XSLaren edukia

Kontserbazioaren eta Zaharberritzearen Oinarri Zientifikoak26915

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26915

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Nahitaezko irakasgai hau kultura-ondasunen portaera eta haien zaharberritze eta kontserbazioa azaltzen eta justifikatzen duten oinarri zientifikoetara sarrera bezala pentsatuta dago. Beraz, ez da beharrezko aurretiko kimika ezagutza izatea.

Materialen portaera azaltzen duten oinarrien ezjakintasunak ikasleen jokaera-ahalmena mugatzen du eta haien lanbide praktikan artelan berri baten aurrean aurkezten diren arazoak modu eraginkorrean aurre egiteko baliabideak murrizten ditu. Irakasgai honen helburua da ikasleek horri buruz hausnarketa eragitea eta oinarri zientifikoei sarrera egitea.

Irakasgai honetan esperimentazioan eta artelanen azterketan eta garbiketan metodo zientifikoa aplikatzeko oinarrizko baliabideak eskainiko zaizkie, modu horretan proba-akats dinamika saihesten. Laugarren kurtsoko Kultura Ondareen Azterketa Teknikoa eta Dokumentazioa. Ikerketa eta Metodo Zientifikoa irakasgaiarekin estuki lotuta dago irakasgai hau.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

C1. Jarrera positiboa hartu kultura ondareen kontserbazio eta zaharberritzearekin zerikusia duten alderdi zientifikoen ikaskuntzarekiko.



Aurreiritziak ezabatu eta ezagutza zientifikoak kontserbatzaile-zaharberritzailearen funtzioak betetzean duen garrantzia onartu.



C2. Fisika eta kimikaren oinarrizko printzipioak erabili kultur ondasunen material-jokaera azaltzeko eta iragartzeko bere izaeraren eta inguruaren arabera.



Printzipio zientifiko hauek normalean erabiltzen diren kontserbazioaren eta zaharberritzearen prozedurekin lotu (garbiketak, sendotzeak, etab.)



C3. Egoki ezagutu eta erabili kontserbazio eta zaharberritze arloko testu eta txosten tekniko espezifikoetan agertzen den terminologia. Diziplinarteko lana erraztuko duen hizkuntza komuna ezarriz.



C4. Kontserbatzaile-zaharberritzaile jarduerari aplikatzen zaizkion lan-arriskuak eta segurtasun- eta osasun-neurriak eta arauak ezagutu.



C5. Taldean lan egin testuinguru honetako zeregin kooperatiboak lankideekin egiteko: metodologia eta printzipio zientifikoen aplikazioa artelanen kontserbazio eta zaharberritze arazoak ebazteko.



IKASTEAREN EMAITZAK

- Kontserbazio eta zaharberritze prozesuetan erabilitako materialen sailkapena, sustantzia puruen, nahasketen, elementuen eta konposatuen artean bereizten (C2, C3)

- Elementuak bere sinbolo kimikoarekin lotzea eta formula kimikoen esanahia ulertzea (C3)

- Substantzia organikoak eta inorganikoak bereiztea eta talde funtzionalak ezagutzea.

- Arte-lanetan dauden sustantzia organikoen konposizioa ezagutzea eta inorganikoetatik bereiztea (C2, C3)

- Pigmentu, koloragarria, karga geldoa eta laken artean ezberdintzea (C2,C3)

- Aglutinatzaileen egitura kimikoak eta funtsezko ezaugarriak. Aglutinatzaileen lehortze eta polimerizazio prozedura ezberdinak bereiztea eta era berean haiek jasan ditzaketen narriadurak. Aglutinatzaileen identifikaziorako azterketa mikrokimikoak kontzeptualki menperatzea.

- Lotura kimikoa ezagutzea honen eta materialen ezaugarri fisiko-kimikoen arteko erlazioa ulertzeko (C2).

