XSLaren edukia

Irakasleak

MARTA SAN MARTIN LIZARRALDE

Ezagutza arloa
Ekonomia Analisiaren Oinarriak
Saila
Analisi Ekonomikoa
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
marta.sanmartin@ehu.eus

Ekonomia zientzietan lizentziatua (1990) eta Ekonomian doktorea (1999) Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Gaur egun, Unibertsitateko Titularra da UPV/EHU-ko Analisi Ekonomikoa sailan.

Lan merkatuaren arloan ekin zion ikerkuntza lanari, hezkuntza arloan hain zuzen. Doktore-tesian hezkuntzan inbertitzearen prozesuan, eta bertako urratsetan, ikertu zuen: lehengo urratsa, gizabanakoak zenbat inbertitzearen erabakia hartu behar dueneko urratsa, eta bigarrena, inbertsioaren etekinak jasotzeari dagokien urratsa. Geroago, koautoreekin elkarlanean industria-ekonomiara eta hazkunde ekonomikora luzatu zituen ikerkuntza-lerroak. CNEAI-k aintzatetsitako seiurteko bat dauka eta bere ikerkuntza-bizitzan 20 ikerkuntza-proiektutan parte hartu du.

Irakaskuntzari dagokionez, Ekonomi Teoriaren barruan graduko Mikroekonomia eta Makroekonomia arloetako irakasgaietan aritu da. Honetaz gain, beste sailetako irakasleekin batera hezkuntza berrikuntzarako proiektuetan ere lan egin du, ikaslearen ikasketa aktibo eta autonomoa hobetzeko helburuaz.