XSLaren edukia

Hiri Geografia25545

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25545

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hiri-geografia hirugarren mailako derrigorrezko irakasgaia da, 6 kreditukoa. Geografiaren Oinarriak deritzon moduluaren barruan dago, eta hiri-paisaiak ulertzeko ezinbesteko irakasgaia da. Lehen lauhilekoan ematen da, eta komenigarria da biztanleriaren geografia eta geografia ekonomikoa ikasi izana. Gomendagarria da, halaber, GISen erabilerari buruzko oinarrizko ezagutza izatea. Ikasgai honetan sakontzeko, ikasleak hiri-plangintzaren ikasgaia edukiko du bigarren lauhilekoan.



Ikasgai honetan hiria aurkeztuko dugu, bere berezitasunak eta konplexutasuna ikasteko asmoz. Hiri espazioaren ikasketa geografiaren ikuspuntutik burutuko dugu: oinarrizko kontzeptu eta prozesuak, hiri espazioa azaltzeko proposatu diren teoriak eta hura interpretatzeko erabiltzen diren teknikak eta prozedura ezberdinak praktikan jarriko dira. Hiria barnetik ikasiko da (egitura, morfologia, funtzioak...) eta baita sistema batean antolatuta dagoenean ere (eragin-eremuak, hiri-sareak, hirien hierarkiak, e.a.).



Irakasgaiaren erabilgarritasuna, batez ere, hiri-espazioen diagnostiko integrala egiteko behar diren ezagutzak eskuratzeko aukera ematen du, eta hori argi eta garbi aplikatzen da hirigintzako eta lurralde-antolamenduko azterlanetan. Halaber, hiri-fenomenoarekin lotutako prozesu sozialak eta ekonomikoak ezagutzeko aukera ematen du, eta, horrela, etorkizunean aholkularitzetan, administrazio publikoetan edo hiri-politiken eta toki-kudeaketaren esparruan lan egiten duten erakundeetan laneratzen lagun dezake.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GEOGRAFIA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUAREN TITULUAREN GAITASUN OROKORRAK ETA OINARRIZKOAK:



CB2: Ikasleek bere lanerako edo bokazioa aurrera eramateko era profesionalaren bidez bere ezaguerak ondo aplikatzea jakin dezatela. Aldi berean, arazoak konpontzeko baita argudioak defendatzeko gaitasun nahikoak izan ditzatela.

CB3: Sozialki, zientifikoki edota etikoki nabarmenak diren gaiei buruzko gogoeta eman daitezkeen iritziak igortzeko eta datu aipagarriak interpretatzeko gaitasunak lor ditzatela.

CB4: Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak bai publiko espezializatu zein ez espezializatutakoarentzako transmititu ahal ditzatela

CB5: Ikasleek, gerora begira, ikasketa berriak modu autonomo baten bidez guztiz beharrezkoak diren ikasi-gaitasunak gara eta lor ditzatela.

G004: Lurraldea ezagutu, ulertu eta interpretatzea eta ingurune fisikoa gizarte eta giza esparruarekin erlazionatzea.

G005: Lekuen, eskualdeen eta kokapenen aniztasuna azaltzea eta harreman espazialak eta prozesuak ulertzea.

Lurralde-eskala ezberdinetako fenomenoak elkarrekin erlazionatzea.

G006: Informazio geografikoa Lurraldea antolatzeko, interpretatzeko, analizatzeko eta deskribatzeko erabiltzea. Informazio hori modu kartografikoaren bitartez garatu eta informazio estatistikoa osatu eta interpretatu.





GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

- 1. GAITASUNA: Geografiaren sektorekako espezializazioen bidez, lurraldeen bereizketa egiteko lagungarriak diren alderdien ikuspegia eskuratzea, eta iritzi deskriptiboak eta preskriptiboak emateko gai izatea (Moduluaren M03CM03 konpetentzia).

