XSLaren edukia

Hezkuntza Ekintzaren Teoria eta Praktika26314

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Pedagogiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26314

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia1218
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hezkuntza Ekintzaren teoria eta praktika ikasgaia Pedagogia graduko laugarren ikasturtean lantzen den gaia da. “Garapen profesionala eta Praktika Pedagogikoa” izenburua duen zazpigarren moduluan kokatua dago eta, practicumarekin batera, lehenengo lauhilekoaren formazio muina osatzen du. Practicumak eskaintzen duen formazio esperientziarekin erabat lotuta dagoen ikasgaia da, izan ere esperientzia horretatik abiatuz trebatuko baita ikaslea hezkuntza praktikaren inguruko analisia, hausnarketa eta interpretazioarekin zerikusia duten gaitasunetan, eta baita eraikuntza teoriko-pedagokioarekin zerikusia dutenekoekin ere.

Ikasgai honetan sakontzen den hainbat gai aurreko ikasgai batzuetan ere landuak izan dira nolabait, batez ere “Pedagogia: hezkuntza teoriak eta erakundeak”, “Hezkuntza arloko ikerketa”, eta “Prestatzaileen prestakuntza” ikasgaietan. Gurea egoki bideratzeko, beraz, lagungarria izango da zenbait gai menperatuak izatea oinarrian, hala nola hezkuntza ikerkuntzarako paradigmen ingurukoak eta gure gertuko historian garaturiko perspektiba pedagogiko desberdinei buruzkoak.

Amaiera mailako ikasgaia denez, pedagogiako eremu ezberdinetan profesionalki garatzeko baliagarriak diren oinarriak finkatzen lagundu nahi da. Eremu horiek ikerkuntza-berrikuntza pedagogikoarena, orientazio eta aholkularitza pedagogikoarena, eta formazio eta ikaskuntza iraunkorrarena dira zehazki. Era berean, ikaslea trebatuko da bere proiektu pedagogiko propioa, Gradu Amaierako Lana kasu, garatzeko beharrezkoak izango dituen gaitasun zientifiko diskurtsiboetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Berariazko Konpetentziak:

1.- Gizaki eta hezkuntza erakundeenganako enpatiazko jarrera, abegikorra, elkartasun eta konfidantzazkoa azaltzea eta horretarako baldintza egokiak sortzea.



2.- Titulazioko moduluetan eskuratutako ezagutzez baliatuz, eta ekintza praktikoaren analisitik abiatuz, ezagutza teorikoa garatzea.



3.- Diziplinarteko ikuspegi batetik, praktika pedagogikoan erabil daitezkeen estrategia eta prozedura desberdinak eskuratu hezkuntza praktika hobetzeko asmoarekin.



4.- Taldean eraiki den ezagutza practicum-eko eskuhartzera transferitzen eta analizatzen jakitea.



5.- Barne-hausnarketa prozesuak besteen aurrean azaltzen jakitea, taldearen aurrean jarrera demokratikoa izatea eta taldeak egindako ekarpenekin talde-ezagutza eraikitzen jakitea.



Ikaskuntza Emaitzak:

-Benetako hezkuntza eta formazio testuinguruetan murgildurik, arazo pedagogikoak identifikatu eta teorikoki zedarrikatzen ditu.

-Practicumeko prozesuan identifikaturiko gertaera kritikoak sistematikoki analizatzen ditu.

-Arazo pedagogiko zehatzei begira esanguratsuak diren ekarpen teorikoak jasotzen ditu aurretiazko formazio prozesuan ikasitakoetatik eta sintetizatzen ditu.

-Hezkuntza praktika eta ekintza pedagogikoa interpretatzerakoan bereizten ditu paradigma teorikoak.

-Bizitako Hezkuntza errealitatearen inguruan talde hausnarketa eta interpretazio partekatua egiten du, lantaldeko gainontzeko partaideen ekarpenak eta interpretazio ikuspegi desberdinak kritikoki jasotzen dituelarik,kasu bakoitzean,banaka zein taldeka, sortzen diren dokumentuetan.

-Analogien azterketa eta sintesi teorikoa egiten dituelarik, formazio testuinguruetan identifikaturiko arazo pedagogikoak ezaugarritzen dituzten klabeak ateratzen ditu.

-Ikasleak bere praktika pedagogikoari buruz hausnartzen du.

