XSLaren edukia

Erromatar Zuzenbidea26145

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26145

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zuzenbide Erromatarra oso ikasgai garrantzitsua da jurista izateko ikasten duenari zuzenbidearen oinarriak eta oinarrizko terminologia juridikoa emateko; sistema juridiko oso baten tresnak ezagutzeko ere balio du Zuzenbide Erromatarrak.



Jurista erromatarrek erabiltzen zituzten teknikak eta metodoek eskaintzen dute sistema zabal bat arazo juridikoak konpontzeko akzio eta tresna prozesalen bidez.



Gaurko kode zibilak Juristeen erantzunen bidez sortzen ziren arauetan eta instituzioetan oinarritzen dira, eta haien ikerketarako eta interpretaziorako oinarri erromanistikoetatik irten behar gara.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak eta hauen ebaluazio sistema:

1.- Historian zehar egon diren ordenamendu juridikoen oinarrizko ezagupenak lortzea.

2.- Gaurko kodeetan eta, batez ere kode Zibilean, egon den Zuzenbide erromatarraren eragina ezagutzea.

3.- Oinarrizko terminologia juridikoa lortzea, Zuzenbide Pribatuan eta batez ere Zuzenbide Zibilean oso garrantzitsua dena.

4.- Ikusitako kasu praktikoen bidez arrazoibide juridikoa ikastea honako ekintza hauen bitartez:

a.- Egoeraren analisia.

b.- Argitan gelditu den arazo juridikoaren analisia.

c.- Kasu horretarako dauden arau juridikoak azaltzea.

d.- Egon daitezkeen konponbide juridikoak ikustea eta azaltzea.

Konponbide egoki adierazgarriak argudioz defendatzea

5.- Dagoen literatura juridikoa erabiltzea honako tresnekin: iturrietara joatea, eskuliburuak ikustea, hiztegi juridikoak erabiltzea, kodeak ikustea, literatura berezia ezagutzea, besteak beste.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaien programa:



1.-ZUZENBIDEA, BABESA ETA SUBJEKTUAK



I.-Zuzenbide Erromatarra eta iturriak

1.-Monarkiatik Errepublikara: antzinako garaiko eta klasiko aurreko Zuzenbidearen iturriak.

2.-Botere inperiala eta zuzenbidea: klasiko geroko eta klasiko garaiko zuzenbidearen iturriak.

3.-Tradizio erromanistikoa: Corpus Iuris Civilisa eta bere harrera.



II.-Prozesu erromatarraren sistema- Eskubideen babesa

1.-Prozesu erromatarraren historia.

2.-Eskubideen jarduera eta babesa. Formula eta bere atalak.

3.-Akzio zibilak eta pretorioak, errealak eta pertsonalak. Pretorearen jurisdikzioaren beste baliabideak.



III.-Pertsonak

1.-Pertsona fisikoa. Kontzeptua. Betebeharrak. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna.

2.-Hiru statusak. Gaitasuna aldatzeko arrazoiak.

3.-Pertsona juridikoak. Kontzeptua. Motak.





2.-ESKUBIDE ERREALAK



IV.-Jabetza

1.-Eskubide errealak eta eskubide pertsonalak. Gauzak.

2.-Jabetza. Kontzeptua eta edukia. Jabekidetasuna.

3.-Jabetza zibila eta jabetza pretorioa. Babes prozesala.



V.-Jabetza eskuratzea

1.-Jabetza eskuratzeko erak. Jatorrizko erak.

2.-Jabetza eskuratzeko eratorrizko erak: mancipatio, in iure cessio eta traditioa.

3.-Usucapioa eta longi temporis praescriptioa.



VI.-Edukitza

1.-Edukitza. Edukitza motak.

2.-Edukitzaren eskurapena eta galera.

3.-Edukitza pretorioaren babesa eta interdiktuak.



VII.-Besteen gauzen gaineko eskubide errealak

1.-Zortasunak eta usufruktua.

