XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26934

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
26934
Murrizketak
GRALa matrikulatu eta defendatu ahal izateko beharrezkoa da 228 keditua gaindituta izatea
Gradu Amaierako Lanean (GRAL) matrikula eta defendatza egiteko gaindituta izan behar dira bigarren mailako irakasgai guztiak
Gradu Amaierako Lanean (GRAL) matrikula eta defendatza egiteko gaindituta izan behar dira hirugarren mailako irakasgai guztiak
Gradu Amaierako Lanean (GRAL) matrikula eta defendatza egiteko gaindituta izan behar dira lenenengo mailako irakasgai guztiak

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanak (GRAL) ibilbide akademikoaren amaiera adierazten du,

gradudunaren prestakuntza prozesuan. Nahitaezko eta zeharkako izaera du, eta

laugarren eta azken mailako bigarren lauhilekoan egiten da.

Gradu Amaierako Lana da ikasle bakoitzak, tutore baten gidaritzapean, bakarka eta

modu autonomoan graduan landutako gai bati buruz egindako memoria, azterlan,

txosten edo irizpen originala.

Ikasleak frogatu beharko du Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari

buruzko Graduak eskaintzen dituen edukiak, gaitasunak eta trebetasunak eskuratu

dituela. Horretarako, lana irizpide hauen arabera egin eta defendatu beharko du:

‐ Graduan eskuratutako gaitasunak aplikatzea, proiektua garatu eta

gauzatzean.

‐ Datuak eta lortutako emaitzak sintetizatzeko eta interpretatzeko gai izatea.

‐ Idatzizko lan koherente eta ordenatu bat egitea.

‐ Lanaren puntu nagusien defentsa irmoa egitea jendaurrean, kalitateko ikusentzunezko

baliabideak erabiliz eta egiten zaizkion galderei erantzutea, modu

argi eta koherentean.

GRAL egin, aurkeztu eta ahoz defendatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko

hizkuntza ofizialetako edozein aukera daiteke (gaztelania edo euskara).

GRAL, osorik edo atalka, UPV/EHUtik kanpoko erakunde edo organismoetan egin

ahal izango da, hezkuntza lankidetzarako hitzarmen baten babesean.

GRAL irakasgaiak 6 kreditu izango ditu eta GRALerako matrikula bere akademi

ikasturtean zehar egingo da, Arte Ederren Fakultateko ikastegiko batzarrak onartutako

egutegiarekin bat etorrita, ikasleak ikasketa planeko irakasgai guztiak gaindituta

dituenean. Salbuespenez, laugarren ikastaroko 6 kreditu falta dakizkioke gehienez.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduaren GRALak

ondoren zerrendatzen diren gaitasunak erdiestea nahi du, titulazioari lotuta eta

graduaren memorian jasotzen den legez:

‐ Problemak identifikatu eta ebatzi, kultur ondasunen kontserbazio eta

zaharberritzearen eremuan.

‐ Analisi eta sintesi gaitasuna garatu.

‐ Arrazoinamendu kritikorako gaitasuna garatu.

‐ Informazioa antolatu, planifikatu eta gestionatu.

‐ Hizkuntza ofizialetako ahozko eta idatzizko komunikazioa hobetu.

‐ Graduan ikasitako jakintzak eta, lana egin bitartean, norberaren

autonomiaz ikasitakoak sormenaz integratu.



Gradu Amaierako Lana (GRAL) irakaskuntza erregularrik gabeko 6 kredituko

irakasgai bat da.

Tutoretza prozesuaren baitan, aurrez aurreko tutoretzak egingo dira, non arianarian

ikaskuntza helburu gero eta konplexuagoak ezarriko diren, irakasgairako

zehaztutako azken helburuen lorpena bermatzeari begira.

Tutoreak jarraipen txosten bat egingo du tutoretza prozesuaren amaieran.

Amaierako txosten hau ebaluazio epaimahaiari igorriko zaio, hark kontuan har

dezan, bertan islatzen baita, neurri batean, ikasleak irakasgai horretan izandako

ikaskuntza prozesuaren ebaluazio jarraitua.

GRAL irakasgaiak prestakuntza ekintza hauek izango ditu bere baitan:

a.- Orientazio mintegia lana esleitu eta egiteko

b.- Banakako tutoretza saioak zuzendariarekin.

c.- Lana paperean eta bertsio elektronikoan egitea eta entregatzea.

d.- Lana epaimahai baten aurrean azaldu eta defendatzea.