- Aldaketa fisikoak eta kimikoak bereiztea (C2, C3)

- Arte-lanetan gerta daitezkeen aldaketa kimikoak identifikatzea (C2)

- Egoera aldaketa prozesu fisikoa bezala bereiztea eta kontserbazio eta zaharberritze lanekin lotzea (C1, C2).

- Disoluzio prozesuak prozesu fisikoak bezala bereiztea eta kontserbazio eta zaharberritze lanekin lotzea. Disolbatzaileak garbiketa, bernizadura eta sendotze lanetan duten funtsezko eginkizuna identifikatzea (C1, C2).

- Disoluzioen, suspentsioen eta dispertsioen ezaugarri fisikoak eta haien eragina kontserbazio eta zaharberritze prozeduretan. Disoluzioen prestaketa praktikoa (disolbatzaileen bidezko garbiketak, gatz-efloreszentziak, bernizen prestaketa, sendotzeak, etab.) (C2)

- Polaritate kontzeptua garbiketa lanekin lotutako disolbagarritasun eta nahasgarritasun prozesuak azaltzeko oinarrizko dela ulertzea (C2, C3).

- Lotura kimikoa arte-lanetan erabilitako aglutinatzaileen, disolbatzaileen eta abarren disolbagarritasunarekin lotzea (C2).

- Disolbatze prozesuetan parte hartzen duten eragileen azterketa eta Hildebrandt-en teoriaren aplikazio praktikoa: disolbagarritasun triangelua (C2).

- Garbiketa lanak burutzea disolbatzaileak, emultsioak eta gelak erabiliz (C1, C4, C5).

- Azidoak, baseak eta disoluzio indargetzaileak bereiztea eta kontserbazio eta zaharberritze lanetan pH-ak duen garrantzia ulertzea (C2).

- Ura eta gehigarrien bidezko garbiketak : tentsoaktiboak (mizelak), kelatoak, disoluzio indargetzaileak eta gelifikatzaileak. Kontserbazio eta zaharberritze lanetan duten aplikazioak ulertzea.



Informazio gehiago lortzeko egelan“Ikaslearen gida” kontsultatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I GAI-BLOKEA: KIMIKA ETA FISIKARAKO SARRERA



1 GAIA: MATERIA

1.1.- Materia-motak: substantzia hutsak eta nahasteak. Elementuak eta konposatuak.

1.2.- Substantzia ez-organikoak eta substantzia organikoak.

1.3.- Materiaren egoerak eta egoera-aldaketak.

1.4.- Propietate fisikoak eta propietate kimikoak/aldaketa fisikoa eta aldaketa kimikoa.

1.5.- Nomenklatura eta formulazio-nozioak.



2 GAIA: MATERIAREN EGITURA ETA LOTURA KIMIKOA

2.1.- Materiaren egitura. Kontzeptu orokorrak.

2.2- Atomoaren egitura.

2.3.- Pisu atomikoa eta pisu molekularra.

2.4.- Taula periodikoa.

2.5.- Konfigurazio elektronikoa.

2.6.- Elementuen posizioen eta taula periodikoan duten antolaketaren arteko erlazioa.

2.7.- Balentzia kontzeptua.

2.8. Lotura kimikoa (lotura ionikoa, kobalentea eta metalikoa).

2.9.- Substantzien propietateak lotura motarekin erlazionatuta (Polaritate kontzeptua).



3 GAIA: DISOLUZIOAK

3.1.- Disoluzioak, suspentsioak eta dispertsioak. (pintura, bernizak, etab. prestatzearekin erlazionatuta)

3.2.- Disoluzio baten osagaiak: solutua eta disolbatzailea.

3.3.- Kontzentrazioaren adierazpenak. (garbiketarako nahasteak prestatzearekin erlazionatuta)

3.4.- Disolbagarritasuna, disolbatze aseak (horma-euskarrietako gatz-efloreszentzien arazoekin erlazionatuta).