- 2. GAITASUNA: Eskualdeak aztertzeko erabilitako eta diziplina beregainetan garatutako kontzeptuen ikuspegi kritikoa eskuratzea (Moduluaren M03CM05 konpetentzia).

- 3. GAITASUNA: Diziplina hauen berezko teknikak eta metodologia erabiltzen jakitea, dokumentatzeko, datuak biltzeko eta analisiak egiteko (Moduluaren M03CM06 konpetentzia)



ZEHARKAKO GAITASUNAK:

Irakasgaian "idatzizko adierazpena" deritzon zeharkako gaitasuna (ZG2, titulazioaren G002-rekin lotuta) ere landuko da 3. mailako domeinu maila lortzeko asmoz. Beraz, ikaslea, irakasgaia egin ondoren, gai izan beharko da, "idazki luze eta konplexuetan edukiak antolatzeko eta adierazteko estilo egokia daukala erakusteko, idatzitako komunikazio ahalmen sendoa frogatuz". Konpetentzia hau proposatutako lan praktikoen bidez espezifikoki ebaluatuko da.



IKASTEAREN EMAITZAK:

Ikasturtea amaitzen denean, ikasleak, ikasgaia gainditzeko, honako alderdi hauek menderatzen dituela frogatu beharko du:

- 1. IKASTEAREN EMAITZA: ikasleak hiri-geografiaren azterketa-iturriak maneiatzen ditu.

- 2. IKASTEAREN EMAITZA: ikasleak hirien antolamendu espazialaren printzipioak eta teoriak eta hiri-sistemen egitura azaltzen ditu.

- 3. IKASTEAREN EMAITZA: ikasleak hiriko barne-espazioa, metropoli-espazioak, hirietako eskualde-sistemak eta hiri-hierarkiak aztertzeko teknikak erabiltzen ditu, eskala desberdinetan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teorikoak honako zortzi gai hauetan antolatzen dira, eta ikaslearen gidan garatuko dira:



1. GAIA: Hiri Geografiari Sarrera.

2. GAIA: Hiriaren morfologiaren ikasketa.

3. GAIA: Hiriaren irudia eta hautematea.

4. GAIA: Hiriaren egitura soziala.

5. GAIA: Hiriaren funtzioak.

6. GAIA: Hirien espezializazio funtzionala eta hiriguneen sailkapena.

7. GAIA: Hiri-sareak. Grafoen teoria.

8. GAIA: Hirien eta hiri-sistemen egungo dinamikak.



Eduki praktikoei dagokienez, honako alderdi hauek landuko dira:

- Hiri-morfologia planoen bidez aztertzea.

- Bereizketa-indizeak kalkulatzea eta interpretatzea.

- Hiri-espazioen mapa mentalak egitea.

- Hirien espezializazio funtzionala aztertzeko adierazleak kalkulatzea (kokapen-koefizienteak, Nelsonen indizea, Christallerren indizea, etab.).

- Hirien hierarkia aztertzea, maila-tamaina eta lehentasun-indizea aplikatuz.

- Clark-Evans indizearen kalkuluaren bidez hiri-sarearen banaketa aztertzea.

- Hiri-sareen topologiak aztertzea eta grafoen teoria hiri-sareen azterketan aplikatzea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasle-taldeak eskola magistralak, eta horietan, eduki teorikoak xehatuko dira, eta metodologia aktiboak konbinatuko ditu. Metodologia horietan, ikasleek modu autonomoagoan eta parte-hartzaileagoan, zenbait zeregin garatu beharko dituzte (kasu-azterketak, lana kooperatiboak, ariketen ebazpena, gela iraulia, puzzle teknika, etab.). Horrez gain, Bilborako kanpo-irteera bat ere egingo dute, kasu azterketa batean oinarritutako lan bat egiteko.