Matrikulak bi deialdi ofizialetara aurkezteko eskubidea emango dio ikasleari ikasturte

bakoitzean, egutegi akademikoan zehaztutakoarekin bat etorrita.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

4. Lanen tipologia

Oinarrizko ikerketa teorikoak. Ikasleen intereseko gaur egungo gai edo arazoei

buruzko lan deskribatzaileak, edo berrikusketa eta ikerketa bibliografikoak. Honelako

lanen muina izango da kultura ondareen kontserbazio eta zaharberritzearen edozein

arlotako aztergai esanguratsu eta egoki baten gaineko bibliografia aztertzea.

Lan horien emaitzak izan beharko luke txosten zorrotz bat, aztergaiaren inguruko

bibliografiaren egungo egoera erakusten duena edo aztergaiaren kontzeptu eta ereduak

biltzen dituena, eta abiapuntu edo bide izan litekeena beste ikerlan enpiriko baterako.

Oinarrizko ikerketa enpirikoak: Hauetan ikasleak hipotesiak formulatuko ditu, eta

metodologia egituratua eta koherentea erabiliko du emaitza batzuk lortzeko.

Lan profesional praktikoak: Lan hauetan kultura ondareen kontserbazio eta

zaharberritzearen edozein arlotako kasu praktiko profesional baten deskribapena

egingo da. Honelako lanak praktiketako hitzarmen baten barruan egin ahal izango dira,

UPV/EHUtik kanpoko erakundeetan. Kasu horietan ikasleak bi zuzendari izango ditu,

bata unibertsitatekoa eta bestea erakundekoa.

MetodologiaToggle Navigation

5. GRALeko memoriaren ohiko egitura. Azalpen Orokorra

Lan idatziak ezaugarri hauek izan beharko ditu:

1. Azalean honako hauek jasoko ditu:

 Gradu amaierako lana.

 Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua. Arte

Ederren Fakultatea. UPV/EHU.

 Lanaren izenburua.

 Ikaslearen izen-deiturak.

 Laneko tutorearen izen-deiturak.

 Ikasturtea.

 UPV/EHUren anagrama.

2. Izenburua koherentea izango da,

3. Aurkibideak orrien zenbakiak agertuko ditu.

4. Zuzentasun ortografikoa.

5. Maketazio egokia.

GRALa edozein motatakoa dela ere, egitura hau gomendatzen da:

1. Sarrera

Egoeraren aurrekariak eta egoera. Aztergaiaren edo problemaren definizioa.

2. Helburuak.

Lanean lortu beharreko helburuen definizioa.

3. Metodologia.

Planteatu diren helburuak lortzeko “burututako prozedura / egindako lanaren”

deskribapen sekuentzialak.

4. Lanaren garapena / emaitzak / eztabaida.

Emaitzak eta hauen koherentzia konparatu, kontrastatu eta eztabaidatu beste

egile batzuekin (halakorik beharko balitz).

Nabarmendu egindako lanaren mugak eta indarguneak.

Emaitzak testuinguruaren barruan kokatu.

Kasuan kasuko gaiaren inguruko proposamen eta/edo gomendio zehatzak,

argudiatuak eta egokituak egin.

5. Ondorioak

Ondorioak atera eta hasieran planteatutako helburuekin erlazionatu.

6. Bibliografia / erreferentzia bibliografikoak

Erreferentzia bibliografikoak formatu eta estiloari begira erabilitako arauaren

arabera agertzen dira (APA edo ISO, segun zein nahiago)

Testuan ere erabilitako bibliografia aipatu beharko da (informazio idatzia eta

grafikoa).



6. Noiz has daiteke GRALa?

GRAL graduko 4. Ikastaroko bigarren lauhilekoan zehar egingo da.

Gradu amaierako lana defendatzeko eta ebaluatua izateko, ikasleak egiaztatu egin

beharko du ikasketa planeko gainerako gai guztiak gaindituta dituela eta, hortaz,

GRALari dagozkion kredituak eta, salbuespenaz eta gehienez, 4. ikastaroari dagozkion 6

kreditu izan ezik, titulua lortzeko behar diren kreditu guztiak dituela.

7. GRALeko tutorea esleitu, izena eman eta matrikula egiteko datak.

Aldi bat ezarriko da -Kontsultatu indarrean dagoen egutegia– ikasleek GRAL

proposamenaren izen ematea egin dezaten idazkaritzan. Proposamen horretan,

alderdi hauek adieraziko dira: lanaren izenburua; helburuen, metodologiaren eta

lortu nahi diren emaitza teoriko-praktikoen azalpen laburra; eta, tutore izateko

irakaslea –1. eranskina, Arte Ederren webgunean–. Komenigarria da ikasleak

aldez aurretik bere proiektua azaltzea irakasleari, tutoretza orduetan, eta hark

oniritzia ematea.