3.5.- Elektrolitoak. Disoziazioa. Eroankortasun-neurriak (horma-euskarriko garbiketetan aplikatzea).



4 GAIA: AZIDOAK ETA BASEAK

4.1.- Azidoak eta baseak. Definizioak.

4.2.- Azidoen eta baseen indarra.

4.3.- Disoluzio azidoak, oinarrizkoak eta neutroak.

4.4.- pHren kontzeptua eta eskala. pHmetroaren maneiua.

4.5.- Hidrolisia eta neutralizazioa.

4.6.- Disoluzio indargetzaileak (paper- eta oihal- euskarriko azidotasun-arazoekin erlazionatuta)

4.7.- Azido eta baseen aplikazioa kontserbazioan eta zaharberritzean: margolanen garbiketa, azidotasun arazoak paper- eta oihal- euskarrietan





II GAI-BLOKEA: PIGMENTUAK, KOLORAGARRIAK, AGLUTINATZAILEAK ETA PELIKULA-ERAGILEAK



5 GAIA: PIGMENTUAK, KARGA GELDOAK ETA KOLORAGARRIAK



6 GAIA AGLUTINATZAILEAK

6.1 LIPIDOAK: OLIO LEHORTZAILEAK ETA ARGIZARIAK

6.2 PROTIDOAK: KASEINAK, ANIMALI KOLAK ETA ALBUMINOIDEAK

6.3 GLUZIDOAK: GOMAK, LANDARE-MUZILAGOAK, ALMIDOIA DESTRINAK ETA ZELULOSA



7 GAIA: PELIKULA-ERAGILEAK, ITSASGARRIAK ETA FINKATZAILEAK

7.1 SUSTANTZIA NATURALAK EDO TERPENIKOAK

7.2 SUSTANTZIA POLIMERIKOAK (ERRETXINA SINTETIKOAK)





III GAI-BLOKEA: GARBIKETA LANAK ARTE LANEN KONTSERBAZIOAN



8 GAIA: LIKIDOEN PROPIETATE FISIKOAK

8.1.- Likidoen propietate fisikoak.

8.2.- Likidoen mugikortasunari lotutako magnitudeak: biskositatea, gainazal-tentsioa, bustitzeko gaitasuna eta kapilaritatea.

8.3.- Likidoen erretentzioari lotutako magnitudeak.

8.4.- Lurrunkortasunarekin erlazionatutako propietateak. Lurrin-presioa, irakite-puntua eta bero sorra.



9 GAIA: URA GARBIKETETAN (URA ETA GEHIGARRIAK)

9.1.- Ura disolbatzaile gisa. Propietate orokorrak.

9.2.- Ura destilatua eta desionizatua

9.3.- Xaboiak eta detergenteak. Sailkapena eta aplikazioak



10 GAIA: GARBIKETA DISOLBATZAILE ORGANIKOEN BIDEZ

10.1.- Disolbatzaile motak (sailkapena).

10.2.- Disolbatzaileen eta material piktorikoen toxikotasuna

10.3.- Prebentziorako printzipio nagusiak

10.4.- Hildebrandt-en teoria. Disolbagarritasunaren triangelua.

10.5.- Disolbatzaile gelifikatuak.

10.6.- Emultsioak



11 GAIA: GARBIKETA AGENTE KIMIKOEN BIDEZ







MetodologiaToggle Navigation

METODOLOGIA:



Irakasgai hau egela plataforma birtualaren laguntzarekin sustatzen da. Lanerako erabiliko diren material eta apunte guztiak egelan izango dituzue eskura: apunteak, aurkezpenak, bideoak, web orriak, bibliografia eta beste hainbat informazio osagarria, jarduera praktikoen gidoiak, ebaluazio jarraian eta azterketetan lortutako notak eta programaturiko banakako tutoretzen datak)

Lehenengo gaiak "Arazoetan oinarritutako irakaskuntza" (AOI) metodologiaren bidez landuko ditugu. Ikasleek egin beharko dituzten aktibitateak eta kronograma "ikaslearen koadernoan" batzen dira (egelan eskura). Banakako eta taldeko aktibitateei buruzko zehaztasun guztiak koadernoan daude (presentziazkoa edo ez presentziazkoa, ebaluaketarako edo ez, taldeka edo banaka egiteko aktibitatea, etab.).