2.-Enfiteusia eta azalera.

3.-Berme errealak: bahia eta hipoteka.





3.-OBLIGAZIO ETA KONTRATU ZUZENBIDEA



VIII.-Obligazioa

1.-Obligazioa: Kontzeptua, sailkapena eta betebeharrak.

2.-Zordunaren erantzukizuna. Betebeharrak ez-betetzea: Doloa. Culpa. Ezusteko kasua. Ezinbesteko kasua. Zaintza. Beste baten culparen erantzukizuna. Berandutza: edukina eta betebeharrak.

3.-Obligazioen iturriak.



IX.-Kontratu formalak

1.-Abstrakzioa eta kausalitatea.

2.-Ahozko kontratuak: stipulatioa.

3.-Idatziriko kontratuak.



X.-Kontratu errealak

1.-Mailegua eta Komodatua.

2.-Gordailua eta Bahia.

3.-Izengabeko kontratuak.



XI.-Adostasunezko kontratuak

1.-Salerosketa.

2.-Alokairua.

3.-Sozietatea.

4.-Mandatua.



XII.-Kontratutik sortzen ez diren obligazioak

1.-Kuasikontratuak.

2.-Itunak.

3.-Zuzenbide pribatuaren delituak: ebasketa, kalteak, zauriak. Kuasidelituak.



XIII.-Obligazioen bermea, lagapena eta azkentzea



1.-Obligazioak bermatzea: Fidantza eta Kreditu-mandatua. Obligazioak sendotzea: Erresak. Klausula penala. Zin egitea.

2.-Obligazioak eskualdatzea.

3.-Obligazioak azkentzea





4.-FAMILIA ZUZENBIDEA



XIV.-Familia erromatarra

1.-Familia erromatarraren ezaugarriak. Patria potestasa

2.-Ezkontza. Kontzeptua. Betebeharrak. Ezkontza-sozietatearen ondasunen eraentza ekonomikoa.

3.-Tutoretza eta Kuradoretza. Emakumearenn tutoretza.





5.-OINORDETZAKO ZUZENBIDEA



XV.-Mortis causa Oinordetza

1.-Oinordetzako Zuzenbidearen oinarrizko printzipioak

2.-Testamenturik gabeko oinordetza eta nahitaezko oinordetza.

3.-Testamenta.Legatuak eta fideikomisoak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-metodoa:

a) Eskolek eduki teoriko eta praktikoak dituzte.

b) Gaiak eta kontzeptuak ulertzeko eta onartzeko ikasleen ahozko parte hartzea bultzatuko da, gelan sortutako arazoak eta galderak konpontzeko.

c) Zuzenbidean eta Jurisprudentzian araututa dauden gaiak aztertuko dira.

d) Zuzenbidearen oinarrizko dokumentuak eta kasu burutuak ikasleei emango zaizkie.

e) eGela plataforman ikasleek hartu dezakete ikasteko eta aztertzeko behar duten materiala.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • -Eskoletara joatea, parte-hartze gogotsua, hitzaldietara joatea, irakusketak...eta abar. (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio sistema:

1.-Kurtsoko amaieran azterketa egingo da, ahozkoa edo idatzizkoa, irakasgaiaren programa kontuan hartuta. Froga honek %70 balio du.



2.-Urtean zehar egindako praktiken balorazioa %20koa izango da. Lan hauek lantaldeetan edo bakarka egiten dira. Kurtsoaren zehar froga praktikoak egon daitezke ere. Praktikak aintzat hartzeko eskoletan egotea kontutan hartuko da, honetarako gutxienez eskolen %80etan egon beharra dago.



3.-Eskoletara joateak %10 balio du. Parte-hartze gogotsua, adierazteko trebetasuna, hitzaldietan, jardunaldietan, eta mintegietan parte-hartzea, irteera didaktikoak, eta abar. baloratuko dira. Atal hau kontuan hartzeko behintzat eskolen %80 joatea beharrezkoa izango da.

