Kimika Orokorra eta Kimika Fisikoa25200
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25200
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Kimika Orokorra eta Kimika Fisikoa irakasgaia Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduko lehen mailaren lehen lauhilabetean irakasten da. Irakasgai hau, oinarrizko eta beharrezkoa da naturan eta eguneroko bizitzan geratzen diren fenomenoak ulertzeko ez ezik, etorkizuneko Dietista–Nutrizionista profesionalarentzat eta hainbat Graduko irakasgaitan aztertzen diren prozesuak ulertzeko ere. Azken finean, harzen ditugun elikagai guztiak, alde batetik, konposatu kimikoez edo konposatu kimikoen nahasteez osatuta daude eta, bestetik, organismoan gertatzen diren aldaketak erreakzio kimikoak baino ez dira.
Ikasleek, Graduko lehen mailan irakasten diren Biokimika, Kimika Organikoa, Elikagaien Kimika eta Biokimika; bigarren mailako Bromatologia eta Sukaldaritza Teknologia, eta Elikagaien Prozesaketa, eta hirugarren mailako Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea bezalako irakasgaiei aurre egiteko beharrezkoa da.
Irakasgaian, elikagaiak eta, orokorrean, interes biologikoko sistemak aztertzen dira, ikuspuntu mikroskopiko eta makroskopikotik. Eduki hauek prestatzerakoan eta ahoratzerakoan, elikagaien jarrera ulertzeko beharrezkoak dira.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
GAITASUN ESPEZIFIKOAK: ikaslea gai izan behar da:
1.Elikagaien parte diren konposatu kimikoak formulatu eta izendatzeko.
2.Elikagaiak osatzen duen materia ezagutu, sailkatu eta dituen ezaugarriak definitzeko: nahasteak, disoluzioak eta koloideak. Eta kontzentrazio unitate desberdinak erabiltzeko.
3.Elikagaien analisi kuantitatiboan eta organismoan duten jarreraren azaltzepenetan aplikatzeko, erreakzio eta oreka kimikoen printzipioetan sakontzeko.
4.Elikagaiak osatzen duen materiaren ezaugarri makroskopikoak egitura molekularrarekin erlazionatzeko.
5.Materiaren egitura atomikoa ezagutzeko.
6.Fenomeno kimikoekin lotutako problemak eta galderak, hizkuntza zientifikoa zuzena, formulazio eta nomenklatura egokiak, magnitudeen unitateak, estekiometria, beharrezkoak diren tresna matematiko eta iturri bibliografikoak erabiliz, ebazteko.
ZEHARKAKO GAITASUNAK: ikaslea gai izan behar da:
1. Laborategian, metodología zientifikoa erabiliz lan egiteko.
2. Hondakin kimikoak ingurumena errespetatuz kudeatzeko.
3. Gai zehatz bati buruzko informazioa bildu eta aukeratzeko.
4. Hizkuntza zientifikoa zuzen erabiltzeko.
5. Baliabide didaktikoak (Internet, plataforma-birtualak) erabiltzeko
6. Autoebaluaketarako TIC egokiak erabiltzeko.
IKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK:
- Konposatu organiko eta ez organikoak formulatu eta izendatzen ditu, arauak erabiliz.
- Elikagaien parte diren elementu adierazgarrienen konfigurazio elektronikoak zuzen idazten ditu, eta propietateekin lotzen ditu.
- Egitura elektronikotik abiatuz, konposatu bateko atomoen arteko lotura mota aurresaten du.
- Konposatuen nahasketetan, molekulen arteko indarrak identifikatzen ditu.
- Koloideak eta disoluzioak bereizten ditu.
- Kontzentrazio unitateak eta euren arteko erlazioak maneiatzen ditu.
- Nahaste bateko izaera azido edo basikoa aurresaten du, eta bere pH-a kalkulatzen du.
- Oxidazio/erreduzio prozesuak bereizten ditu, erreakzioak doitu eta potentzialak determinatzen ditu.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
EDUKI TEORIKOAK
1. FORMULAZIO ETA NOMENKLATURA KIMIKOA.
2. NAHASTEAK, DISOLUZIOAK ETA KOLOIDEAK
- Kontzentrazio unitateak
- Disoluzio ideal eta errealak
- Disolbagarritasuna: disolbagarritasunean eragiten duten faktoreak
- Gasen disolbagarritasuna likidoetan: Henry-ren legea
- Sistema koloidalen sailkapena, egonkortasuna eta propietateak. Koloideak diren elikagaiak.
