XSLaren edukia

Osasuna eta Hezkuntza26316

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Pedagogiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26316

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia1218
Gelako p.1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Osasuna eta Hezkuntza ikasgaia Pedagogia graduko laugarren ikasturtean lantzen den hautazko gaia da, eta ‘Garapen profesionala eta praktika pedagogikoa’ izenburua duen 7. moduluan integratuta dago.

Ikasgai honetan Osasunaren eta Hezkuntzaren arteko erlazioak arakatuko dira, betiere, osasunaren izaera holistikoan enfasia eginaz. Gurea egoki bideratzeko, gizabanako, komunitate eta ingurumen osasuntsuak lortzeko hezkuntzak duen betekizuna definitu eta forma emango zaio. Honek hainbat baldintzatzaile biologiko, sozial, ekonomiko, ekologiko eta politikoen arteko lotura konplexua aztertzea dakar, eta honekin batera, giza osasunean eragiten duten bizitzaren iragaite-faseak eta gainerako ongizate-alderdiak aintzat hartzea eskatzen du. Izan ere, jendartea osasuntsu egotea eta ingurune segurua baliatzea etorkizun iraunkorrerako aurrebaldintza garrantzitsua da.

Sarri premisa hauek medizina tradizionalaren eremuak gainditzen dituzte, eta bereziki, euren prebentziorako hezkuntza trataera beharrezkoa da. Osasuna eta hezkuntza uztartzen diren testuinguru posible horietan, pedagogiako profesionalaren lan-esparruak zehazten eta ekarpena zein mailatan egin daitekeen definituko eta aztertuko da. Osasuna continuum gisa ulertua, pedagogoak osasunerako hezkuntzan kalitatezko proposamenak egiteko bideak jorratuko dira, hortaz. Amaiera mailako ikasgaia denez, osasunerako hezkuntzak barne hartu ditzakeen lan arloei keinu egingo zaie eta arreta berezia eskainiko zaio teoria zein praktikaren gaineko hausnarketa-, azterketa-, eta sistematizazio-prozesuak finkatzeari.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Berariazko gaitasunak



Osasun-hezkuntzaren eremuan begirada pedagogikoa eraikitzea eta hezkuntza-ekinbideari lotzen zaizkion argudioak, ahoz zein idatziz, koherentziaz eraiki, adierazi eta praktikan ipintzeko gai izatea, irizpide zientifiko, etiko eta sozialei jarraituaz.



1.Osasuna continuum gisa ulertua, bizitzako erronkei aurre egiteko baliabide hezitzaileez jabetzea eta praktikara eramaten jakitea.

2.Osasunarekin harremanean pedagogoek duten sen teoriko-praktikoa eraikitzen jakitea.

3.Osasun-hezkuntzaren jakintzagaiak eta erronkak ekintza profesionalean jarrera ikertzaile, gogoetatsu eta kritikoarekin integratzen jakitea.

4.Osasunaren erabakitzaileak diren eragileei (herentzia genetikoa, bizimoduak eta ohiturak, elikadura, harreman sexu-afektiboak, ingurugiro fisikoa eta sozialari) buruzko ezagutzak kritikoki aztertzeaz batera, dimentsio hauetan prestakuntza-ekintza eraldatzaileak elkarlanean gidatzeko trebeak izatea.

5.Osasunaren ikuspegitik aztertutako errealitateari eta bertan izan beharreko jarrerari buruzko etengabeko indagazio jarrera izatea.



Zeharkako gaitasunak



(1ZG) Ahoz komunikatzeko gaitasuna: aurkezpenak modu egituratu eta koherentean egin, ezagutza teoriko/praktikoa integratuz.

(2ZG) Idatziz komunikatzeko gaitasuna: ideia eta iritzien justifikazioa eta arrazoiketa (ezagutza teoriko/praktikoa integratua); nazioarteko bibliografia erreferentzien eta esparru profesionaleko ereduen erabilera eginaz.

(3ZG) Ikasten ikasteko gaitasuna: zorroztasun zientifiko-akademikoaz, informazioaren bilaketa, miaketa, eta kudeaketa egitea.

(4ZG) Taldean lanean aritzeko gaitasuna: ideiak argi egituratu eta mailakatu diziplina anitzeko taldeetan helarazteko.

(5ZG) Sortzeko gaitasuna: egoera aldakorretara egokitu, jokabidea moldakortasunez eta malgutasunez aldatuz; ohiko arazo pedagogikoentzat irtenbide berriak proposatuz; ebaluazio adierazleak erabiliz eta xedea etengabeko hobekuntza izanik.