Sailak jasotako eskaerak aztertu, eta tutoreak esleituko ditu, ikasleen eta

irakasleen artean lotutako aldebiko akordioak, ahal bada, errespetatuz eta

hautatutako hizkuntza errespetatuz. Nolanahi ere, sailak irakasleen irakats

betebeharrekiko oreka hartuko du kontuan, GRALetako tutoretzak esleitzean.

Hori dela eta, ikasleek adierazitako lehentasunetan aldaketak gerta daitezke,

tutoreen esleipenari dagokionez.

Beste aldi bat ezarriko da -Kontsultatu indarrean dagoen egutegia– ikasleek

GRALaren behin betiko izen ematea GAURen egin dezaten. Izen ematea tutoreak

(GAUR bidez) eta dekanotzak balioetsiko dute.

8. GRALaren aurkezpena eta defentsa

GRALeko matrikula GAUR aplikazioan egiterakoan, ikasleek matrikulari dagokion

ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko dute GRALa paperean eta euskarri

informatikoan, lanaren izaerak bestelako formaturik eskatzen ez badu behintzat. Hiru

ale aurkeztu beharko dira paperean eta bat euskarri informatikoak, indarreko egutegiak

adieraziko lukeen aurrerapenaz.

Ikasleak aurrez aurre defendatu beharko du gradu amaierako lana.

Lana egin, aurkeztu eta defendatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza

ofizialetako edozein aukeratu daiteke.

Ikasleak defentsa egiteko hamabost minutu izango ditu gehienez, eta tarte horretan bere

lanaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak azaldu beharko ditu. Gero,

epaimahaiko kideen galdera, argibide eske, iruzkin edo iradokizunei erantzun beharko

die.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 30
    • Banakako lanak (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Alde batetik, GRALeko tutoreak txosten positiboa edo negatiboa igorriko du,

GRALaren garapenean ikasleari egindako ebaluazio jarraituari dagokionez.

Bestela, graduko hiru irakaslek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu

idatzizko azken txostena eta ahozko aurkezpena. Ebaluazioa GRALaren

AMAIERAKO DOKUMENTUAREN ETA DEFENTSAREN EBALUAZIOA izeneko

ERANSKINEAN jasotako alderdiak aintzat hartuta egingo da.

Epaimahaiak emandako kalifikazioan, honako haztapen hau egingo da:

 % 70: egindako dokumentuaren kalitatea.

 % 30: defentsarako azalpenaren garapena

Kalifikazioa 0tik 10era bitarteko zenbakizko eskalan emango da, dezimal

bakarrarekin, eta kalifikazio kualitatiboa ere adieraziko da:

0 - 4,9: Suspentso (S)

5,0 - 6,9: Nahiko (N)

7,0 - 8,9: Oso ongi (OO)

9,0 - 10: Bikain (B)

Ikasleak lana gainditzen ez badu, lana hobetzeko gomendioak biltzen dituen

txostena helaraziko dio epaimahaiak, ebaluazioa berriro egiteko.

Deialdiren batean defentsa eskubideari uko eginda, “aurkezteke” jarriko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Alde batetik, GRALeko tutoreak txosten positiboa edo negatiboa igorriko du,

GRALaren garapenean ikasleari egindako ebaluazio jarraituari dagokionez.

Bestela, graduko hiru irakaslek osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu

idatzizko azken txostena eta ahozko aurkezpena. Ebaluazioa GRALaren

AMAIERAKO DOKUMENTUAREN ETA DEFENTSAREN EBALUAZIOA izeneko

ERANSKINEAN jasotako alderdiak aintzat hartuta egingo da.

Epaimahaiak emandako kalifikazioan, honako haztapen hau egingo da:

 % 70: egindako dokumentuaren kalitatea.

 % 30: defentsarako azalpenaren garapena

Kalifikazioa 0tik 10era bitarteko zenbakizko eskalan emango da, dezimal

bakarrarekin, eta kalifikazio kualitatiboa ere adieraziko da:

0 - 4,9: Suspentso (S)

5,0 - 6,9: Nahiko (N)

7,0 - 8,9: Oso ongi (OO)

9,0 - 10: Bikain (B)

Ikasleak lana gainditzen ez badu, lana hobetzeko gomendioak biltzen dituen

txostena helaraziko dio epaimahaiak, ebaluazioa berriro egiteko.

Deialdiren batean defentsa eskubideari uko eginda, “aurkezteke” jarriko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Cada tutor o tutora detallará la bibliografía adecuada al trabajo de cada alumno o alumna a la cual le dirige el TFG.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Cada tutor o tutora detallará la bibliografía adecuada al trabajo de cada alumno o alumna a la cual le dirige el TFG.