XSLaren edukia

Ingelesa26481

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Ingelesa
Kodea
26481

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingeles-irakasle batek bere lan-jarduerarako behar lukeen oinarrizko ezaguera metalinguistikoa bermatzea du helburu irakasgai honek.

Ezaguera hori oinarri hartuta, ikasleek askotariko hizkuntza-baliabideak (gramatika-liburuak, hiztegiak etab.) ezagutzea eta horiek erabiltzen trebatzea lortu nahi da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren helburu nagusiak hauek dira:

- Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (EEEB) C1 mailari dagozkion ingelesaren hizkuntza-egiturak eta alderdi lexikoak ezagutzea, horien erabilera egoki, koherente eta zuzena eginez

- Ingelesaren oinarrizko zenbait alderdi fonetiko-fonologiko ulertzea (sistema fonologikoa, erritmoa, azentuazioa eta intonazioa...)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- MORFOSINTAXIA

- Gramatika-elementuak

- Aditza eta aditz-sintagma

- Izena eta izen-sintagma

- Adjektiboak eta adberbioak

- Preposizioak eta preposizio-sintagma

- Hitzen osaera

- Perpaus sinplea

- Perpaus konposatua (juntadura eta menderakuntza)

- Lokailuak

2.- FONETIKA ETA FONOLOGIA

- Fonetika eta fonologiaren hastapenak

- Soinuak isolaturik (bokalak eta kontsonanteak)

- Hitzak isolaturik (alofonoak, azentua...)

- Etengabeko hizketa (sinplifikazioak, 'weak' eta 'strong' formak, azentuazioa, erritmoa)

MetodologiaToggle Navigation

Eduki teorikoak eta ariketa praktikoak tartekatuko dira.

Taldekako zein banakako lan praktikoak egingo dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • *Ikus orientazioak beherago (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzeko, bere bi atalak gainditu beharko dituzte ikasleek, alegia:

- Fonologia

- Morfosintaxia



Horrez gain, hizkuntza-proba bat (proba idatzia eta ahozko elkarrizketa) gainditu beharko dute ikasturtearen amaieran, behar den ingeleseko maila (C1) dutela bermatzeko.



Ikasturtean zehar eginiko lanez gain, eskolara erregulartasunez DATOZEN ikasleek azken azterketa (edo azterketa partzialak) izango dituzte. Honek, gutxienez, azken kalifikazioaren %50eko balioa izango du.



KLASERA EZ DATOZEN IKASLEAK

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 18 asteko epea izango du urteko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



Klasera datozen ikasleen antzera, eskolara erregulartasunez EZ DATOZEN ikasleak honakoen bidez ebaluatuko dira:

1.- banakako lan derrigorrezkoak. Egelara igoko dira aldizka, eta guztiak egin beharko dira dagozkien epeen barruan

2.- azken azterketa ikasturtean ikasitakoaz

3.- hizkuntza-proba bat (C1 maila) ikasturtearen amaieran



Irakasgaia gainditzeko, ikasle guztiek gainditu behar dituzte hiru atalak: Fonologia, Morfosintaxia, eta Hizkuntza-proba.



Azken kalifikazioa honako portzentajeen arabera kalkulatuko dira:

- Fonologia eta Morfosintaxia (azterketak eta lanak): 80%

- Hizkuntza-proba: 20%



Azken azterketa edo hizkuntza-proba egiten ez duten ikasleei "Ez aurkeztua" jarriko zaie irakasgaian.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioa ohiko deialdian bezalatsu egingo da.

Azken azterketa edo hizkuntza-proba egiten ez duten ikasleei "Ez aurkeztua" jarriko zaie irakasgaian.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Testu-liburua eta klasean banaturiko fotokopiak
- Egelara igotako materiala eta ariketak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Celce-Murcia M., Brinton D.M. & Goodwin J.M. (1996). Teaching pronunciation. Cambridge University Press.

- Collins Cobuild. Advanced Learners' English Dictionary. (2006). HarperCollins Publishers.

- CRUTTENDEN A. (1994). Gimson's Pronunciation of English. Edward Arnold.

- Gran Diccionario Oxford Español-Inglés / Inglés-Español. Oxford University Press. (2008). Oxford University Press.

- HEWINGS M. (2005) Advanced Grammar in Use. Cambridge University Press.

- MORRIS M. (1998). Morris Student Plus. Euskara-Ingelesa/English-Basque. Klaudio Harluxet Fundazioa.

- PARROTT M. (2000). Grammar for English Language Teachers. Cambridge University Press.

- UNDERHILL A. (2005) Sound foundations (2nd ed.). Macmillan.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AROCENA EGAÑA, MIREN ELIZABET
  • IRIONDO ARANA, MIREN ITZIAR
  • URIZAR ENBEITA, RUBEN

TaldeakToggle Navigation

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-25

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-8

10:30-12:30 (1)

08:30-10:30 (2)

20-27

08:30-10:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • 2.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • 2.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)