A)1,2,3 Gaitasunak:

Amaierako bakarko azterketa, ahozkoa edo idatzizkoa izango da. Ikasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta menderatzea kontuan hartuko dira. Azkeneko emaitzaren %70koa izango da.

B)2,3,4 eta 5 Gaitasunak:

Ikasgelan lan praktikoaren azalpena egingo da. Azalpenean egondako argitasuna eta sakontasuna baloratuko dira eta diskurtso juridikoaren sorkuntza baita ere kontuan hartuko da.

Hartutako konponbide juridikoa, argudiaketa sendoa eta zehaztasun gramatikalak aintzat hartuko dira ere.

C)2,3,4 eta 5 Gaitasunak:

Beste ekintza batzuk ere egongo dira: eskoletara joatea, parte-hartze gogotsua, irakurketak, mintegiak, hitzaldiak eta abar.



Irakasgai-eskoletara etortzeko ezina daukaten ikasleek, beti ere UPV-EHUaren araudia kontuan harturik, emaitzaren %100 lortu dezakete ahozko edota idatzizko amaierako froga baten bidez; froga hau programatik egindako galdera eta lan praktikotan oinarrituko da.



Froga honen balorazioak honako atal hauek edukiko ditu:



1.-Idatzizko azterketa praktikoa eta honen aurkezpena: %30 balio du

2.-Ahozko azterketa teoriko bat: %70 balio du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

UPV/EHUren araudia jarraituz, ezohiko deialdian urtean zehar egin den ebaluazio-sistema mantentzea ezina denean, irakasgaiaren gaitasunak eta ezagupenak egiaztatzeko amaierako azterketa bat egingo da, eta azterketa honetan bi atal agertuko dira: teorikoa, non gai-zerrendatik hartutako galderak ahozko edota idatzizko erantzungo diren et froga praktiko bat, non kasu praktiko baten konponbideak aurkitu beharko diren.



Ebaluazioa honako honetan izango da:



1.-Froga teorikoak %70 balio du.

2.-Froga praktikoak %30 balio du.



Baliteke ere egondako beste emaitzak aintzat hartzea.



ON-LINE frogak. Osasun egoera dela eta, ikasgai bakoitzean ipini diren Ikasitakoaren emaitzak neurtzeko ON-LINE frogak egingo dira, beti ere presentzialki ezin badira egin.

ON-LINE azterketak ahozkoak egin daitezke, EHU/UPVk ezarritako aplikazio telematikoaren bidez, edo/eta idatzizko azterketak nun ikasleak test moduan edo garatzeko ipinitako galderak erantzun behar dituen. Ikasleak EHU/UPVren aplikazioa erabiliko du bere ekipamenduaren bitartez.

ECampusek EHU/UPVko unibertsitate-komunitatearen eskuetan ipintzen dituen tresna telematiko instituzionalak erabiliko dira, batez ere eGelaren bitartez. Aparteko egoerak egonda, tresna osagarriren bat beharrezkoa izanez gero aldez aurretik ikasleekin adostuak izango dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

.- Manualak.
.- Artikuluak.
.- UPV/EHUko helbide elektronikoa.
.- Irakasleak esandako beste material batzuk.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

I.-ZUZENBIDE PRIBATUAREN INSTITUZIOAK



J. IGLESIAS, Derecho Romano, Sello Editorial, Málaga, 2010



J. MIQUEL,Derecho Romano, Marcial Pons, Madrid, 2016,



M. KASER,Derecho Romano Privado, traducción J. Santa Cruz Teijeiro, Reus, Madrid, 1969.



J.A. TAMAYO ERRAZQUIN,Zuzenbide Erromatarretako Ikasgaiak. Gauza-eskubideak eta Obligazioak, Zuzenbide Kuadernoak, UPV/EHUko Euskera Erroktoreordetza (http://testubiltegia.ehu.es) (argitaratze bidean).