3. FASE OREKA
- Fase aldaketa osagai bakarreko sistemetan
- Lurrun presioa, irakite-puntua, urtze-puntua
- Uraren fase diagrama
4. EZAUGARRI KOLIGATIBOAK
- Lurrun presioaren urripena
- Garapen ebuiloskopikoa
- Urripen krioskopikoa
- Presio osmotikoa
- Ezaugarri koligatiboen aplikazioak elikaduran
5. OREKA KIMIKOA
- Oreka kimikoaren kontzeptua. Orekan eragiten duten faktoreak. Oreka konstanteak
- Disoluzio egoerako oreka
- Azido-Base Teoriak. pH-a: kontzeptua eta kalkulua. Disoluzio indargetzaileak. Hidrolisia
- Oreka Elektrokimikoa: erredox potentzialak. Nernst-en ekuazioa
6. ZINETIKA KIMIKOA
- Erreakzio abiadura. Abiadura ekuazioa
- Abiadura ekuazioen determinazioa: hasierako abiaduren metodoa, ekuazio integratuen metodoa, erreakzioaren erdibizitzaren metodoa
- Zinetika kimikoaren eredu teorikoak
- Erreakzio abiaduraren tenperaturarekiko menpekotasuna
- Katalisia
7. MATERIAREN EGITURA
- Egitura atomikoa: zenbaki kuantikoak. Orbital atomikoak
- Egitura molekularra. Lotura kobalentea. Lewis-en teoria. Balentzia-loturaren teoria. Hibridazioa. Orbital molekularren teoria
- Lotura metalikoa
- Lotura ionikoa
8. INDAR INTERMOLEKULARRAK
- Indar intermolekularren sailkapena
- van der Waals-en indarrak: bat-bateko dipoloak eta dipolo induzituak. Dipoloen arteko elkarrekintza
- Ioi-ioi eta ioi-dipolo elkarrekintzak
- Hidrogeno loturak: uretan, proteinetan eta azido nukleikoetan
EDUKI PRAKTIKOAK
- Hainbat elikagairen propietate fisikokimikoak: pH-a, dentsitatea, errefrakzio indizea, Brix graduak.
- Disoluzio prestaketa.
- Ardo eta zuku baten azidotasunaren determinazioa.
- Zuku baten C bitaminaren edukiaren determinazioa.
- Ardo baten gradu alkoholikoaren determinazioa destilazio sinplea erabiliz
- Elikagai gehigarri baten purifikazioa kristalizazioa erabiliz
- Erauzketa sinplea eta anizkoitza.
MetodologiaToggle Navigation
Irakaskuntza-jarduera guztia aurrez aurrekoa izango da, osasun-alerta gertatzen ez bada. Kasu horretan, irakaskuntza-jarduera eta modalitate guztiak telepresentzialki egingo dira, Webex eta eGela plataformaren bidez.
Irakaste-ikaste prozesuak ondorengoak biltzen ditu:
- Klase magistralak. Azalpenak eta kontzeptuei buruzko galderak aurkeztuko dira, denon artean eztaibatzeko.
- Metodologia aktiboen erabilpena nutrizioaren arloan aplikazioa duten problema irekiak proposatuko dira. Problema askatzeko, ikasleek hainbat baliabide eskuragarri izango dituzte: irakasgaiaren gela-birtuala, egindako tutoretza orduak eta gomendatutako bibliografia.
- Aldez aurreko gidoirik gabeko laboretigo praktikak. Saio praktikoak, irakaslearen azalpen laburrarekin hasiko dira eta ondoren, ikasleek, laborategian trebetasuna lortzeko eta kontzeptu teorikoak praktikan jartzeko, esperimentua egiteko bere bidea, aurkitu eta arrazoitzen dute.
- Gelako praktikak. Ariketa eta galdera praktikoak egingo dira.
- Tutoretzak. Fakultateko web orrian agertzen diren orduetan, zalantzak argitzeko.
- Plataforma-birtula, e-gela, ikasleekin eta ikasleen artean harremanak izateko guna da. Bertan, lanak, foroak eta beste hainbat baliabide erabiltzea dago.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakaskuntza-ebaluazio guztia aurrez aurrekoa izango da, osasun-alertarik ez badago. Kasu horretan, ebaluazio telepresentzialki egingo dira, Webex eta eGela plataformaren bidez.
EBALUAZIO JARRAIA:
- Formulazio kimikoa eta disoluzioen kalkulen proba (%10)
- Bigarren ebaluazio proba lauhilekoan zehar (%10)
- Laborategiko praktikak (irakasgaia gainditzeko giltza. Ikasgaiaren ezohiko deialdirako gordetzen da). Saio praktikoen ebaluazio jarraiak (%20) bi atal ditu: bata, laborategian egindako lana eta/edo lortutako emaitzen txostena (%10), eta bestea, praktikei buruzko test motako idatzizko proba (%10). Praktikak egin ez dituen edo laborategiko saio praktikoen ebaluazioa gainditu ez duen ikasleak azterketa praktikoa egin beharko du.