Beste gaiak eskolak eta jarduera praktikoen bidez landuko dira: klaseko aktibitate praktikoa, tailerreko praktikak eta laborategi praktikak.



Eskola teorikoak power point aurkezpenetan sustatzen dira, egela plataforman eskuragarri egongo direnak eta ikasleek aldez aurretik deskargatu behar dituztenak. Gainera, ikus-entzunezko materiala, bibliografia eta web orrialdeak eskainiko dira (espezifikoak gai bakoitzerako). Lan taldeak (bai AOI aktibitateentzako eta baita laborategirako) kurtsoaren hasieran osatuko dira eta kurtso osoan zehar

mantenduko dira.





ZEREGINEN ZERRENDA:



T.1. Gelan egiten den lan teoriko- praktikoa (eskolak eta ariketak)



T.2. Programaturiko banako tutoretzak (AOI aktibitateen zuzenketarako)



T.3. Gelan eta laborategian egiten den lan aplikatua.



- Ariketa teoriko-praktikoen ebazpena (laborategiko praktikekin lotutako lana barne)

- AOI aktibitateak

- Laborategi praktikak eta tailerrak (arte-lan errealen gaineko garbiketa)



T.4. Mintegiak



- Kontserbazio eta zaharberritzerekin lotutako aldizkari zientifikoetan aurkitutako ikerkuntza lanei buruzko lan monografikoen aurkezpenak eta haien inguruko eztabaidak



T.5. Bideoen ikustaldia



T.6. Azterketak (2 azterketa partzialak gehi bukaerako azterketa)



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIOA JARRAITUA IZANGO DA. AOI aktibitateek amaierako notaren %20 suposatzen dute (aktibitate batzuk banaka ebaluatzen dira eta beste batzuk taldean, xehetasunak irakaskuntza gidan agertzen dira). Gainera, bi azterketa partzial egiten dira eta bukaerako azterketa bat, amaierako notaren %60 suposatzen dutenak. Laborategi- eta tailer-praktikek notaren %20 suposatzen dute eta DERRIGORREZKO aktibitateak dira. Lan kooperatiboa talde laneko aktibitateei zuzenketa-faktore bat aplikatzen ebaluatzen da.



Kurtso hasieran ikasleen eskura egongo da eboluzioari buruzko informazio xehea (ikaslearen gidan eta egela plataforman). Edonola ere, ikasgaia gainditzeko derrigorrezkoa izango da AOI jarduerak, praktikak eta azterketa gainditzea.



* Ikasle batek azken ebaluazioaren sistemaren bidez ebaluatua izan nahi badu, 9 aste ditu lau hilabete hasieratik kontatzen hasita, idatziz ebaluazio jarraituari uko egiteko. Dena den, aukeratutako ebaluazio sistema edonolakoa dela ere, laborategi-tailer praktikak ebaluatuko dira irakasgaiaren kronograman agertzen diren egunetan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez ohiko deialdian ikasleak bukaerako azterketa bat egin behar du, non kurtsoan zehar egindako AOI aktibitateekin lotutako galderak (teoriko-praktikoak) eta laborategi praktikekin lotutako ariketa teoriko-praktikoak gehituko diren.



* Ebaluazio-jarraituaren sistemaren bidez lortutako emaitzak positiboak badira, hauek ezohiko ebaluazioan aintzakotzat hartuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

ordenagailua (eGela)
Laborategiko amantala

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

· GOMEZ, M.L., La Restauración. Examen Científico aplicado a la conservación de obras de arte, Cátedra, Madrid, 1998.