II.-KASU PRAKTIKOAK



J. ARIETA-ARAUNABEÑA-B.GAMBOA, Zuzenbide Erromatarreko Praktikak, ed. UPV/EHU, Leioa, 2008, http://testubiltegia.ehu.es/Zuzenbide-erromatarreko-praktikak.



R. DOMINGO, (Coord.), Textos de Derecho romano, Aranzadi, Cizur Menor, 2002.



A. FERNÁNDEZ DE BUJÁN, J. M. ALBURQUERQUE, Manual de casos prácticos de Derecho romano, Dykinson, Madrid, 2018



M. J. GARCÍA GARRIDO, Casos prácticos de derecho romano. Responsa, Academia, Madrid, 2010.



E. GÓMEZ ROYO, (Coord.), Manual de casos prácticos de Derecho Romano, Tirant lo Blanch, Valencia, 2010.



M. LÓPEZ-AMOR, Textos Jurídicos Romanos, Univ. Complutense, Madrid, 1995.



J. MIQUEL, Quaestiones: docencia del Derecho Romano a través del casuismo romano, Ariel, Barcelona, 1989.



R. RODRÍGUEZ MONTERO- A. FERNÁNDEZ BARREIRO, Cuestiones y casos prácticos de Derecho Romano, Tirant lo Blanch, Valencia, 1995.



J. M. ROYO ARPÓN, Textos de Juristas Romanos, Barcelona, 1994



A. FERNÁNDEZ BARREIRO, A. GARCÍA CAMIÑAS, R. RODRÍGUEZ MONTERO, Derecho jurisprudencial romano. Método del caso, Andavira, Santiago de Compostela, 2011



L. RODRÍGUEZ-VALDÉS ÁLVAREZ, Casos prácticos y cuestionarios de Derecho Romano, Edisofer, Madrid, 1999.



J. A.,TAMAYO ERRAZQUIN, Gaioren instituzioak-Gai institutiones, Hiria, Donostia, 2014



A. TORRENT, Problemas romanísticos de aplicación forense, Edisofer, Madrid, 1995.



S. BELLO RODRÍGUEZ, J. L. ZAMORA MANZANO, Manual de aplicación práctica de Derecho Romano, 3a ed., Dykinson, Madrid, 2013.

Gehiago sakontzeko bibliografia

I.- ZUZENBIDE ERROMATARRAREN HISTORIA

J. ARIAS RAMOS/J.A. ARIAS BONET, Compendio de Derecho Público romano e Historia de las fuentes, 15 ed., Clares, Valladolid, 1983.
F. CAMACHO, Historia del Derecho Romano y su Recepción en Europa, Gráf. Alhambra, Granada, 2001.
A. CASTRO SÁENZ, Compendio histórico del Derecho Romano. Historia de la cultura jurídica europea, Tébar Flores, Madrid, 2006.
J. CHURRUCA/R. MENTXAKA, Introducción histórica al Derecho Romano, 10 ed., Deusto, Bilbao, 2015
J. TXURRUKA/R. MENTXAKA Zuzenbide Erromatarraren sarrera historikoa, Deusto, Bilbo, 1994.
W. KUNKEL, Historia del Derecho Romano, 9. ed., traducción J. Miquel, Ariel, Barcelona, 1999
J. PARICIO/A. FERNÁNDEZ, Historia del Derecho Romano y su Recepción europea, 11. ed., Marcial Pons, Madrid, 2017.
J.M.PEREZ-PRENDES MUÑOZ-ARRACO, Las bienaventuranzas del derecho romano, Biblioteca jurídica básica, Madrid, 2010.
A. TORRENT, Derecho Público Romano y Sistema de Fuentes, Edisofer, Madrid, 2008.