Irakasgaiak 6 kreditu ditu, eta, beraz, 150 orduko lan-zama dakar ikaslearentzat. Honela kalkulatzen dira:



- Jarduera presentzialak: ikasgaiaren helburuak lortzeko, irakasleak klase magistralak, landa-irteera (zortzi orduko iraupena) eta ikasgelako zereginak (elkarlaneko praktikak, ariketak, arazoak ebaztea, kasu-ikasketak, etab.) erabiliko ditu. Ordu horietan, azalpen teorikoak eta praktikak tartekatuko dira. Guztira, 60 ordu dira.

- Eskolaz kanpoko jarduerak: helburua da ikasleak modu autonomoan lantzea irakasgaiaren gaitasunak eta edukiak. Horretarako, ikasturtean zehar bi lan egitea proposatuko zaie ikasleei. Tutoretzapeko lanak dira, horiek egiteko jarraibideak emango dira, eta bidalketak egela plataformaren bidez egin beharko dira, zehaztutako egunetan. Irakasleek atzeraelikadura izango dute egelaren bidez ere, proposatutako zuzenketak eta gomendioak egin ondoren, ikasleak beharrezko hobekuntzak egin ditzan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua lehentasunezko aukera gisa planteatzen da irakasgai honetan.



EBALUAZIO JARRAITUA

Ebaluazio jarraituaren sistema aukeratzen duten ikasleak honela kalifikatuko dira: amaierako kalifikazioaren % 50 banakako lanen nahiz lan kooperatiboen bidez ebaluatuko da. Gainerako % 50a amaierako ebaluazio-proba baten bidez ebaluatuko da. Lanak aurkeztu beharko dira, azken azterketara aurkezteko eskubidea izateko. Azken azterketara ez aurkezteak abian den deialdiari berariaz uko egitea dakar. Irakasgaia gainditzeko, bost puntuko batez besteko nota lortu beharko da, eta lan praktikoen eta azterketaren arteko batez bestekoa egin ahal izateko, gutxienez hamarretik lau puntu lortu beharko dira bi aldeetan. Nahitaezkoa izango da lan guztiak entregatzea. Jokabide makur eta iruzurrezkoak eginez gero, ikasgaia ez-gai kalifikazioa edukiko du ikasleak.



EBALUAZIO-TRESNAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

1. lana (Hiriaren irudi bisualaren azterketa): taldean lan egiteko gaitasuna, iturri bibliografikoen erabilera, ahalegina, idatzizko adierazpena (ortografia eta sintaxia), IKTak menderatzea, termino geografikoen erabilera zuzena.

2. lana (Bizitegi-bereizketari buruzko azterlana): informazio-iturriak erabiltzea, arazoak konpontzea, gaitasun kartografikoak, hiri-geografiari dagozkion metodo eta teknikak aplikatzea, ahalegina, idatzizko adierazpena (zuzenketa ortografikoa eta sintaktikoa).

Azterketa teoriko-praktikoa: gertaera geografikoak azaltzeko eta erlazionatzeko gaitasuna, argudiatzea eta arrazoitzea, idatzizko adierazpenaren zuzentasuna.





EBALUAZIO EZ-JARRAITUA

Hala ere, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Kasu honetan azterketa ebaluazio jarraian egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. artikulua).



UNEKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Azterketaren pisuak nota finalean %40 gainditzen duenez (bai ebaluazio jarraian bai ebaluazio finalean), ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Aurkezteke" jarriko zaio.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA

Ezohiko deialdian ikasgaia gainditzeko eskatzen diren frogak, ohiko deialdian aurkeztu behar direnen parekoak dira. Urtarrileko deialdian ikasgaiaren parte bakarra aprobatuta izanez gero, parte horren nota ekainerako gordeko da; kasu honetan, 2. deialdian suspenditutako partea (azterketa ala praktikak) burutu/entregatu beharko du ikasleak. Urtarrileko deialdian gainditutako partearen nota gordeko diogu ikasleari ekaineko deialdirako. Dena den, lehen deialdian ikasgaia suspenditu duen ikasleak lan praktikoetan edo azterketan lortutako emaitzak gorde nahi ez baditu, 2. deialdiko azterketa data baino 7 egun lehenago, idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari, ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioei uko egiten diola eta irakasgaiari dagokion notaren %100 balioko duen azken proba bat egin nahi duela.



