Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

240

Deskribapena

Doktoregaiak, bere zuzendariak proposatuta, egonaldiak egin behar ditu estatuko edo nazioarteko beste ikertalde batzuekin, helburu hauek betetzeko: Bere garapen esperimentalaren faseak osatzea bere jatorrizko zentroan eskura ez dituen tresneria, teknika edo metodologien erabileraren bidez. Proiektu komunetan lankidetzan aritzea, emaitzen alderatzea, emaitzen tratamendua eta argitalpenak eskatzen dituzten proiektuetan. Teknika instrumentalak edo metodologikoak ikastea. Lankidetza proiektu berriak lantzeko behar diren aurreazterlanak egitea.

Emaitzak

Lankidetza sustatzea beste ikertalde batzuekin, ikerketa ekintzen arteko osagarritasuna eta esperientzien trukea bilatuz, proiektu eta helburu komunen testuinguruan. Esperimentazio tekniken eta metodologien erabileran egunean jartzea, gaiaren maila zientifikoari dagokion kalitatezko ikerketa egin ahal izateko.

Ebaluazio-sistemak

Doktoregai bakoitzak egindako jardueraren jarraipena egingo da, urtero. Horretarako, harrera ikergune edo erakundean egindako egonaldia egiaztatzeko agiriak aurkeztuko ditu doktoregaiak, harrera ikertaldeko ikertzaile baten txosten baten bidez. Txostenean, egonaldian zer jarduera egin dituen adieraziko da. Doktorego programaren jarraipen batzordeak oso positibotzat joko du jarduera hau egitea, baina ez da baldintza bat izango doktorego tesiaren defentsarako.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

20

Deskribapena

Doktoregaiak era aktiboan parte hartzen du batzar baterako komunikazio baten prestakuntzan eta aurkezpenean. Jarduerak fase hauek ditu: emaitzak hautatzea (emaitza esperimentalak, normalean), materialak lantzea (Abstract, Kartela, Aurkezpena....) eta bilera zientifikoetan parte hartzea ikerketan eginiko aurrerapenak komunitate zientifikoan hedatzeko, ondorioen eztabaida/defentsarekin. Jarduera honek hilabete iraungo du gutxi gorabehera (komunikazio bakoitzeko), eta doktoregaiaren ibilbide osoan zehar garatuko da.

Emaitzak

Emaitzak aurkeztea, ikergai bateko espezialistek eskatutako kanonen eta protokoloen arabera. Esperientziak eta iritziak trukatzea, erreferente zientifikoekin.

Ebaluazio-sistemak

Doktoregai bakoitzak egindako jardueraren jarraipena egingo da, urtero. Horretarako, biltzar edo bilkuretan parte hartu izana egiaztatzen duten agiriak aurkeztuko ditu doktoregaiak, baita doktorego tesiaren zuzendariaren txostena, non doktoregaiak prestakuntzan izandako aurrerapenak adieraziko diren. Horren arabera, doktorego programaren jarraipen batzordeak aldeko edo kontrako txostena igorriko du, eta doktoregaiari eskuratuko maila eta osatu beharreko jarduerak jakinaraziko zaizkio. Jarraipen batzordearen txostenak aldekoa izan beharko du, doktorego tesia defendatzeko tramitazioa egin ahal izateko. Doktoregoko ikasleei hainbat biltzarretan parte hartzea komeni dela adieraziko zaien arren, batean parte hartzea nahikoa izango da, prestakuntza justifikatzeko.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

60

Deskribapena

Ikasleak era aktiboan parte hartuko du bere doktorego tesiaren emaitza batzuen interpretazio, tratamendu, eztabaida eta dibulgazio faseetan, bere jakintza arloko aldizkari espezializatuetan argitaratzeko helburuarekin. Iraupena 6 hilabetetik gorakoa izango da (argitalpen bakoitzeko), eta doktoregaiaren ibilbide osoan zehar garatuko da.

Emaitzak

Ezagutza transmititzea eta zabaltzea, zientzia eta teknologiaren arloan. Komunikazioa egituratzea, ingeniaritza kimikoaren printzipio eta oinarriekin bat etorrita. Egindako ikerketaren kalitatea kontrastatzea. Kalitate zientifikoa ebaluatzeko kanpo sistemen baitan jartzea.

Ebaluazio-sistemak

Doktoregai bakoitzak egindako jardueraren jarraipena egingo da, urtero. Horretarako, artikulu bat prestatzen parte hartu izanaren agiriak aurkeztuko ditu doktoregaiak, baita doktorego tesiaren zuzendariaren txosten bat ere, non doktoregaiak prestakuntzan izandako aurrerapenak adieraziko diren. Horren arabera, doktorego programaren jarraipen batzordeak aldeko edo kontrako txostena igorriko du, eta doktoregaiari eskuratuko maila eta osatu beharreko jarduerak jakinaraziko zaizkio. Jarraipen batzordearen txostenak aldekoa izan beharko du, doktorego tesia defendatzeko tramitazioa egin ahal izateko.