Ikaskuntza emaitzak



a)Osasun-hezkuntza ikuspegi globaletik eta jarrera kritikoarekin aztertzen du eta arrazoibide hauei erantzuna ematen dieten praktika integratzaileak garatzen ditu.

b)Osasun-hezkuntzan erabakitzaileak diren eragileei lotutako problematika nagusiak identifikatzeaz batera, esku-hartze eremuak zedarritzen ditu.

d)Osasun-hezkuntza sustatzeko printzipio ezberdinak bereizten ditu eta irizpide teorikoekin uztartzen diren teknika metodologikoak erabiltzen ditu.

e)Osasun-hezkuntzan dituen irizpide teorikoei eta praktika pedagogikoei buruz hausnartzen du. Bere hausnarketa modu sortzaile, gogoetatsu, eta argian aurkezten du, ahoz zein idatziz.

f)Osasun-hezkuntza errealitatearen inguruan talde hausnarketa eta interpretazio partekatua egiten du, lantaldeko gainontzeko partaideen ekarpenak eta interpretazio ikuspegi ezberdinak kritikoki jasotzen dituelarik, kasu bakoitzean, banaka zein taldeka, sortzen diren dokumentuetan.

g)Elkarlanean osasun-hezkuntza oinarri duen proposamen pedagogiko eraldatzaile baten diseinua garatu eta defendatzen du, aurretiazko formazio prozesuan ikasitakoetatik hornitzen delarik.

h)Ikaskuntza prozesua ardatz hartuta, nork bere burua ebaluatzeko, taldearen jarduna baloratzeko eta ikas-irakaskuntza esperientzia balioztatzeko gaitasuna, ahoz zein idatziz, ziurtatzen du.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. OSASUNA ETA HEZKUNTZA: Nola ulertu beharko luke pedagogoak osasun-hezkuntza gaur egungo jendartean?



1.1. Osasuna kontzeptu gisa definitzea. Kontzeptuaren eboluzioa definizio klasikotik dinamikoagoetara

1.2. Osasun-hezkuntza: zer da? Egungo ikuspegiak, eredu teorikoak eta hezkuntza-eragileak

1.3. Osasun-hezkuntza hezkuntza formalean eta ez formalean





II. OSASUN-HEZKUNTZAREN SUSTAPENA ETA BERARIAZKO ERABAKITZAILEAK: Zer da osasuntsu bizitzea?



2.1. Bizi kalitatea eta bizitzaren iragaitea: osasunaren erabakitzaileak

a)Osasuna eta biologia, faktore endogenoak

b)Osasuna eta bizimoduak: bizi kalitatea

d)Osasuna eta nutrizioa: giza elikatzearen aldaketa ebolutiboak, elikadura, gizartea eta kultura

d)Osasuna eta heziketa sexu-afektiboa: plazera, harreman sexu-afektiboak, ohitura osasuntsuak

e)Osasuna eta ingurumena: ingurugiro osasuntsuak eta gizartearen ongizatea



III. PRESTAKUNTZA PEDAGOGIKOA OSASUN-HEZKUNTZAN: Talde-osasunerantz irangabidea eta akonpainamendua



3.1. Ikerketa oinarri duen prestakuntza prozesuan sakonduz

3.2. Prestakuntza proiektuen agertokia

3.3. Pedagogoen gaitasunak prestakuntza-saioetan: komunikazioaren indarra



MetodologiaToggle Navigation

Klasean erabiliko den metodologiaren helburua ikasle bakoitza bere ikaskuntza-prozesuaren eragile aktiboa bihurtzea izango da. Hori lortzeko bakarkako zein taldeko lana bultzatuko da, hausnarketa eta jarrera kritikoa sustatzea bilatuz. Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu, ezagutza marko orokor eta erreferentziazkoa izango dena. Ikasgelako denbora gehiena hainbat zereginetan erabiliko da, normalean talde lanean, eta batzuetan, bakarkakoan. Ikasgelako dinamikak, zera eskatzen dio ikasleari: parte-hartze aktiboa gelan, kideekin batera hausnartzeko jarrera eraikitzailea edukitzea, eta ikaskuntzaren aurrean jarrera arduratsua eta kritikoa izatea.



Lauhilabeteko honetan ikasleek bi eginbehar nagusi izango dituzte, bata (A) norbanako mailan (%25) eta bestea (B) taldeka antolatzeko (%55).



A.Introspekzio-lan pertsonala ikasgaiarekin batera hasi eta bukatuko da, eta garapen prozesua islatuko duen gogoeta txosten pertsonala izango da amaierako produktua. Eginbehar honen helburua nork bere azterketa/errebisioa/jabekuntza egitea izango da eta horretarako, irakasleak gomendatutako liburua aintzat hartuta nork bere beharretara egokitutako irakurketa selektiboa burutuko du (Behin liburua eskuratuta eta azaleko azterketa egin ondoren, tutoretza orduetan ikasleak banaka irakaslearekin elkartuko dira euren lan-interesak/proposamenak aurkezteko). Ondoren, irakurketa sakona eta idazkuntza sortzaile eta gogoetatsua entrenatuko du ikasleak.



