Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MAIDER AMUTIO IZAGUIRRE

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
maider.amutio@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Ingeniaritza Kimikoan titulatu ondoren 2006an, Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldean sartu nintzen doktoretza tesia egiteko. Tesia 2011an aurkeztu nuen, biomasaren pirolisia industri eskalara eramateko estrategien proposamenari buruz, eta Doktorego Sari Berezia jaso zuen. Nire lan profesionala Ikertzaile Doktore bezala jarraitu nuen, 2014an Ingeniaritza Kimikoko Sailean Irakasle Atxiki bezala lanean hasi arte. 2019an Irakasle Agregatu plaza eskuratu nuen.



Nire ikerkuntza lana pirolisi eta gasifikazioaren bidezko hondakinen balioztatzean oinarritzen da, balio altuko produktuak lortzeko asmoz. Gaur egun biomasaren pirolisiaren garapenerako prozesuetan ari gara lanean, hondakin ezberdinak aztertuz eta lortutako produktuen propietateak hobetzeko katalizatzaileak erabiliz, baita hidrogenoa lortzeko asmoz hondakinen gasifikazio eta erreformatu katalitikoan ere. 18 Ikerkuntza Proiektutan hartu dut parte ikertzaile bezala, horietako bitan Ikertzaile Nagusia naizelarik, eta gainera enpresa eta Zentro Teknologiko desberdinekin aritu izan naiz lanean, teknologiaren transferentziarako eta berrikuntza teknologikorako urratsak eman asmoz. Egindako ikerkuntza lanarekin 62 artikulu argitaratu ditut JCRak indexatutako aldizkari internazionaletan. Artikulu hauek 2384 aipamen jaso dituzte, 31ko h indizea lortuz (WoS).