Información - Alumnado: Nuevo Alumnado - Programa BAT

BAT programa

BAT programari buruzko informazioa, honako gradu hauetan matrikulatu direnentzat bakarrik: Ingeniaritza Mekanikako Gradua, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua, Industria Elektronika eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingurumen Ingeniaritzako Gradua Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua.

2023-2024 ikasturte honetan Berdinen Arteko Tutoretza (BAT) izeneko programa jarriko dugu martxan orain berriki matrikulatu zaren graduan. BAT tutoretza-ekintza-programa bat da eta maila goreneko ikasleen bidez zuzendua dago, lehen mailako ikasleen integrazio akademikoa, soziala eta pertsonala errazteko hauek unibertsitatera sartzean. Ikasturtean zehar ordu bete inguruko 4 bilera egingo dira. Bilera horietan, zure gradu berean baina 3. mailan dauden ikasleek, zu bezala lehen mailan dauden ikasleei gidatuko zaituztete unibertsitate-bizitzaren hainbat alderditan; hasteko, eskolan nola mugitu, zer egin egoera jakin batzuetan, eta, azkenik, azterketei eta ebaluazioei nola aurre egin, edo egon daitezkeen kexak nola kudeatu daitezkeen azalduz, besteak beste.

Programa hau Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzak diseinatu du, eta programan parte hartzen duten lehen mailako ikasleen artean oso balorazio positiboa jasoaz gainera.

Programa honetan parte hartzea borondatezkoa bada ere, bertan izena ematera eta parte hartzera animatzen zaitut, unibertsitatean egokitzapen sozial eta akademikoan asko lagun diezazukela uste baitut.

BAT programari buruzko informazio gehiago eta/edo izena emateko irakurri beheko artxiboak. Zalantzak izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez nirekin harremanetan (ion.agirre@ehu.eus )

Ion Agirre Arisketa
BIEko Ikaslegoaren Zuzendariordea
ion.agirre@ehu.eus | 94 601 4445

Informazio osagarria