B.Elkarlanean eta taldeka honako zereginari heldu beharko diote: Osasun-hezkuntzarako prestakuntza pedagogiko eraldatzaile baten proposamena jasotzen duen txostena eta horren baitako prestakuntza-dinamikaren inplementazioa eta kontrastea gelan. Proiektua hiru entregagaiek osatuko dute: 1.go Entregagaia: Kokapen teorikoa. Egungo errealitate ekonomiko, politiko eta soziala testuinguruan kokatuz, nola definituko zenukete pedagogo gisa osasun-hezkuntza?; 2. Entregagaia: Prestakuntza pedagogikoaren proposamena. Aztertu nahi den osasun arazoari buruzko ezagutza kritikoa eraikitzea, eta modu komunikatiboan eta elkarlanean osasun-hezkuntzatik prestakuntza proposamen bat taxutzea; 3. Entregagaia: Ikaskuntza prozesuaren balorazio erreflexiboa (a) Pertsonala; (b) Taldekoa; eta (d) Ikas-irakaskuntza prozesuaren



A zein B zereginen inguruko zehaztapen gehiago Ikaslearen Gidan aurkituko ditu ikasleak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Portfolio (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1)Azken ebaluazioa batezbesteko nota da, batetik, bakarkako lanarena (% 30), bakarkako lanarena (% 30) eta idatzizko probarena (%40). Azken ebaluazioan lan guzti hauek eskatuko dira.



2) Ez bada azken ebaluaziora aurkezten, deialdiari uko egiten zaio.



Ebaluazio jarraia egitera ez doan ikasleak inprimaki bat eman beharko dio irakasleari, klaseak hasi eta 9 asteko epean, ebaluazio jarraiari uko egiten diola adieraziz.



Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Ez bada azken ebaluaziora aurkezten, deialdiari uko egiten zaio. Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 12.2. artikuluaren arabera, etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40ª edo hori baino txikiagoa (kasu honetan bezala), deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiko amaierako proba, froga ezberdinez osatutakoa izango da:



1) Introspekzio-lan pertsonala biltzen duen txostena (%30)

2) Osasun-hezkuntza prestakuntza pedagogiko eraldatzailea (%30)

3) Froga idatzi zabala (%40). Bertan hainbat galdera, arazo, eta eztabaidagai teoriko-praktikoak izango ditu ikasleak eta egoki erantzun beharrekoak. Honela, ikasgaiko gaitasunak eta edukiak behar bezala menperatzen dituela frogatu beharko du.



Azterketa egunean 3 froga hauek ez aurkezteak ezohiko deialdiari uko egin nahi zaiola esan nahiko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Sarriugarte, D. (2014). Erraiak. Elkar argitaletxea: Donostia.
-Ikaslearentzako gida (eGelan eskuragarri)
-Ikasgaiko eGela plataforman zintzilikaturiko bestelako informazioa, artikuluak, materialak, etab.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Catalán, V. G., Sala, M. J. R., & Beguer, A. C. (1993). La Educación para la Salud: una propuesta fundamentada desde el campo de la docencia. Enseñanza de las ciencias: revista de investigación y experiencias didácticas, 11(3), 289-296.

Diéguez, J. G., & i Gras, M. F. (1988). Educación para la salud. Revista de educación, (287), 287-306.

Esteban, M. L. (2006). El estudio de la salud y el género: las ventajas de un enfoque antropológico y feminista. Salud colectiva, 2, 9-20.

Freire, P. (1999). Autonomiaren pedagogia. Hezkuntzan jarduteko beharrezko jakiteak. Ikastaria: Cuadernos de Educación, 10, 9-71.

García, E. P., eta Marchena, J. A. M. (2013, Azaroa). Aproximación al concepto de educación para la salud: una perspectiva histórica. En I Congreso Virtual Internacional sobre Innovación Pedagógica y Praxis Educativa. INNOVAGOGIA 2012.

Martínez, A. G. (2006). Contextos no formales y educación para la salud. Revista de Estudios de Juventud, (74), 49-70.

Moral, P. A. P., Gascón, M. L. G., & Abad, M. L. (2014). La salud y sus determinantes sociales. Desigualdades y exclusión en la sociedad del siglo XXI. Revista internacional de sociología, 72(Extra_1), 45-70.