- Azterketa finala (%60): idatzizko proba. Ariketak, problemak eta irakasgaiari buruzko galderak egingo dira.
EBALUAZIO EZ-JARRAIA:
Azken azterketa hau kalifikazio globalaren %80 izango da. Gainerako %20 laborategiko praktikei dagokie.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EZOHIKO DEIALDIA:
Ezohiko deialdian, ohikoan praktikak gainditu dituen ikasleak ez du praktiketako idatzizko azterketa egin behar. Praktikak gainditu gabe izanez gero, gainditu beharko ditu:
- Saio praktikoak ez baditu egin, azterketa praktikoa eginez
- Saio praktikoak egin baditu, praktikei buruzko idatzizko azterketa eginez.
Irakasgaia gainditzeko, praktikak gainditu behar dira. Notaren %100 azken azterketa globalari dagokio, ebaluazio jarraian froga globalarentzat adierazitako irizpideak jarraituz
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Elementuen Taula Periodikoa.
Kalkulagailua
Laborategiko mantala
Laborategiko kuadernoa
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1. Ralph H. Petrucci, William S. Harwood, F. Geoffrey Herring. Química General (8ª ed.). Prentice Hall, Madrid: 2003
2. Peter Atkins y Loretta Jones. Principios de Química: los caminos del descubrimiento (3ª ed.). Editorial Médica Panamericana, Madrid: 2006
3. Raymond Chang. Química (7ª ed.). McGraw-Hill, México:2003
4. American Chemical Society. Química, un proyecto de la ACS. Reverté, Madrid: 2006.
5. William L. Masterton y Cecile N. Hurley. Química: principios y reacciones (4ªed.). Thomson-Paraninfo, Madrid: 2003
6. Kenneth W. Whitten, Raymond E. Davis, M. Larry Peck. Química General (5ª ed.). McGraw-Hill, Madrid: 1999
7. Miguel Domínguez Reboiras. Química. La ciencia básica. Thomson, Madrid: 2006
8. Morris Hein, Susan Arena. Fundamentos de Química. Thomson, Madrid: 2001
9. UEUko Kimika Saila. Kimika Orokorra (1996)
Gehiago sakontzeko bibliografia
Jaume Casabó. Estructura atómica y enlace químico. Reverté, Barcelona: 1997.
Kotz, J.C. y Treichel, P.M.: Química y Reactividad Química, 5ª edición.International Thomson Editores. México, etc., 2003
Cabildo, M.P., García, A.,López, C., Santa, M.D., Gutiérrez, M. Química Orgánica. U.N.E.D., Madrid, 1999
Quiñoá, E. y Riguera, R.: Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos. Mc Graw-Hill. Madrid.
Quiñoá, E. y Riguera, R.: Nomenclatura y formulación de los compuestos Inorgánicos. Mc Graw -Hill. Madrid
W.R. Peterson. Introducción a la nomenclatura de las sustancias químicas. Reverté. Barcelona:2011
Web helbideak
IUPAC Nomenclatura http://www.acdlabs.com/iupac/nomenclature/
Elikagaiei buruzko informazioa http://www.foodnavigator.com/
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- GARCIA PARA, ERNESTO
- MARTINEZ PEREZ DE MENDIOLA, ROBERTO
- SARACIBAR RUIZ DE OCENDA, AMAIA
- FORMOSO ESTENSORO, ELENA
- RUIPEREZ CILLAN, FERNANDO
- SARACIBAR RUIZ DE OCENDA, AMAIA
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-4 | 12:00-13:00 (1) | ||||
2-6 | 09:00-10:00 (2) | ||||
2-9 | 09:00-10:00 (3) | ||||
2-16 | 09:00-10:00 (4) | ||||
5-7 | 12:00-13:00 (5) | ||||
10-14 | 09:00-10:00 (6) | ||||
15-16 | 09:00-10:00 (7) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-16 | 09:00-10:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-3 | 15:00-18:00 (1) | ||||
4-4 | 15:00-18:00 (2) | 15:00-18:00 (3) | 15:00-18:00 (4) | 15:00-18:00 (5) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
5-5 | 15:00-18:00 (1) | 15:00-18:00 (2) | 15:00-18:00 (3) | 15:00-18:00 (4) | 15:00-18:00 (5) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-6 | 11:00-12:00 (1) | ||||
2-7 | 11:00-12:00 (2) | ||||
2-16 | 11:00-12:00 (3) | 11:00-12:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-16 | 11:00-12:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.10 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
7-7 | 15:00-18:00 (1) | 15:00-18:00 (2) | 15:00-18:00 (3) | 15:00-18:00 (4) | 15:00-18:00 (5) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
8-8 | 15:00-18:00 (1) | 15:00-18:00 (2) | 15:00-18:00 (3) | 15:00-18:00 (4) | 15:00-18:00 (5) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)