

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: PLAZA INCHAUSTI, MARIA BEATRIZ
Bokala: FERREIRO APARICIO, JESUS
Bokala: RODRIGUEZ GONZALEZ, CARLOS

Baliabide materialak

Integrazio ekonomikoari buruzko doktorego programa honetan Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen instalazio, ikasgela eta lan eremuak erabil daitezke beren heziketa jarduerak bertan egiteko.

UPV/EHUko gainontzeko ikasleen modura, doktoregaiek unibertsitatearen ikerkuntza laguntzeko zerbitzuak erabili ahal dituzte.

Halaber, Ekonomia Aplikatua V sailak areto bat du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Integrazio ekonomikoari buruzko doktorego programa eta masterreko ikasleek ez beste inork erabiltzeko, material informatiko eta bibliografikoa bertan delarik.

UPV/EHUko gainontzeko ikasleen modura, doktoregaiek unibertsitatearen ikerkuntza laguntzeko zerbitzuak erabili ahal dituzte. Arlo honetan, nabarmentzekoa da kalkulu zentro bat dagoela Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, doktoregaiek bere ikerketetan erabili ahal dutena, eta ikastegiak ekipamendu informatiko modernoa duela, bai eta ikerkuntzan ekonomiaren arloan erabili ohi den softwarea ere.

Halaber, Ekonomia Aplikatua V sailak informatika aplikaturako laborategia du, integrazio ekonomikoari buruzko doktorego programa eta masterreko ikasleen erabili ahal dutena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak biblioteka moderno eta ongi hornitua du. Biblioteka honen bidez, doktoregaiek ekonomiaren arloan erabilitako iturri nagusiak (liburuak eta aldizkariak) erabil ditzakete, fisikoki eta on line bidez, bai eta datu base nazional zein nazioartekoak ere.

Era berean, programako doktoregaien erabilera esklusiborako aretoan, doktorego programan garatzen diren gai eta ikerketa ildoetan berezitutako biblioteka espezializatu bat dago. Biblioteka honen funtsak doktorego programak eta Ekonomia Aplikatua V sailak erositako bibliografiaren hornitzen dira.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • NÚCLEO DE INVESTIGAÇÃO EM FINANÇAS PÚBLICAS E POLÍTICA MONETÁRIA, UNIVERSIDAD DE OPORTO, PORTUGAL

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • CICtourGUNE
  • Gaztela-Mantxako Unibertsitatea
  • Norwegian school of Economics
  • Universidad Autónoma Metropolitana Unidad Iztapalapa
  • Universidad Nacional Autónoma
  • Universidade do Porto
  • University of Cambridge
  • University of Leeds
  • Zaragozako Unibertsitatea