-Bere hausnarketa modu ordenatu eta argian aurkezten du, ahoz zein idatziz, espezialista talde baten aurrean.

-Ikasleak argumentazio zientifiko-teorikoa, eta etikoa, eraikitzen du bere praktika pedagogikoa hobetzera zuzenduriko esku-hartze proposamena oinarrituko duena.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Hezkuntza ekintzaren Teoria eta Praktika.

- Hezkuntzan teorikoak eta praktikoak duen garrantzia.



1.a. Hezkuntza praktika.

- Zer da hezkuntza praktika?

- Hezkuntza praktiken kalitatea zuzentzen duten printzipioak.

- Hezkuntza praktika eta ekintza pedagogikoa.



1.b. Hezkuntzaren Teoria (k).

- Hezkuntzaren Teoria klasikoen izaera eta egitura.

- Teoria-praktika binomioaren inguruan ikerkuntza ikuspegi desberdinetatik landu den pertzepzioa: Ikuspegi Teknikoa, ikuspegi Hermeneutikoa eta ikuspegi Kritikoa.

- Hezkuntza praktikaren eta teoriaren pertzepzio kritikoa.



2.- Hezkuntza praktika ikuspegi kritikoan.

- Teoria-praktika erlazioaren eredu dialogiko bat.

- Profesional erreflexiboa.

- Gertaera Kritikoa hezkuntza praktikaren analisitik abiatuz ezagutza pedagogikoa eraikitzeko tresna gisa: idazketa, analisia eta interpretazioa.



3.- Etika eta boterea hezkuntza praktikan eta diskurtso pedagogikoan.

– Hezkuntzaren izaera politikoa eta pedagogia praktika politiko gisa.

- Hegemonia, Autoritatea eta Diziplina.

- Aldaketaren irudiak: hezkuntza aldaketa eta erreforma.





MetodologiaToggle Navigation

Gaiari dagozkion gaitasunak metodologia aktibo eta parte-hartzaileari jarraituz garatuko ditugu. Testuen analisian eta Gertaera Kritikoen idazketa, analisi eta interpretazioan oinarrituko gara batipat. Lan hauek burutuko ditugu bai praktiketarako eta mintegietarako ditugun orduetan, bai aurrez aurrekoak ez diren orduetan. Klase magistralen bitartez jasoko den ezagutza marko teoriko orokor eta erreferentziazkoa izango da, aipatu lanak egin ahal izateko baliagarria izan nahi duena. Ikasgelako dinamikak, bestalde, zera eskatzen dio ikasleari: parte-hartze aktiboa gelan, kideekin batera hausnartzeko jarrera egokia edukitzea, eta ikaskuntzaren aurrean jarrera arduratsua eta aktiboa izatea.



Astez aste egingo dira praktikak gelan zein gelaz kanpoko orduetan. Gai bakoitza amaitu ondoren azterketa idatzia egingo da (garapenezkoa), eta landutako gaitasunak eta edukiak behar bezala menperatzen dituela frogatu beharko du ikasleak bertan.



Bestelako lan bat zera izango da: amaieran entregatu beharreko sakontze lan idatzia, gertaera kritikoen inguruan gelan burututako analisi eta interpretazio prozesuan landu den gairen edo arazoren bati buruzkoa.



Entregagaiei eta eginbeharreko praktikei buruzko zehaztasunak Ikaslearen Gidan aurkituko ditu ikasleak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Banakako lanak (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio eredua etengabekoa da (Gestiorako Araudia, II. kapitulua, 8. artikulua). Hau jarraitu ahal izateko, ordea, beharrezkoa izango da gutxienez %80an bermatzea aurrez aurreko orduetako asistentzia.



Goian adierazi jardueretan lortutako puntuazioen batuketa izango da ikasgaiko azken nota. Halaber, jarduera bakoitza gainditu egin behar da, gutxienez 10etik 5eko puntuazioa lortuta, azken batazbestekoa egin ahal izateko.



COVID-19 dela eta, isolamendu egoerak emango balira, norbanakoarenak edota talde osoarenak, kasu bakoitzera egokituko lirateke baldintza metodologikoak eta ebaluaziozkoak. Baldintza berrien inguruko informazio zuzena helaraziko zaio inplikaturik gertatzen den ikasleari.



Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasleari egin beharko diote, idatzi bidez, eta azterketarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.



