Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Ingeniería Química

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Ingeniaritza Kimikoko doktorego programara sartzeko, honako profil hau izatea gomendatzen da:

-Ezagutzak izatea honako hauen gainean: eragiketa unitarioak, termodinamika, zinetika eta erreaktoreak, produktu eta prozesuen ingeniaritza, planta eta instalazioen kontrol eta segurtasuna, ingurumen teknologia, ekonomia eta proiektuak.

-Gaitasuna izatea ekipo, erreakzio eta prozesuak diseinatu eta analizatzeko, proiektuak kudeatu eta zuzentzeko, baita bestelako ezagutzak ere (kalitatea, ingurumena, energia...).

Aurretik adierazitako ezagutzak eta gaitasunak Ingeniaritza Kimikoko lizentziarekin edo graduarekin lotuta daude, edo Ingeniaritza Kimikoaren, Ingurumen Ingeniaritzaren, Elikagaien Zientzia eta Teknologiaren eta Energia Ingeniaritzaren arloetako masterrekin edo kideko bestelako masterrekin.

Komunikatzeko hizkuntza zientifiko-teknologiko gisa, ingelesa jakitea gomendatzen da (B2 maila), doktoregaia komunitate zientifikoari emaitzak ondo komunikatzeko gauza izan dadin.

 

XSLaren edukia

Ingeniaritza Kimikoko Doktorego Programak ez du prestakuntza osagarririk ezartzen. Batzorde Akademikoak aukeratutako ikasleek gaitasun osoa daukate programaren barruan ikertzaile prestakuntza hartzeko, eta hori berme da programan zehaztutako gaitasunak lortzeko.
UPV/EHUk ikasturte bakoitzaren hasieran izena emateko epe bat irekiko du doktorego ikasle berrientzat. Funtsean, ikasleek sarrera profilaren titulazioak ziurtatu behar dituzte, onartuak izateko. Ingeniaritza Kimikoko Programaren Batzorde Akademikoak onartutako ikasleen zerrenda luzatuko du, kasuan-kasuan matrikula formalizatzeko. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu doktorego ikasketak arautu zituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoa, baita Gobernu Kontseiluak onartutako UPV/EHUren Doktoregoen Kudeaketa araudiaren 2., 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoa ere: http://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak/doktorego-kudeaketa-arauak

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Botones matrícula - Común

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.