Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - Ingeniería Química

Ingeniaritza Kimikoa Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - Ingeniería Química

Ingeniaritza Kimikoko doktoreen eskaera (teknologia gune eta enpresetan) I+G+BT beharrekin lotuta dago, prestazio hobea, baliabideen kontsumo txikiagoa, kalitate/prezio erlazio hobea eta/edo ingurumen eragin txikiagoa duten produktuak lortzeko helburuarekin.

UPV/EHUren Ingeniaritza Kimikoko doktorego programaren eginkizuna ikertzaileak prestatzea da –programa 99/2011 EDra egokituta dago–, zeinak industria kimikoan eta halako sektoreetan (ingurumena, energia, elikadura eta farmakologia) berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa bultzatzeko eta horietan lider izateko gai izango diren, eta, ekoizpen sektorera transferi daitezkeen jakintzak identifikatuz eta aplikatuz, gizarteari ekarpena egingo dioten.

UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa Saileko prestatzaileen taldeak ikerketaren arloan esperientzia sendoa eta aitortua du: NTU Ranking, 2019: 1. posizioa maila nazionalean, 7. urtez jarraian; 14.a Europan; 83.a munduan; Unibertsitateen Nazioarteko Shanghai Rankinga, 2019: 1. posizioa estatuan; 11-13.a Europan; 76-100.a munduan.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 15

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: : ji.lombrana@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: itziar.eskubi@ehu.es

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
IQE&TALDEA Ingeniaritza Kimikoa Energian eta Ingurumenean
  • Berotze dielektrikoko teknikak (mikrohuinak) garatzea deshidratazio prozesuetan eta askotariko aplikazioetan
  • Elektromigrazio ionikoa bitarteko porotsuen bidez, PEMFC erregai-gelaxkak garatzeko
  • Elikagaien ingeniaritza: Pure eta elikadura-saltsen fabrikazio prozesua: Erreologia eta egitura. Portaera higroskopikoaren azterketa.
  • Kutsatutako uren tratamendurako prozesu alternatiboak eta efluente industrialen aprobetxamendua
ProCatVaRes taldea Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea
  • Erregaien lorpenerako petrolioaren alternatiboak diren prozesu katalitikoak: H2aren lorpena eta dimetil (DME) eterraren sintesia 1.2. Oxigenatuen erreformatuaren bidezko H2aren lorpena, lurrunarekin 1.3. Dimetil eterraren (DME) sintesia
  • Likidoa-lurruna oreka eta disoluzioen termodinamika
  • Petrolio-findegi prozesu katalitikoen integrazio eta areagotzea: Hydrocracking bidezko balorizazioa, olefinen eta propilenoaren lorpena
  • Spouted Bed-en diseinua eta aplikazioak: Errekuntza, pirolisi eta gasifikazioaren bidezko biomasa, plastiko eta pneumatikoen balioztapena, lehorketa eta H2ren lorpena
TQSA taldea Teknologia Kimikoak Ingurumenaren Iraunkortasunerako
  • Aholkularitza eta transferentzia industria-sektorerako
  • Automobilen ihes-gasen arazketa katalitikoa
  • Edateko urak desinfektatzeko tratamenduak.
  • Efluente industrial gaseosoen tratamendua
  • Energia garbia ekoizteko katalisia.
  • Hondakin plastikoak birziklatzea eta aprobetxatzea
  • Materialen propietate fisikoak eta kimikoak: Disolbatzaileen nahasketetan ingeniaritza arloko interesa duten propietate fisikoak. Dentsitatea, errefrakzio-indizea, likatasuna. Estimazioa. Osagai kimikoen disolbagarritasunaren azterketa eta farmaziarako interesgarriak diren disolbatzaileak: Disolbatzaileen hautaketa.