Ikasleak azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko eskubidea izango du, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzia aurkeztu beharko dio irakasleari ikasgaiaren irakaskuntza-aldia bukatu baino hilabete lehenago, gutxienez.(Kudeaketa Araudia, II. kapitulua, 12.2.artikulua).



Azken Ebaluazioa azterketa idatzi zabala izango da. Bertan hainbat galdera, arazo, eta kuestio teoriko-praktikoak izango ditu ikasleak egoki erantzun beharrekoak. Honela, ikasgaiko gaitasunak eta edukiak behar bezala menperatzen dituela frogatu beharko du. Horrez gain, sakontze lan teoriko bat (Hurbilpen teoriko-praktikoa)idatziz aurkeztu beharko du, eta irakaslearen aurrean ahoz defendatu. Lan hau gertaera kritikoen analisi eta interpretazio prozesuan landutako gairen edo arazoren bati buruzkoa izango da.

Kasu honetan, hauek dira kalifikazio-portzentaiak:



Azterketa idatzia: %70

Hurbilpen teoriko-praktikoa: %30



Goian adierazi jardueretan lortutako puntuazioen batuketa izango da ikasgaiko azken nota. Halaber, jarduera bakoitza gainditu egin behar da, gutxienez 10etik 5eko puntuazioa lortuta, azken batazbestekoa egin ahal izateko.



Proba honetara ez aurkezteak deialdiari uko egin nahi zaiola esan nahiko du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaia ohiko deialdian gainditzen ez dute ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazio proba egiteko. Ikasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioarena izango da (Kudeaketa Araudia, II. kapituluaz, 9. artikulua).



Azken ebaluazioa azterketa idatzi zabala izango da. Bertan hainbat galdera, arazo, eta kuestio teoriko-praktikoak izango ditu ikasleak egoki erantzun beharrekoak. Honela, ikasgaiko gaitasunak eta edukiak behar bezala menperatzen dituela frogatu beharko du. Horrez gain, sakontze lan teoriko bat (Hurbilpen teoriko-praktikoa)idatziz aurkeztu beharko du, eta irakaslearen aurrean ahoz defendatu. Lan hau gertaera kritikoen analisi eta interpretazio prozesuan landutako gairen edo arazoren bati buruzkoa izango da.

Kasu honetan, hauek dira kalifikazio-portzentaiak:



Azterketa idatzia: %70

Hurbilpen teoriko-praktikoa: %30



Goian adierazi jardueretan lortutako puntuazioen batuketa izango da ikasgaiko azken nota. Halaber, jarduera bakoitza gainditu egin behar da, gutxienez 10etik 5eko puntuazioa lortuta, azken batazbestekoa egin ahal izateko.



Proba honetara ez aurkezteak deialdiari uko egin nahi zaiola esan nahiko du.











Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Oinarrizko irakurketak izango diren testuen dossierra. Fakultateko kopistegian eskuratu ahal izango dena.
- Ikasgaiko Moodle gunean zintzilikaturiko informazioa, materialak etab.
- Ikaslearen Gida, Moodle plataforman eskuragarri.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Alvarez, C. (2012). ¿Qué sabemos de la relación entre la teoría y la práctica en la educación?, Revista Iberoamericana de Educación, 60/2.

Alvarez, C. (2012). “La relación teoría-práctica en los procesos de enseñanza-aprendizaje”, Educatio Siglo XXI, vol 30., nº 2,. 383-402.

Apple, M.W. (1996). Política cultural y educación. Madrid: Morata, Kap. V., 125-153.

Carr, W. (1990). Hacia una ciencia crítica de la educación. Barcelona: Laertes.

Carr, W.(1996). Una teor ía para la educación. Madrid: Morata.

Carr, W.; Kemmis, S. (1988). Teoría crítica de la enseñanza. Barcelona: Martínez Roca.

Foucault, M. (1976). Vigilar y Castigar. Madrid: Siglo XXI. 7. Kap. “El panoptismo”, 227-261.

Hargreaves, A. (2003). Repensar el cambio educativo. Madrid: Amorrortu.

Jover, G. (1987). “El sentido de la intencionalidad en la relación educativa”, Revista española de pedagogía, 207-225.

Mialaret, G. (1981). Ciencias de la educación. Barcelona: Oikos-Tau, 33-41.