· GONZÁLEZ, O. y MAGUREGUI M.I. Koloreen Kimika, EHU, 2019.

· MATTEINI, M. y MOLES, A., La química en la restauración. Los materiales del arte pictórico, Nerea ed., Gipuzkoa, 2001.

· SAN ANDRES, M. eta de la VIÑA, S., Fundamentos de química y física para la conservación y restauración, Síntesis, Madrid, 2004.







Gehiago sakontzeko bibliografia

· DOMÉNECH-CARBÓ, M.T, Principios Físico-Químicos De Los Materiales Integrantes De Bienes Culturales, Universidad Politécnica de Valencia, Valencia, 2013.
· MILLS, J.S. y WHITE, R., The Organic Chemistry of Museum Objects. Butterworth, Londres, 1987.
· PETRUCCI, R.H., Química General (10. ed.), Prentice-Hall, Madrid, 2011.
· SACKLER, A. M., Scientific Examination of Art, National Academies Press, Washington, D.C., 2003.
· VAN DEN BERG, J.D.J., Analytical Chemical Studies on Traditional Linseed Oil. MOLART Report 6, Archetype, Londres, 2002.
· WHITMORE, P.M., Contribution to Conservation Science: A Collection of Robert Feller`s Published Studies on Artists` Paints, Paper and Varnishes, Carnegie Mellon University Press, Pittsburgh, 2002.
· WOLBERS, R., Cleaning Painted Surfaces. Aqueous Methods, Archetype, Londres, 2000.

Aldizkariak

Studies in Conservation ( http://lnk.splashurl.com/3bXT )
Ge- Conservación
R&R Restauración & Rehabilitación- Revista Internacional de Patrimonio Histórico
e-Preservation Science ( www.Morana-rtd.com )
Journal of Cultural Heritage ( www.sciencedirect.com )

Web helbideak

· Blog KimikArte: http://www.kimikarte.eus/
· Colourlex: https://colourlex.com/
· Smithsonian Museum Conservation Institute: http://www.si.edu/mci/
· The Cleveland Museum of Art:
http://www.clevelandart.org/learn/distance-learning/elementary/art-and-science-natural-dyes
· The J.Paul Getty Museum: http://www.getty.edu/education/teachers/classroom_resources/index.html
· Triangolo interattivo dei solventi e solubilità: http://www.icr.beniculturali.it/pagina.cfm?umn=297&uid=505&usz=1
· Webexhibits: http://www.webexhibits.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBERDI EGUES, KATRIN
  • ANTHONISEN AÑABEITIA, IRAIA
  • ARTETXE SANCHEZ, ENARA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:00-12:30 (1)

11:00-12:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 11:00
  • Ekain : 2023-06-13 11:00

Ikasgela(k)

  • 0AA11 - . (1)
  • 0AA11 - . (2)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 11:00
  • Ekain : 2023-06-13 11:00

Ikasgela(k)

  • 0AB6 Laboratorio examen puntual - . (1)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 11:00
  • Ekain : 2023-06-13 11:00

Ikasgela(k)

  • 0AB6 Laboratorio examen puntual - . (1)

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:30-13:00 (1)

12:30-13:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 11:00
  • Ekain : 2023-06-13 11:00

Ikasgela(k)

  • 0AB6 Laboratorio examen puntual - . (1)
  • 0AB6 Laboratorio examen puntual - . (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

11:00-12:30 (1)

11:00-12:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 11:00
  • Ekain : 2023-06-14 11:00

Ikasgela(k)

  • 0AA11 - . (1)
  • 0AA11 - . (2)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 11:00
  • Ekain : 2023-06-14 11:00

Ikasgela(k)

  • 0AA11 - . (1)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 11:00
  • Ekain : 2023-06-14 11:00

Ikasgela(k)

  • 0AA11 - . (1)