II- ZUZENBIDE PRIBATUAREN INSTITUZIOAK

J.ARIAS RAMOS/J.A.ARIAS BONET, Derecho Romano I y II, 18. ed., Revista de Derecho Privado, Madrid, 1988.
A.FERNÁNDEZ-BARREIRO/J.PARICIO, Fundamentos de Derecho Privado Romano, 10. ed., Marcial Pons, Madrid, 2018.
E. CANTARELLA, Instituciones e Historia del Derecho romano, Tirant Lo Blanch, Valencia, 2017
A. CASTRESANA, Derecho romano. El arte de lo bueno y de lo justo. Técnos, Madrid, 2017.
M.J. GARCÍA-GARRIDO, Derecho Privado Romano. Casos-Acciones-Instituciones, Sanz y Torres, Madrid, 2019.
T. GIMÉNEZ-CANDELA, Derecho Privado Romano, Tirant lo Blanch, Valencia, 1999.

Aldizkariak

ALDISKARIAK:

Annaeus, Anales de la tradición romanística (Sevilla)

Anuario de Historia del Derecho Español, AHDE (Madrid)

Archivio Giuridico ”Philippo Serafini, AG, (Modena)

Bulletino dell'Istituto di Diritto Romano: Vittorio Scialoja, BIDR (Roma).

ELR, European Legal Roots.The International Network of Roman Law, Legal History and Comparative Law (Catania)

GNOMON. Kritische Zeitschrift für die gesamte klassische Altertumwissenschaft (München)

Historia. Zeitschrift für alte Geschichte (Wiesbaden)

Index, Cuaderni di Studio Romanistici (Napoli)

Interpretatio Prudentium (Lisboa)

IURA, Rivista Internazionale di diritto Romano e Antico (Napoli)

Journal of Roman Studies, JRS (London)

Journal of Juristic Papyrology (New York-Warszawa)

KLIO. Beiträge zur alten Geschichte (Berlin)

LABEO. Rassegna di Diritto Romano (Napoli)

LATOMUS. Revue d'études latines (Bruxelles)

OIR. Journal of ancient law studies (Brno-Trnava)

Quaderni Lupiensi di Storia e Diritto (Lecce)

Revue Historique de Droit Français et Etranger, RHDFE (Paris).

Revue Internationale des Droits de l'Antiquité, RIDA (Bruxelles).

Rivista di Diritto Romano JUS - Jus online

Rivista Italiana per la Scienze Giuridiche RISG (Roma)

Seminarios Complutenses de Derecho Romano, SCDR (Madrid)

Studia et documenta historiae et iuris, SDHI (Roma)

Tijdschrift voor Rechtsgeschiedenis. Revue d'Histori du Droit, RHD (Groningen)

VELEIA. Revista de Prehistoria, historia antigüa, Arqueología y Filología Clásica (Vitoria-Gasteiz).

Zeitschrift der Savignystiftung für Rechtsgeschichte (Romanistische Abteilung), ZSS (Weimar.)

Zeitschrift für Papyrologie und Epigraphik (Bonn).

Web helbideak

Interesgarriak diren interneteko helbide batzuk:

1.- www.dirittoestoria.it/ = Diritto @ Storia
2.- www.ridrom.uclm.es= Ridrom. Revista Internacional de Derecho Romano
3.- www.iustel.com= Revista general de Derecho Romano
4.- www.iustel.com= E-legal History Review
5.- www.historycooperative.org/Ihrindex.html = Law and History Review
6.- www.pandectasperu.org/revista/index.html = Pandectas. Revista de Derecho
7.- www.forhistiur.de = forum historiae iuris

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CORCOLES OLAIZ, EDORTA
  • GAMBOA URIBARREN, MARIA BLANCA
  • TAMAYO ERRAZQUIN, JOSE ANGEL
  • ARIETA-ARAUNABEÑA ALZAGA, MARIA NATIVIDAD
  • CORCOLES OLAIZ, EDORTA
  • TAMAYO ERRAZQUIN, JOSE ANGEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30 (1)

08:30-10:30 (2)

7-15

08:30-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

17:30-19:30 (1)

15:30-17:30 (2)

7-15

17:30-19:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA B2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA B2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

12:30-14:30 (1)

08:30-10:30 (2)

7-15

08:30-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.1 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)