EBALUAZIO EZ-JARRAITUA

Horrela, ikasleak notaren 10 punturen gainean azterketa egiteko eskubidea edukiko du, baina kasu honetan azterketa ebaluazio jarraian egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz.



UNEKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Ikaslea ez bada azterketara aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Aurkezteke" jarriko zaio.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGelan utziko diren materialak (urtero eguneratuta).
Geo-Segregation Analyzer (software libre).
QGIS edo ArcGIS.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Capel, H. (1975). La definición de lo urbano. Estudios geográficos, 138(139), 265-301. http://www.ub.es/geocrit/sv-33.htm

Ferrer Regales, M. (1992). Los sistemas urbanos. Síntesis.

Florida, R. (2009). Las ciudades creativas: Por qué donde vives puede ser la decisión más importante de tu vida. Paidós.

Gehl, J. (2014). Ciudades para la gente. Infinito.

Gobierno Vasco (2010). Manual de análisis urbano. Género y vida cotidiana. Gobierno Vasco.

Jacobs, J. (2011). Muerte y vida de las grandes ciudades americanas. Capitán Swing Libros.

Knox, P., & Pinch, S. (2010). Urban social geography: an introduction [6th ed.]. Pearson.

Lois González, R.C. (Coord.), González Pérez, J.M., Escudero Gómez, L.A. (2013). Los espacios urbanos. El estudio geográfico de la ciudad y la urbanización. Biblioteca Nueva.

Lynch, K. (1998 {1960}). La imagen de la ciudad (7ª ed.). Gustavo Gili.

Nel·lo i Colom, O. (2021). Efecto barrio : segregación residencial, desigualdad social y políticas urbanas en las grandes ciudades. Tirant Humanidades.

Newman, O. (1996). Creating Defensible Space. Washington, D.C.: U.S. Department of Housing and Urban Development

Pacione, M. (2013). Urban geography: A global perspective. Routledge.

Zárate Martín, M. A. (1991). El espacio interior de la ciudad. Ed. Síntesis.

Zárate Martín, M. A. (2012). Geografía urbana: Dinámicas locales, procesos globales. Universitaria Ramón Areces.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aguado-Moralejo, I., Echebarria, C., & Barrutia, J. M. (2022). Efecto barrio en Bilbao:
evidencia empírica reciente. Estudios Geográficos, 83 (292), e093. https://doi.org/10.3989/estgeogr.2022101.101
Borja, J., & Castells, M. (1997). Local y global: la gestión de las ciudades en la era de la información. Taurus.
Capel, H. (2005). La morfología de las ciudades: sociedad, cultura y paisaje urbano. Ediciones del Serbal.
Clark, D. (2003). Urban world / Global City. Routledge.
Delgado Viñas, C., Juaristi Linacero, J., & Tome Fernández, S. (2012). Ciudades y paisajes urbanos en el siglo XXI. Estudio Ediciones.
Estébanez, J. (1996). Las ciudades. Morfología y Estructura. Síntesis.
García Ballesteros, A. (1995). Geografía urbana. Oikos-Tau.
George, P. (1974). Geografía Urbana. Ariel.
Girardet, H. (1992). Ciudades: alternativas para una vida urbana sostenible. Celeste Ediciones.
Gutiérrez, J. (1984). La ciudad y la organización regional. Cincel.
Hernando, A. (1983). Hacia un mundo de ciudades. El proceso de urbanización. Cincel.
Herrera, F. (1998). El sistema de ciudades en Europa y España. Desarrollo urbano y estrategia de política territorial. Alfa Delta.
Jones, E. (1990). Metropolis. Alianza Editorial.
King, A.D. (1990). Global cities. Routlegde.
López García, J. (1987). Geografía Humana y Económica. Geografía urbana. Akal.
Oliveira, V. (2016). Urban morphology: an introduction to the study of the physical form of cities. Springer.
Precedo Ledo, A. (1996). Ciudad y desarrollo urbano. Síntesis.
Precedo Ledo, A. (1988). La red urbana. Editorial Síntesis. (1996).
Solís Trapero, E., Ruiz Apilánez, B., García Camacha Gutiérrez, I., Ureña Francés, J. M., & Mohíno Sanz, I. (2019). El enfoque morfogenético y cuantitativo aplicado al estudio de las formas urbanas y la diversidad funcional: el caso de Toledo. Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles, (82)2753, 1–45. https://doi.org/10.21138/bage.2753