Monereo, C. (2010), "La formación del profesorado: una pauta para el análisis e intervención a través de incidentes críticos", REvista Iberoamericana de Educación, nº52, 149-178 orr.

Moore, T.W. (1985). Introducción a la teoría de la educación. Madrid: Alianza.

Navarro, R.; López, A. y Barroso, P. (1998). “El análisis de incidentes críticos en la formación inicial de maestros. Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 1. (1). Disponible en, http://www.uva.es/aufop/publica/revelfop/v1n1rnh.htm,

Rozada, J.Mª (2007). “¿Son posibles los puentes entre la teoría y la práctica, por todo el mundo demandados, sin pilares intermedios?, ROMERO, J.- LUIS, A. (koord.). La formación del profesorado a la luz de la profesionalidad democrática. Santander: Consejería de Educación de Cantabria, 47-53.

Schön, D.A. (1992), La formación de profesionales reflexivos. Madrid: Paidós/MEC.

Smyth, J. (1991). Una pedagogía crítica de la práctica en el aula. Revista de Educación, nº 294, pp 275-300.

Touriñán, J.M. (2012). “La mirada pedagógica: intervención educativa, intervención pedagógica y focalizaciones de la educación”, TOURIÑÁN, J.M.- SAEZ, R. Teoría de la educación, metodología y focalizaciones. La mirada pedagógica. La Coruña: Netbiblo, 389-399.

Trilla, J. (1992). El profesor y los valores controvertidos. Barcelona: Paidós, 131- 138.

Varela, J. ; Álvarez-Uria, F. (1996). Eskolaren Arkeologia. Bilbo: UPV/EHU. 13-54.







Gehiago sakontzeko bibliografia

Altrichter, H. – Elliot, J. (2000). Images of educational change. Buckingham: Open University Press.
Ball, S. J. (comp). (1993). Foucault y la educación. Disciplinas y saber. Madrid: Morata.
Carbonell, J.(2015), Pedagogías del siglo XXI. Alternativas para la inovación educativa. Barcelona: Octaedro..
Carr, W. (1993). Calidad de la enseñanza e investigación-acción. Sevilla: Diada Editora.
Gharlot, B. (1981). Educación, cultura e ideología. Madrid: Anaya.
Colom, J. (2002). “Para una tecnología de la educación. Fundamentos y epistemología”, Revista Educación y pedagogía, vol. 14, nº 33 (mayo-agosto), 13-27.
Colom, A.J. (koord.) (2003). Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak. Iruña: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
E.L. (2005). Pedagogo sortzaileak teorien iturburu. Hik hasi, 17. Zb., monografikoa.
Giroux, H. A. (1992). Teoría y resistencia en educación. Madrid: Siglo XXI.
Giroux, H.A. (2005). Estudios culturales, pedagogía crítica y democracia radical. Madrid: Editorial Popular.
Gordillo, Mª (1985). “El problema de la relación entre teoría y práctica en educación según el pensamiento alemán contemporáneo: consecuencias para la orientación educativa”, Revista Española de Pedagogía, nº 167, enero-marzo, 17-35.
Imbernon, F. (2002). La investigación educativa como herramienta de formación del profesorado. Barcelona: Graó
Mendel, G.; Vogt, Ch. (1978). El manifiesto de la educación. Madrid: Siglo XXI.
Meza, L.G. “La teoría en la práctica educativa”, http://revistas.tec.ac.cr/index.php/comunicacion/article/viewFile/1200/1107
Novak, J.D. (1996), Hezkuntzaren teoria eta praktika. Bilbo: EHU
Peiró i Gregòri, S. (2009). Teoría, investigación y práctica en educación. In Roig Vila, R (dir). Investigar desde un contexto educativo innovador. Alicante: Editorial Marfil, 329-358.
Rodriguez, F. (1985). Hezkuntzaren teoria (textu eta textuinguruak). Iruñea: Udako Euskal Unibertsitatea.

Aldizkariak

Educational action research.
Educational researcher.
Educational theory.
Hik hasi
Revista de educación.
Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado.
Tantak
Teoría de la educación.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTUNA URDIN, JON
  • IMAZ BENGOECHEA, JOSE IGNACIO
  • MADINABEITIA EZKURRA, ALBA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

09:00-13:00 (1)

4-15

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 0.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.5 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

09:00-13:00 (1)

4-15

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.9 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 3.9 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.9 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.9 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)