XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26867

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
26867
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindiuta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Lanaren funtsezko helburua ikasleak heldutasuna erakustea titulazioaren gai propio bat, teorikoa zein praktikoa, aurrera eramateko, eta horrela indartzea jarduera profesionalean behar dituzten gaitasunak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GrALak honako hauetara bideratuta egon behar du: titulazioari loturiko gaitasun orokorrak aplikatzea, azterketa esparruko datu esanguratsuak bilatzeko, kudeatzeko, antolatzeko eta interpretatzeko gaitasuna lantzea, zientzia nahiz teknologia gai esanguratsuei buruzko hausnarketa bat egiten duten iritziak emateko eta, hala, pentsamendu eta iritzi kritikoa, logikoa eta sortzailea garatzeko. Jarduera hezigarriak askotarikoak izan daitezke, eta gradu titulazio osoan zehar eskuratutako gaitasunak garatu eta aplikatzera bideratuta egongo dira. GrALak titulazioari loturiko honako gaitasun hauek aplikatu behar ditu:

Zeharkakoak

1. Metodo zientifikoa aplikatzerakoan, aztertzeko, laburbiltzeko eta modu kritikoan arrazoitzeko gai izatea.

2. Modu autonomoan ikastea eta egoera berrietara egokitzea.

3. Entzule profesionalei eta ez profesionalei ideiak helarazi eta komunikatzeko gai izatea, atzerriko hizkuntzak erabiliz; ingelesa, bereziki.

4. Diziplina eta kultura anitzeko taldeetan lagundu eta lan egiteko gai izatea, genero berdintasuna errespetatuz.

5. Eskuratutako ezagutzak arlo profesionalean aplikatzeko gaitasunak garatzea.

6. Sortzeko eta ekiteko gaitasuna: proiektuak formulatu, diseinatu eta kudeatzea, ezagutza eta jarrera berriak bilatu eta integratzea.

7. Konpromiso etikoa garatzea eta eztabaida sozialean parte hartzeko gai izatea.

Espezifikoak

8. Zientzialariek Biokimika eta Biologia Molekularra arloko informazio zientifikoa sortzeko, helarazteko eta zabaltzeko erabili ohi dituzten prozedurak ezagutzea.

9. Termino zientifiko zehatzak erabiliz adieraztea maila molekularrean zelulek izaten dituzten prozesu desberdinak, eta arloari dagokion terminologia erabiltzea.

10. Laborategi kimiko/biokimiko batean behar bezala lan egitea, honako hauek aintzat hartuta: segurtasun kimikoa eta biologikoa, hondakin kimikoen manipulazioa eta ezabapena eta jardueren idatzizko erregistroa.

11. Ikerketa biokimikoan erabilitako estrategia esperimentalen oinarriak ezagutzea.

12. Biokimika eta Biologia Molekularra arloko datuak eta berezko emaitza esperimentalak behar bezala aztertzea eta interpretatzea.

13. Prozesu biologikoak kuantitatiboki aztertzeko gaitasuna garatzea.

14. Biokimika eta Biologia Molekularra arloko datuak aztertzeko oinarrizko tresna kuantitatiboak behar bezala erabiltzea.

15. Biokimika eta Biologia Molekularra arloan diharduen profesionalak testuinguru zientifiko eta sozialean duen eginkizuna ulertzea.

16. Biokimika eta Biologia Molekularra arloan diziplina anitzeko estrategia esperimentalak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea arazo biologi konplexuak ebazteko.

17. Arlo honetako literatura zientifikoa interpretatzeko eta ebaluatzeko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikus Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradu Amaierako Lanaren Arautegia



https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado:

Informazio orokorra => Gradu bakoitzari dagokion araudi espezifikoa => Biokimika eta Biologia Molekularra: araudia

MetodologiaToggle Navigation

GrALak honako jarduera hauek bilduko ditu:

1) Banakako tutoretzak.

2) Ikaslearen lan autonomoa, bere zuzendariak gidatuta, GrALaren garapen, entrega, azalpen eta defentsa faseetan.

3) Biokimikako eta Biologia Molekularreko Graduko Ikasketa Batzordeak ikasturte bakoitzean egoki iritzitako zenbait jardueratara nahitaez joan behar da.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 35
    • Memoria (%): 65

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



*Aurkeztutako memoria: %65

*Defentsa: %35



Ebaluazio irizpideen inguruko zehaztasun gehiagorako ikus Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradu Amaierako Lanaren arautegia:



www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea => Graduak => GrAL: Informazio orokorra



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



*Aurkeztutako memoria: %65

*Defentsa: %35



Ebaluazio irizpideen inguruko zehaztasun gehiagorako ikus Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradu Amaierako Lanaren arautegia:



www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea => Graduak => GrAL: Informazio orokorra

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

https://www.ehu.eus/eu/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado:

Informazio orokorra

1. UPV/EHUko Gradu Amaierako Lanari buruzko araudia

2. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean Gradu Amaierako Lana egin eta defendatzeari buruzko arautegia

3. ZTF-FCTko Gradu Amaierako Lanari buruzko araudia

4. Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradu Amaierako Lanari buruzko araudia

Web helbideak

https://www.ehu.eus/es/web/zientzia-teknologia-fakultatea/trabajos-fin-grado