Aldizkariak

ACE. Architecture, City and Environment: http://www-cpsv.upc.es/ace/
Boletín de la Asociación de Geógrafos Españoles: https://bage.age-geografia.es/ojs/index.php/bage
Ciudad y Territorio. Estudios Territoriales: https://recyt.fecyt.es/index.php/CyTET
Ciudades. Revista del Instituto de Urbanística de la Universidad de Valladolid: http://www3.uva.es/iuu
Cuadernos de Investigación Urbanística: http://www.aq.upm.es/Departamentos/Urbanismo/publicaciones/ciur.html
Eure: http://www.scielo.cl/eure.htm
Lurralde: http://www.ingeba.euskalnet.net/lurralde/
Perspectivas urbanas: http://www.etsav.upc.es/urbpersp
Práctica Urbanística: http://practicaurbanistica.laley.es
Proyecto y Ciudad: http://www.proyectoyciudad.es/
Revista urbana: http://www2.scielo.org.ve/scielo.php?script=sci_issuetoc&pid=0798-052320020001&lng=es&nrm=is
Scripta Nova. Revista electrónica de geografía y ciencias sociales: https://revistes.ub.edu/index.php/scriptanova
URBAN. Revista del Departamento de Urbanística y Ordenación del Territorio: http://www.aq.upm.es/Departamentos/Urbanismo/publicaciones/urban.html

Web helbideak

Atlas Digital de las Áreas Urbanas: http://atlasau.fomento.es/
City Mayors: http://www.citymayors.com/sections/rankings_content.html
City Form Lab: http://cityform.mit.edu/projects/urban-network-analysis.html
Ciudades para un futuro más sostenible: http://habitat.aq.upm.es/
Globalization and World Cities Research Network: http://www.lboro.ac.uk/gawc/
Globalization and World Cities Research Network: https://www.lboro.ac.uk/gawc/index.html
SIOSE: http://www.siose.es/
SIU: https://www.mitma.gob.es/portal-del-suelo-y-politicas-urbanas/sistema-de-informacion-urbana/sistema-de-informacion-urbana-siu
The Principal Agglomerations of the World: http://www.citypopulation.de/world/Agglomerations.html
Udalmap: https://www.euskadi.eus/indicadores-municipales/web01-a2ogaeko/es/
UN-HABITAT: http://unhabitat.org/
Urban Atlas: http://www.eea.europa.eu/data-and-maps/data/urban-atlas
Urban Data Platform Plus: https://urban.jrc.ec.europa.eu/#/en
Urban Planet: http://news.bbc.co.uk/2/hi/in_depth/world/2006/urbanisation/
World Bank – Urban Development: http://www.worldbank.org/en/topic/urbandevelopment
World urbanization prospect: http://esa.un.org/unpd/wup/
World City Population: http://luminocity3d.org/WorldCity/#3/35.96/-42.45

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SALA SISTEMAS INFORMACIÓN - . (1)
  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.50 - LETREN FAKULTATEA (1)