Weinstein, L. (1978). Salud y autogestión. Montevideo: Nordan y Buenos Aires: Tupac ediciones.

Platero, L., Del Rio, A. eta Celorio, G. (2016): Hezkuntza emantzipatzailea: zer berri? hariak 1(1), 4-11.

Valadez, I., Villaseñor, M., & Alfaro, N. (2004). Educación para la Salud: la importancia del concepto. Revista de Educación y Desarrollo, 1(1), 43-48.

Venegas, M. (2013). La educación afectivosexual en el marco de la educación para la ciudadanía democrática y los derechos humanos. RASE: Revista de la Asociación de Sociología de la Educación, 6(3).

Valls-Llobet, C. (2014). Mujeres, salud y poder. Ediciones Cátedra.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aizpuru, A. eta Altonaga, B. (2014). Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz. Udako Euskal Unibertsitatea: Bilbo.
Aritzeta, A.; Soroa, G. eta Etxebarria, I. (2013). Emozioak eta gaitasun emozionalak. Udako Euskal Unibertsitatea: Bilbo.
Bach, E. (Koord.)(2008). Lo más cerca posible. Bases para una educación afectiva y sexual sana. Madril: CISSPRAXIS, S.A.
Cabanillas, M. C., eta Méndez, E. L. (2008). Educación para la salud: guía práctica para promover estilos de vida saludables. Ediciones Pirámide.
Esteban, M. L. (1996). Emakumeen osasunaz beraiei galdezka. Ugalketa-eta sexualitate-eredu desberdinak. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, (17), 3-45.
Fernando, M., Salvador, S., eta Rafael, G. (2004). Métodos y medios en promoción y educación para la salud. Espainia. Editorial UOC.
Galarraga Aiestaran, A. (2013). Dieta ona osasunerako eta ingurumenerako. Elhuyar: zientzia eta teknika, (298), 28-36.
Haraway, D. J. (1995). Ciencia, cyborgs y mujeres: la reinvención de la naturaleza (Vol. 28). Universitat de València.
Hik Hasi (2000). Afektibitatea eta Sexu Hezkuntza. 6. Monografikoa. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak, Xangorin. (2015eko azaroaren 2an kontsultatua.) http://www.hikhasi.eus/fitx/fitxategiaJeitsi.php?id=42&emota=6&dok_id=1136
Landaburu, E. (2001). Cuídate compa!. Txalaparta.
Lodeiro, T. (2008). Consumir menos, vivir mejor. Ideas prácticas para un consumo más consciente. Txalaparta. https://tonilodeiro.net/consumir-menos-vivir-mejor-libro/ (2016/12/28an kontsultatua).
Palacio, J. M. A. (2007). Guía para el diseño y la mejora de proyectos pedagógicos de educación y promoción de la salud. Ministerio de Educación.
Perea, R. (2010). Promoción y educación para la salud: tendencias innovadoras. Madril: Ediciones Díaz de Santos.
Rochon, A. (1991). Educación para la Salud: Guía práctica para realizar un proyecto. Bartzelona: Masson, SA. 380 orr.

Aldizkariak

-Ardatza aldizkaria: http://www.ehne.eus/index.php?option=com_content&view=category&layout=blog&id=16&Itemid=30&lang=eu
-Argia aldizkaria: https://www.argia.eus/
-Elhuyar Aldizkaria: Zientzia eta Teknologia: http://www.aldizkaria.elhuyar.eus/
-Hik hasi: www.hikhasi.eus/
-Ihitza aldizkaria: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-ihitza/eu/
-Journal of Education and Health Promotion: http://www.jehp.net/

Web helbideak

-Alezeia. Asociación de educación para la Salud: http://www.alezeia.org/
-Emaize. Sexologia zentroa: http://emaize.com/?lang=EU
-EHNE. http://ehnebizkaia.eus/index.php
-Errigora proiektua: https://www.errigora.eus/es
-Hiri osasuntsuetarako nazioarteko fundazioa: http://www.healthycommunitiesinstitute.com/
-Ikastetxe osasuntsuen programa: http://webarchive.nationalarchives.gov.uk/20060715141954/wiredforhealth.gov.uk/
-OMEko hiri osasuntsuak: http://www.euro.who.int/en/home
-Osakidetza. Osasun Plana 2013-2020: http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf
-Saretuz. http://www.saretuz.com/
-UNESCOren prebentziorako hezkuntza-programa (GIB/HIESa, drogak eta abar): http://www.unicef.org/lifeskills/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTUNA URDIN, JON
  • IMAZ BENGOECHEA, JOSE IGNACIO
  • MADINABEITIA EZKURRA, ALBA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

09:00-13:00 (1)

19-30

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.12 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 3.12 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.12 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.12 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)