XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE RAMON SARASUA OIZ

Ezagutza arloa
Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
jr.sarasua@ehu.eus

Kimikan lizentziaduna (1987) Makromolekuletan graduarekin (1989) UPV/EHUn. Doktorea Université Bordeaux 1etik (1994). Laval University-n (Québec Canada) doktoretza ondokoa egin zuen 1995-1996an Robert E. Prud'homme irakaslearen laborategian. 1996 geroztik UPV/EHUn egin du bere ibilaldia. Gaur egun unibertsitateko katedraduna da Materialen Zientzia eta Ingeniaritza Metalurgikoaren jakintza-arloan Bilboko Ingeniaritza Eskolan.



ZIBIO Ikertaldea zuzentzen du. A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. Biomaterial polimerikoen zientzia eta ingeniaritza arloari emana, POLYMATen hartzen du parte ikertaldearekin batera. Orain arte 16 doktore tesien zuzendari edo zuzendarikide izan da eta 50tik gora master edota gradu amaierako lan zuzendu ditu. Lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.



30tik gora ikerketa proiektutan aritu da ikertzaile nagusi gisa, europear, espainiar estatu zein euskal autonomía-erkidegoa edo enpresek finantzatuta, 140tik gora artikulu zientifiko ditu argitaratuak polimeroen zientzia, biomaterialen eta ingeniaritza biomedikoaren arloetan. 100dik gora ekarpen, nazioarteko biltzarretan nagusiki. CNEAIk aitortutako 4 seiurteko. Ikerketa-lerroak eremu honetan: sistema polimeriko bioxurgagarriak inplante biomedikoetarako, medikamentuen askapenerako eta ehunen ingeniaritzarako.



POLIMERBIO unibertsitateko spinoff enpresaren bazkide sortzaile eta sustatzailea.